Ireki menu nagusia

El Pueblo Vasco (Bilboko egunkaria)

El Pueblo Vasco Euskal Herrian gaztelaniaz idatzizko egunkari bat izan zen. Lehen alea 1910. urtean kaleratu zen. Sortzaileen artean, Bilboko familia burges batzuk egon ziren, Ybarra eta Revilla besteak beste. Egunkariaren lehen zuzendaria Juan de la Cruz izan zen.

El Pueblo Vasco
Mota Egunkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1910eko maiatzaren 1a
Azken alea 1938ko apirilaren 12a
Hizkuntza Gaztelania
Argitaratze lekua Bilbo
Kolorea zuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua  Euskal Herria
Maiztasuna egunkaria
Historia
Ideologia Kontserbadurismoa

HistoriaAldatu

Egunkariaren ideologia zela-eta, 1936ko uztailaren 17an Espainiako Errepublikako Gobernuak egunkaria itxi eta bertako makina guztiez jabetu zen. Urtebete beranduago, 1937ko uztailaren 6an, armada frankistak Bilbo konkistatzerakoan, egunkariko jabeek atzera ere berreskuratu eta egunkaria kaleratzen jarraitu zuten.

1938ko apirilaren 13an, El Correo egunkariarekin batzera behartu zuten agintari frankistek, eta horrela El Correo Español - El Pueblo Vasco egunkaria sortu zen. Gaur egun, El Correo egunkaria, Vocento enpresaren aginpean dago.

Ikus, gaineraAldatu