Iturburu

lurretik edo harkaitz artetik sortzen den ur-iturri naturala

Iturburua lur azpiko ura azalera isurtzen den aterabidea da. Euria edota elurraren iragazpenetik sortzen da eta aldi baterako edo iraunkorra izan daiteke. Askotan urmaela edo erreka sortzen du, eta erreka hori ibai izatera pasatzen da. Horregatik ibaia jaiotzen den tokiari iturburua deitzen zaio.

Fontaine-de-Vaucluseko iturburua, Vaucluse (Frantzia).

Kultura

aldatu

Historikoki eta kulturalki garrantzi bereziko natur eremuak izan dira, inguruko biztanleentzat ur garbia lortzeko baliabidea izan baita edo, ur termalen edo mineralen kasuan, osasun iturri. Erromatarrek euren akueduktuak eraikitzen zituzten iturburuetatik ura hirietara eramateko, edo termak egiten zituzten ur osasungarriak aprobetxatzeko.

Mitologian, kondaira askoren sorlekua izan dira, normalean, emakumezko numen baten edo batzuen bizitokia edo haiek babestua.

Euskal mitologian, ohikoa da laminak iturrietan aurkitzea.

Kanpo estekak

aldatu