La Constancia
La Constancia Donostian XIX. mendearen bukaeran hasi eta 1936ko uztailera arte argitaratu zen egunkaria izan zen.
La Constancia | |
---|---|
Mota | Egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaratze lekua | Donostia |
Kolorea | zuri-beltzean |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | egunkaria |
Salneurria | 5 zentimo |
Historia | |
Ideologia | Tradizionalismo, karlismo |
Sortzailea | Juan Olazabal |
Historia
aldatuLa Constancia, Donostian argitaratu zen 1897ko abenduaren 30etik[1] 1936ko uztailaren bigarren hamabostaldira arte.
Eskuineko Alderdi Integristaren Gipuzkoako organoa,[2][3] gobernu eta alderdi liberalen eta alderdi abertzaleen aurkaria izan zen.
Bere ibilbide luzean etenaldiak ezagutu zituen, besteak beste, egoitzaren leku aldaketak zentsurak, gobernu aginduak eta grebak izango ziren arrazoi nagusiak. 1907ko irailaren 27tik 30era, lau eguneko etenaldia izan zuen egoitzaren lekua aldaketagatik[4]. 1917ko otsailaren 8an egunkaria ez zen kaleratu inprentako argindarraren huts egite bategatik[5]. Bestalde, 1931 eta 1932an gobernu aginduen ondorioz hilabeteko bi etenaldi izan zituen, [6][7]. Azkenik, 1932ko langile grebak eragina izan zuen egunkarian eta 22 egunetan argitaratzeari utzi zitzaion.[8] Argitaratzearen maiztasunari dagokionez hasierako urteetan egunero argitaratzen zen igandeak barne. 1904ko irailaren 10etik aurrera igandeetan ez zen argitaratzen jai eguna errespetatzeko[9]. 1910etik aurrera, berriz, La Constanciak onartu zuen langileen igandeko jai eguna eta ondorioz astelehenetan ez zen gehiago argitaratu[10].
Egunkariaren egoitza nagusia, hau da, administrazioa eta erredakzioa, 1907 arte Hondarribia kaleko 22an egon zen eta 1907ko urriaren 1etik aurrera Principe kaleko 3an, partidu integristarekin batera[11]. 1932an Errepublika garaian Principe kaleak izena aldatu zuen eta Pi y Margall kalea izendatua izan zen.
Egunkariaren orrialde kopuruari dagokionez, hasieran lau orrialde izaten zituen. 1924ko maiatzetik aurrera zortzi orrialde izan zituen eta 1934ko irailaren 20tik aurrera hamabi orrialdeko egunkaria izan zen.
La Constanciaren eguneko alea 5 zentimotan saltzen zen eta ale atzeratuak 10 zentimotan.[3] 1920an Errege Agindu batek ale bakoitzaren prezioa 10 zentimotan finkatu zuen[12] eta 1935eko irailetik aurrera alearen prezioa 15 zentimokoa izan zen.
Juan Olazabal Ramery, Gipuzkoako partidu integristaren burua izan zen egunkariaren sortzailea,[3][13] Francisco Pavia integrista ezagunaren laguntzarekin. Hasierako urteetan La Constancia egunkari xumea izan zen eta gerora hobekuntzak izan zituen, bai maila teknikoan eta baita edukietan ere. Dena den salmenta lekuak nahiko mugatuak ziren: Andoain, Billabona, Ordizia, Zumarraga, Iruñea, Gasteiz eta Miranda Ebro dira, egunkariaren orrialdeetan aipatzen direnak. Nahiz eta irakurle berriak lortzeko kanpainak egin[14], La Constanciaren salmentek ez zuten gora egiten eta bereziki kaltegarria gertatu omen zitzaion El Díaren sorrera.
Zuzendarien artean Rudesindo Bornás dugu, 1878an Zangozan jaioa, Donostian abokatu eta kazetaritza lanetan ibili zen. La Constanciaren lehenengo zuzendaria izan zen eta ondoren El Pueblo Vasco[15] eta La Prensan[16] ibili zen eta integrismoaren aurkako kritika zorrotzak egin zituen. 1912-1916 urteetan Antonio Goñi[17] izan zen zuzendari, eta ondoren Eustaquio Etxauri, aurretik El Siglo Futuro egunkariko erredaktore izandakoa[18]. Francisco Juaristi zuzendaria ere izan zen.[13]
1919an Víctor Martín Jiménez izendatu zuten zuzendari[19] Errepublika garaian berriz, Juan Bartolomé Ortega[20] zuzendari eta José Goñi Aizpurua, donostiarra, erredaktore buru.
La Constanciaren kolaboratzaile taldean integristak ziren nagusi, besteak beste, Antonio Perez Ormazabal, Manuel Sanchez Asensio, Manuel Senante, Mirabal, Adrián Loiarte, Juan Jose Ibañez, Víctor Pradera, El Rancio, Vimón eta Luis Ortiz Estrada.
1934tik aurrera euskaraz idatzitako orrialde bat izan zuen Euskal Orria izenekoa, igandetan argitaratzen zen herrietako kronikekin[21] Urte hartan zenbait artikulutan EAJren Iraultzarekin izandako « konplizitatea» salatu zuen.[22]
1934-1935 epean egunkariaren egoitzan bi atentatu gertatu ziren eta makinariak kalte handiak izan zituen, ondorioz egun batzuetan La Cruz aldizkariaren inprentan argitaratua izan zen[23].
Zentsura kasuak eta etenaldiak behin eta berriro errepikatu ziren, bereziki, Errepublika garaian. Isun handiena 500 pezetakoa izan zen, gobernatzaileen aurkako kritika gogorra egiten zuen Los Nuevos Dioclecianos artikuluagatik[24]. Salaketak eta zenbaki erretiratuak maiz gertatu izan ziren[25].
1936ko uztailean Gerra Zibilaren hasierarekin batera La Constancia eta garaiko donostiar egunkarien artean Frente Popular izeneko gerra egunkaria sortu zuten. Hasieran jeltzaleen eskuetan eta gero anarkisten eskuetan izan zen.[26] Bere egoitza erre zuten eta kazetari gehienak La Voz de España egunkarira pasa ziren.[27]
Kanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ El Fuerista, 2946 zenbakia, 1897.12.31 “Van y vienen”
- ↑ Checa Godoy, Antonio. (1989). Prensa y partidos políticos durante la II República. Salamancako Unibertsitatea, 281 or. ISBN 9788474815214..
- ↑ a b c Luengo Teixidor, Félix Juan. (1989). «La prensa guipuzcoana en los años finales de la Restauración (1917-1922)» Historia Contemporánea (Euskal Herriko Unibertsitatea) (2): 232. ISSN 1130-2402..
- ↑ La Constancia, 3436 zenbakia, 1907.10.01
- ↑ La Constancia, 6319 zenbakia, 1917.02.09
- ↑ La Constancia, 9947 zenbakia, 1931.09.22
- ↑ La Constancia, 10222 zenbakia, 1932.09.14
- ↑ La Constancia, 10245 zenbakia, 1932.11.31 Otros 22 días de suspensión obligada 1. orrialdea
- ↑ La Constancia, 2390 zenbakia, 1904.09.10
- ↑ La Constancia, 4355 zenbakia, 1910.09.24
- ↑ La Constancia, 3436 zenbakia, 1907.10.01
- ↑ La Constancia, 7357 zenbakia, 1920.06.16
- ↑ a b González Calleja, Eduardo. (2012). «La prensa carlista y falangista durante la Segunda República y la Guerra Civil (1931-1937)» El Argonauta español (9): 3. ISSN 1765-2901..
- ↑ La Constancia, 8650 zenbakia, 1924.09.03 Nuestro periódico 1. orrialdea
- ↑ La Constancia, 6533 zenbakia, 1917.10.18 Haciéndonos cargo 1. orrialdea
- ↑ La Constancia, 7436 zenbakia, 1920.09.17
- ↑ La Constancia, 3424 zenbakia, 1912.09.18 Los periodistas se despiden. Almuerzo íntimo.
- ↑ La Constancia, 6212 zenbakia, 1916.10.05 “Nuevo director” 1. orrialdea
- ↑ La Constancia, 6931 zenbakia, 1919.01.28.
- ↑ La Constancia, 11867 zenbakia, 1931.08.22 6. orrialdea
- ↑ .La Constancia, 10320 zenbakia, 1934.01.07 “Euskal Orria”
- ↑ Blinkhorn, Martin. (1975). Carlism and Crisis in Spain, 1931-1939. CUP Archive, 343 or. ISBN 9780521207294..
- ↑ La Constancia, 10837 zenbakia, 1934.09.20 Prosigue la campaña terrorista
- ↑ La Constancia, 9946 zenbakia, 1931.08.21 Nuestro periódico multado 1. orrialdea.
- ↑ La Constancia, 9960 zenbakia, 1931.10.07 Otra vez al juzgado 1. orrialdea.
- ↑ Garitaonaindía Garnacho, Carmelo; Granja Sáinz, José Luis de la; Pablo, Santiago de; Tuñón de Lara, Manuel. (1990). Comunicación, cultura y política durante la II República y la Guerra Civil: País Vasco (1931-1939). Euskal Herriko Unibertsitatea.
- ↑ Andrés-Gallego, José. (1997). ¿Fascismo o Estado católico?: Ideología, religión y censura en la España de Franco (1937-1941). Encuentro, 51 or. ISBN 9788474904178..
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Arantxa Arzamendi: «Catálogo de publicaciones periódicas donostiarras: 1800-1936». Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 38. urtea, XXV liburukia, 1. zenbakia, 1990eko urtarrila-ekaina.
- (Gaztelaniaz) Biblioteca Municipal de Donostia-San Sebastián: catálogo de publicaciones periódicas; dirección Eulalia San Agustín; coordinación Arantxa Arzamendi ; realización Arantxa Arzamendi y Eki Servicios Bibliotecarios. - Donostia: Asociación de Bibliotecarios de Gipuzkoa, 1992.
Kanpo loturak
aldatu- La Constancia, Donostiako Liburutegi Digitalean.