El Mercurio
El Mercurio Txileko egunkari tradizionala da, herrialde osoan hainbat edizio dituena. Bere ediziorik garrantzitsuena Santiagokoa da, non Agustín Edwards Mac-Clure-k sortu zuen, eta 1900eko ekainaren 1ean argitaratu zen lehen aldiz. Nazio mailan banatzen da egunero. GDAren ( Grupo de Diarios de América) parte da Latinoamerikako beste egunkari garrantzitsu batzuekin batera —esaterako, La Nación (Argentina), El Comercio (Ekuador), O Globo (Brasil), El Tiempo (Kolonbia), El Universal (Mexiko), El Comercio (Peru), El País (Uruguai) eta El Nacional (Venezuela)—.
El Mercurio | |
---|---|
![]() | |
Mota | egunkari eta Newspaper of record (en) ![]() |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Formatua | izara |
Argitaletxea | Agustín Edwards Eastman |
Historia | |
Sortzailea | Agustín Edwards Mac-Clure |
emol.com | |
![]() ![]() |
El Mercurio de Valparaíso, 1827ko irailaren 12an argitaratua, Txilen eta munduan gaztelaniaz zabaltzen den egunkaririk zaharrena da. [1]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Mandujano, Víctor M., y Maureen Lennon Z.. (4 de octubre de 2007). Los 180 años del diario en español más antiguo. Grupo de Diarios de América.