L'Équipe kirolaren inguruan informatzen duen egunkaria da. Gehienbat futbolari buruz informatzen du, baina baita beste kirol batzuen inguruan ere, adibidez errugbia, txirrindularitza, motor-kirolak edota saskibaloia.

L'Equipe
MotaKirolak
Fitxa teknikoa
HizkuntzaFrantsesa
Argitaratze lekuaParis
FormatuaGrand Format
ArgitaletxeaÉditions Philippe Amaury
Banaketa
Banatze-eremuaFrantzia
MaiztasunaEgunero
Salneurria1,5€ astelehenetatik ostilaletara

2,3€ larunbatetan

1,5€ igandetan
Historia
SortzaileaJacques Goddet (en) Itzuli
ZuzendariaLaurent Prud'homme
Identifikadoreak
ISSN0153-1069 eta 2263-4940

www.lequipe.fr/
IMDB: co0675352 Twitter: lequipe Youtube: UCyIV8rkza5Uk_sJIhqilBvQ Edit the value on Wikidata

Europako kirol-egunkari ospetsuenetako bat da, eta urte batzuetan Frantziako egunkari irakurriena izan zen, Le Monde eta Le Figaro jeneralisten aurretik, nahiz eta gaur egun (2022) ez den horrela[1].

Egunkari historiko honek Tour de France ospetsua sortu zuen 1903 urtean, L'Auto izenpean[2].

Historia

aldatu

L'Equipe 1900an sortutako L'Auto egunkariaren ondorengoa da. Jacques Goddet kazetariak sortu zuen 1946. urtean.

L 'Équipe-k Europako Txapeldunen Kluben Kopa zaharraren ideian parte hartu izanaren ohorea du, ondoren Europako Kopa bezala berrizendatua eta gaur egun UEFAko Txapeldunen Liga bezala ezagutzen dena[3]. 1955ean gertatu zen dena, UEFAk egunkari frantziarraren ekimena onartu zuenean, zehatzago Jaques Goddet zuzendaria eta Gabriel Hanot kazetariarena. Proiektuak garai hartan Real Madrileko presidentea zen Santiago Bernabeuren eta UEFAko presidenteorde Gusztav Sebes hungariarraren babesa izan zuen.

Egunkaria astean hirutan argitaratzen zen 1948ko otsailaren 28ra arte. 1948tik egunero argitaratzen du L'Equipek. 1980tik aurrera larunbatetako edizioa gehitu zuen. 2015ean, portadaren formatua aldatu eta maindire izatetik (58 x 28 cm) tabloide izatera igaro zen (36 x 28 cm).

Edukiak

aldatu

L'Equipek kirol ugariri buruzko informazioa eskaintzen du, nahiz eta esan bezala futbola den gai nagusia. Egunkariaren webguneko hasierako orrian hainbat kirol agertzen dira (futbola, tenis, errugbia, txirrindularitza, saskibaloia, motor-kirolak, eskubaloia, golf, atletismoa...) eta kirol bakoitzaren barruan hainbat sekzio daude txapelketa nagusien inguruan. Gehienetan, Frantziako txapelketak hartzen dute nagusitasuna; adibidez, futboleko atalaren barruan Ligue 1 da lehen aukera, eta saskibaloian Betclic Élite txapelketa bigarrena NBAren atzetik, besterik beste.

Honez gain, L'Equipek iritzi artikuluak, hainbat partidu eta txapelketen emaitzak zuzenean bizitzeko aukera eta kirol desberdinei buruzko podcast ugari eskeintzen ditu.

Hedapena

aldatu

L'Equipe Frantziako egunkaririk irakurrienetakoa da gaur egun, nahiz eta azken urteetan hedapen datuek behera egin duten.[4][5]

Urtea 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
Edizio orokorra 386.189 386.601 455.598 321.153 339.627 369.428 365.654 365.411 327.168 298.949
Igandeetako edizioa
2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Edizio orokorra 303.106 302.158 285.407 274.828 243.580 219.810 223.675 232.227 234.899 249.794
Igandeetako edizioa 321.251 306.333 283.321 258.137 233.219 219.389 227.626 220.342 220.663 244.612

Salmentarik handiena 1998ko uztailaren 13an izan zen, Frantziako futbol selekzioak Munduko Txapelketa irabazi eta hurrengo egunean. Egun horretan 1.645.907 kopia saldu zituen. Bigarren onena 2000ko uztailaren 3an izan zen, Frantziako futbol selekzioa Europako txapeldun izan ondoren. L'Equipek 1.255.633 kopia saldu zituen.

Organigrama

aldatu

Zuzendariak:

aldatu
  • 1946-1984: Jacques Goddet
  • 1984-1993: Jean-Pierre Courcol
  • 1993-2002: Paul Roussel
  • 2003-2008: Christophe Chenut
  • 2008-2014: François Morinière
  • 2014-2015: Philippe Carli
  • 2015-2018: Cyril Linette
  • 2018-2021: Jean-Louis Pelé
  • 2021tik aurrera: Laurent Prud'homme

Erredakzioko zuzendariak:

aldatu
  • 1946-1954: Marcel Oger
  • 1954-1970: Gaston Meyer
  • 1970-1980: Édouard Seidler
  • 1980-1987: Robert Parienté
  • 1987-1989: Henri Garcia
  • 1989-1990: Noël Couëdel
  • 1990-1992: Gérard Ernault
  • 1993-2003: Jérôme Bureau
  • 2003-2008: Claude Droussent
  • 2008-2009: Remy Dessarts
  • 2009-2015: Fabrice Jouhaud
  • 2015tik aurrera: Jérôme Cazadieu

Enpresa

aldatu

L'Equipe Groupe Amaury taldearen parte da. Enpresa hau Le Parisien eta beraien filialen jabea bihurtu zen 2015an, eta L'Equipen aurrekaria izan zen L'Auto egunkariak sortutako Frantziako Tourra antolatzen dute Amaury Sport Organisation enpresaren bidez. Taldearen zuzendaria Marie-Odile Amaury da gaur egun eta egoitza Bolougne-Billancourt hirian kokatuta dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2005-05-20). «L'Equipe va primero en Francia» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  2. (Gaztelaniaz) Historia del Tour de Francia - Orígenes - RTVE.es. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  3. (Gaztelaniaz) Relaño, Alfredo. (2015-09-13). «El nacimiento de la Copa de Europa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  4. «L'Equipe - ACPM» www.acpm.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  5. «L'Equipe Dimanche - ACPM» www.acpm.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).

Kanpo estekak

aldatu