La Voz de Navarra Iruñean 1923 eta 1936 artean argitaratutako egunkaria izan zen, joera abertzalea zuena.

La Voz de Navarra
Motaegunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaIruñea
Banaketa
Banatze-eremuaNafarroa
Maiztasunaegunkaria
Historia
Ideologianabarrista, euskozalea eta foruzalea
ZuzendariaEladio Esparza (1923-1925)

José Lekaroz Goñi (1925-1927ko uztaila)
Jesús Etaio
Jesús Aranzadi
Alberto Lorenzo Lamas (1930eko otsailean)
Miguel Esparza

Jose Agerre
hdl.handle.net/10357/2925

Frankismoaren garaian desagertu ondoren, EAJk Nafarroan izen bereko aldizkaria argitaratzen du.

Sorrera

aldatu

Euzko JEL-Batza (EJB) ere sortu zuten zenbait abertzalek sortu zuten, nahiz eta jaimistak edo beste ideologia zutenen laguntza jaso[1]. Sortzaileen artean izan ziren Manuel Arantzadi, Estanislao Arantzadi Izkue, Javier eta Joaquín San Julián, Manuel Zarranz, Leopoldo Garmendia, Manuel Irujo, Ramón Unzu eta Serapio Espartza.[1] Helburua nafar abertzaleen egunkaria idaztea zuten, nahiz eta joera nabarrista eta foruzalea izan.

Nahiz eta gehiena gaztelaniaz izan, hasiera hasieratik erabili zuen euskara atal bat edo bitan eta iragarkietan. Honela bultzatzen zituen euskaldunak euskara erabiltzeko:

« Baldin euskaraz egin ezpa dire ainbat gutun edo liburu nola latinez, kastillanoz edo prantzesez, ez da izkuntzaren erren, baizik eta euskaldunena.[1] »


1932an bost kazetari eta hamabi langile zituen, Paris, Londres eta Buenos Airesen berriemaileak izanik.

Jazarritako egunkaria

aldatu

Miguel Primo de Riverak 1923ko irailaren 15ean zentsura militarra ezarri ondoren, arazo ugari izan zituen. 1926ko abuztuan editoriala zentsuratu eta abenduaren 2tik 24ra ixteko zigorra jazo zituen[1]. 1928ko hasieran, berriro, 8 egun eta 500 pezetako zigorra jarri zioten berriro Espainiako Bigarren Errepublikan Lizarrako Estatutuaren alde egin zuen eta Espainiako 1934ko Iraultza eta gero, berriro zentsura militarra jaso zuen.

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, 1936ko uztailean Falange Española bere egoitzan sartu eta makinak konfiskatu zituen, ordutik aurrera bertan Arriba España bere egunkaria inprimatu zuten. Azken zuzendaria Jose Agerre izan zuen.

Hedapena

aldatu

Nafarroako hirugarren egunkaririk salduena izan zen Diario de Navarra eta El Pensamiento Navarroren ondoren. Horiek, ekonomikoki ez ezik, ideologikoki arerio nagusi izan zituen, honelakoak esanez:

« Pamploneses: Diario de Navarra ha sido el periódico más funesto de nuestro país. Desde que se publica Navarra ha cambiado de fisonomía, perdiendo toda sensibilidad en sus cuestiones fundamentales.

Está entregado a la tendencia asimilista y castellanizante ofendiendo siempre a todo el que piensa en navarro [...].

»

[1]


Zuzendariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu