Lizarraldea

Lizarraldea Nafarroako mendebaldean dagoen eskualde edo azpizona bat da, Nafarroako eskualdeak antolatzen dituen Nafarroa 2000 zonifikazioaren arabera. Horrela, Vianaldeak edo Estellerri Mendebaldeak eta Lizarraldeak edo Estellerri Ekialdeak, Estellerria izeneko zona osatzen dute.

Picto infobox map.png
Lizarraldea
Nafarroa, Euskal Herria

Vista sur desde Ibiricu.JPG

Deierri inguruak.
Kokapena

Lizarraldea armarria

Navarra - Mapa municipal Zonificacion 2000 Tierra de Estella Oriental.svg
Ezaugarriak
Azalera 1105,09 km²
Biztanleria 32.986 (2013)
Dentsitatea 29.852 biztanle/km²
Udalerriak 42
Herririk handiena Lizarra (32.986 biztanle)

Lizarraldea azpizonak, zonifikazio plan berbereko Vianaldea eta Erribera Garaia azpizonek gehi Goñerri, Girgillao eta Artazu udalerriek, aurreko Lizarrako merindadearen lurralde bera hartzen dute.

MugakideakAldatu

Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: iparraldean Sakana, ipar-ekialdean Iruñerria, erdi-ekialdean Garesaldea, hego-ekialdean Tafallaldea, hegoaldean Erribera Garaia, hego-mendebaldean Vianaldea eta ipar-mendebaldean Arabako Mendialdea.

EuskaraAldatu

Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde honetako udalerriak eremu ez euskaldunean nahiz eremu mistoan daude kokatuta. Horrela, eremu bakoitzean dauden udalerriak hurrengoak dira:

Eremu mistoaAldatu

Guztira 22 udalerri:

Abartzuza, Deierri, Gesalatz, Jaitz, Lezaun eta Lizarra, hasiera batetik.

Abaigar, Allin, Ameskoabarrena, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Deikaztelu, Eulate, Larragoa, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Oteitza, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga, 2017tik aurrera.

Eremu ez euskaldunaAldatu

Guztira 21 udalerri:

Aberin, Aiegi, Allo, Arroitz, Barbarin, Etaiu, Iguzkitza, Lana, Legaria, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Mendaza, Morentin, Mues, Nazar, Oko, Olexoa, Piedramillera, Sorlada eta Villamayor de Monjardín, 1986tik hona.

UdalerriakAldatu

Lizarraldeak dituen 43 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik:

Ikus, gaineraAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekakAldatu