Zutabe (testu-tipo)
Kazetaritzan, batez ere prentsa idatzian, maiztasun batez errepikatzen diren artikulu laburrei deitzen zaie zutabeak.

Anjel Lertxundi idazleak 2003-2017 bitartean egunero idatzi zituen iritzi artikuluak Berrian[1]. Lehenago Euskaldunon Egunkarian eta beste hedabide batzuetan ibili zen.
Erabiltzen diren gaiak ez dira beti egunerokotasunari loturik. Zutabeak iritzi artikuluak izaten dira maiz, baina ez beti. Artikuluaren mamia egilearen burutazioak |baliabide literarioekin apaindurik izaten dira. Egileari prentsa idatzi tradizionalean leku finkoa gordetzen ziotelako eta leku horri zutabe itxura hartzen ziotelako nonbait, hortik zutabe izena.
- Egilearen sinadura agertzen da, maiztasunez. Goitizen bat ere izan daiteke.
- Egilearen iritziak, analisiak, burutazioak izaten dira artikulu labur hauen mamia.
- Igorlea, askotan, ez da hedabideko langilea izaten, baina hedabidean askotan parte hartuz gero erredakzio-taldekotzat hartzen dute askotan irakurleek.
- Testu laburrak izaten dira, estruktura nahiko librekoak.
- |Baliabide literarioak agertzen dituzte maiz.
Zutabe tipoakAldatu
Zutabeak bi multzo nagusitan sailka daitezke:
- Egilearen zutabea. Idazle eta kazetari baten izena edo goitizenak ematen dio nortasuna zutabeari. Batzuetan zutabegilearen argazki eta guzti agertzen da. Irakurleek egilearen estiloa baloratzen badu, egilearen iritziak estimatzen badituzte, zutabeak denboran iraun dezake.
- Gai jakin bati buruzko zutabea. Zenbait egunkari edo aldizkaritan, espazio bat egon daiteke gai jakin bati buruzko artikuluak argitaratzeko.
- Politikari buruzkoak.
- Literaturari buruzkoak: kritikak, aipuak...
- Gastronomiari buruzkoak.
- Zinemari buruzkoak.
- Kirolari buruzkoak. Kirol bati buruzko zutabeak, kirol talde bati buruzkoak...
- Umorezkoak.
- Musikari buruzkoak.
- Interneten topaturiko webgune edo bitakoren kritikak, aipuak...
- Zientzia jendarteratze edo zientziari buruzkoak.
- ...
SariakAldatu
Pulitzer sarietako batzuk zutabegileei esleiturik izan dira inoiz
Ikus gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Editorial, Berria. (2017-06-06). «Anjel Lertxundi - Topaketa BERRIAren irakurleekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-06).