Tierra Vasca-Eusko Lurra (egunkaria)
Tierra Vasca-Eusko Lurra Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren aldizkari ofiziala izan zen. Bere lehenengo zuzendaria José Olivares Larrondo, "Tellagorri", bizkaitar kazetari eta idazlea izan zen. Egunkaria 1933 eta 1934 urte bitartean, finantza arazoengatik itxi behar izan zuen arte, Donostian argitaratu zen[1]. 1936ko abenduan Bilbon berriro argitaratzen hasi zen, 36ko gerraren eraginez bertan behera geratu zelarik. Baionan astekari bezala kaleratu zen 1940. urterarte. 1956 eta 1976 urte bitartean Buenos Airesen hilabetekari moduan argitaratu zen[2]. 1961ean egunkariaren izena aldatu zen, izendapen elebiduna hartu zuelarik: Tierra Vasca-Eusko Lurra.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Granja, José Luis de la: Nacionalismo y Segunda República en el País Vasco.
- ↑ Estornés Zubizarreta, Idoia : "Tierra Vasca - Eusko Lurra", Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ https://urazandi.euskaletxeak.eus/vol1/dvd01/htm/index.htm