Albiste
Albistea edo berria unean-uneko gertakariei buruzko informazio hautatuaren komunikazioa edo adierazpena da, ahoz aho, hedabide inprimatuen, telebistaren, irratiaren edo Interneten bidez transmititzen zaiena bai norbanakoei zein taldeei edo masako irakurle/entzule/ikusleei.

Komunikabideetan denbora/espazio hurbilagoko gertakizunei lehentasuna eman ohi zaio. Gertakizun bat albiste legez kontatzea, garrantzitsu bezala narratzea, hedabideetako arduradunen erabakia izaten da.
Atalak Aldatu
Albisteetan bizpahiru atal egoten dira gutxienez:
Izenburua Aldatu
Hitz gutxitan albistearen mamia laburbiltzen duen esaldia edo esaldi zatia.
Sarrera Aldatu
Izenburuarekin batera, batzuetan, albistearen laburpena ematen da paragrafo bat edo bitan.
Gorputza Aldatu
Albistea kontatzen duen testu nagusia. Gertakarien berri ematen da, non, noiz, nork, nor, zergatik (eta sarri nola) galderei erantzunez. Galdera horiei 5W esaten zaie, ingelesezko hitz baliokideen lehen letrei dagokienez. Gorputza "alderantzizko piramidea" izeneko egituraren arabera antolatu ohi da.
Bibliografia Aldatu
- LARRINAGA LARRAZABAL, Asier: Albiste testu bikainak. Irratia eta telebistarako eskuliburua. EITB. Bilbo. 2013. ISBN: 978-84-940427-5-1.
Ikus, baita Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |