La Voz de España
La Voz de España Donostian (Gipuzkoa) 1936 eta 1980 bitartean argitaratutako egunkari bat izan zen. Frankismoaren hedabide nagusienetariko bat izan zen, Gipuzkoan.
La Voz de España | |
---|---|
Mota | Egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1936ko irailaren 15a |
Azken alea | 1980ko otsailaren 8a |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Donostia |
Kolorea | zuri-beltzean |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | egunkaria |
Historia | |
Ideologia | frankismoa |
Historia
aldatuKarlista talde batek sortu zuen, 1936ko irailaren 15ean, La Voz de Guipúzcoa eta La Constancia egunkarien makinaria eta langileak aprobetxatuz. Hurrengo urteko erdialdean, FET y de las JONSek bereganatu zuen hedabidearen kontrola. La Voz de Españan idatzi zuten kazetarien artean, aipagarri dira Iñaki Linazasoro, Carlos Ribera Sanchís, Luis Hernando de Larramendi, Augusto Assía, Inozentzio Olea, Donato León Tierno (1948 eta 1966 artean erredaktore nagusi), Inazio Eizmendi, Pepe Rei, Carlos Carnicero edo Indalecio Ojanguren.
1980ko otsailaren 17an, Unidad egunkariarekin batera itxi zuen jabeak, Espainiako Gobernuak. La Voz Gipuzkoan ale gehien saltzen zuen egunkaria zen, hala ere, ixtea erabaki zen, batez ere eskuineko beste proiektu bat bultzatzeko, El Diario Vasco, eta ezkerrera jotzen zuen egunkari baten proiektua bertan behera gelarazteko. Ofizialki egunkariaren jabea gobernuarekin lotura zuzena zuen MCSE (Medios de Comunicación Social del Estado) erakundea zen.[1]
1983an, egunkariko langile talde batek La Voz de Euskadi egunkaria bultzatu zuen. Hedabide berria Pepe Reiren zuzendaritzapean plazaratu zen.[2]
Zuzendariak
aldatuErreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Egunkariaren edizio digitalizatua.