Egunero
Egunero (edo Euskal Herrian Egunero) Euskal Herriko euskal egunkari bat izan zen. Lehen alea 2003ko otsailaren 21ean argitaratu zen. Egun bat lehenago Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, eta egunkariaren egoitzako jabetza guztiak bereganatu zituen, Euskaldunon Egunkariak ustez ETArekin zerikusia zuelakoan.[1][2][3][4][5]
Egunero | |
---|---|
Mota | informazio orokorreko egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Andoain, Gipuzkoa |
Formatua | paperezkoa eta digitala |
Kolorea | Zuri-beltzeko orriak |
Argitaletxea | Bagabiltza Hedabideak S. L. |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | asteartetik igandera paperean; egunero webgunean |
Salneurria | = 0,80 € |
Historia | |
Ideologia | euskaltzalea |
Zuzendaria | Martxelo Otamendi, Eneko Bidegain |
http://www.egunero.info (zaharkitua), Egunero (Koldo MItxelena Liburutegiko hemerotekan) |
Egunero egunkaria 2003ko ekainera arte argitaratu zen. 2003ko ekainaren 21ean Berria egunkariak ordezkatu zuen arte, hain zuzen.[6]
Elkartasun olatua
aldatuEuskaldunon Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun-olatuari esker lehen egunetan behintzat, sekula gehien saldu den euskarazko egunkaria izan zen Egunero (60.000 lehen egunean, 40.000 bigarren egunean eta 45.000 hirugarrenean), eta Euskaldunon Egunkaria-k itxi zuten garaian zuen erosle kopurua baino handiagoarekin abiatu ahal izan zen Berria, handik lau hilabetera. Egunkaria-k, itxi zutenean, 20.000 ale inguru inprimatzen zituen egunean, eta 15.000 saldu. Garairik onenean, lehen astean, Euskal Herriko laugarren egunkari salduena izan zen Egunero, El Correo, Diario Vasco eta Diario de Navarra-ren ondoren.[1]
CIESek egindako neurketen arabera, 2003ko martxoaren 20tik apirilaren 7ra Euskal Autonomia Erkidegoko seigarren egunkari irakurriena zen Egunero, 44.000 irakurlerekin, El Correo, Diario Vasco, Gara, Deia eta Marca-ren atzetik, baina El Mundo eta El Pais-en aurretik. Nafarroa Garaian, berriz, zazpigarren egunkaria zen, 7.000 irakurlerekin, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Gara, Marca, El País eta El Mundo-ren atzetik.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Murua Uria, Imanol. (2023). «Egunero behar genuen» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ Mateo, Iraitz. (2023-02-18). «‘Egunero behar genuen’ aurkeztu du Imanol Muruak, ‘Egunkaria’ itxi osteko kronika» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- ↑ Iraola, Arantxa. «'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Murua Uriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- ↑ Lorea, Agirre. (2004). Gezurra ari du : Egunkaria-ren itxieraren kronika. AISE liburuak [etc.] ISBN 84-95589-94-X. PMC 1055219247. (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ autor, Torrealday, Joan Mari 1942-2020. Egunkaria : gizarte zibilaren arrakasta. ISBN 978-84-1360-083-3. PMC 1353922208. (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «Egunero.» www.kmliburutegia.eus 2003 (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).
Bibliografia
aldatu- Murua Uria, Imanol (2023) Egunero behar genuen, Elkarlanean (Berria, Elkar, Jakin aldizkaria), Aleka bilduma, 116 or. ISBN: 9788413602967.
- Torrealdai, Joan Mari (2021) Egunkaria : gizarte zibilaren arrakasta. ISBN 978-84-1360-083-3. PMC 1353922208
- Agirre, Lorea (2004). Gezurra ari du : Egunkaria-ren itxieraren kronika. AISE liburuak [etc.] ISBN 84-95589-94-X. PMC 1055219247
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Egunero Koldo MItxelena Liburutegiko hemerotekan. Egunero egunkariaren 79 zenbakiak digitalki ikusteko aukera (2003ko otsailaren 21etik 2003ko ekainaren 20ra arte).
- 2003-06-19ko albisteak Web.Archive-n