Tafallaldea

Nafarroako eskualde geografikoa

Tafallaldea[a] Nafarroako eremu geografikoa da, Erdialdea eskualdeko erdialdean kokatua. Tafalla inguruko eremua da, tradizioz hiribildu independenteetan banatuta egon dena, Orbaibar ibarra bezalako lekuetan ez bezala, non herri guztiak jurisdikzio komun baten menpe zeuden. Lurralde hauek hartzen ditu: Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas, Donamartiri Untz eta Uxue.

Tafallaldea
Colores de Tafalla.jpg
Geografia
Koordenatuak42°29′49″N 1°36′18″W / 42.49695218°N 1.60508295°W / 42.49695218; -1.6050829542°29′49″N 1°36′18″W / 42.49695218°N 1.60508295°W / 42.49695218; -1.60508295
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Nafarroako 2000 Zonifikazioaren arabera, Nafarroako eskualde ez ofizialetako bat zen, nahiz eta 2019an ofizialak onartu zirenean, lurralde osoa Erdialdean txertatu zen. Zangozaldea bezala, bertako udalerriak modu independentean garatu ziren, eta, horregatik, eskualde horretako kide izatearen sentimendua txikia da beste eremu tradizionalagoekin alderatuta. Ekonomia Tafallaren eta Erriberriren inguruan zentratuta dago.

Erriberriko merindadearen barruan dago kokatuta.

OharrakAldatu

  1. /tafaʎalðé.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza laugarren silaban

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu