Johann Carolus (Muhlbach-sur-Munster, Alsazia ; 1575eko martxoaren 26a - 1634ko abuztuaren 15a) historiako lehen egunkariaren editorea izan zen, Relation aller Fürnemmen und gedenckwürdigen Historien (Berri ospetsu eta oroigarri guztien bilduma) deitua.

Johann Carolus

Q15974576 Itzuli alderman (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMuhlbach-sur-Munster1575eko martxoaren 26a
HeriotzaEstrasburgo1634ko abuztuaren 15a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, argitaratzailea eta inprimatzailea
1609ko Relation-en azala

Alemanez argitaratutako egunkaria Estrasburgon argitaratu zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiri libre inperialaren estatusa zuena. Argitalpen hau Egunkarien Munduko Elkarteak aintzatesten du, baita autore askok ere, munduko lehen egunkaria bezala.

Carolus-en 1605eko eskaera bat, astekariaren 12. edizioa argitaratu ondoren aurkeztua, Estrasburgoko Udalean gordetzen da. Kontserbatzen diren egunkariaren alerik zaharrenak 1609. urtekoak dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu