Carl Friedrich Philipp von Martius

Carl Friedrich Philipp von Martius (Erlangen, 1794ko apirilaren 17aMunich, 1868ko abenduaren 13a) alemaniar botanikari eta esploratzailea izan zen.

Carl Friedrich Philipp von Martius

katedradun

Bizitza
JaiotzaErlangen1794ko apirilaren 17a
Herrialdea Bavariako Erresuma
HeriotzaMunich1868ko abenduaren 13a (74 urte)
Hobiratze lekuaAlter Südfriedhof (en) Itzuli
Familia
AitaErnst Wilhelm Martius
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Louis Agassiz (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, pteridologoa, botanikaria, unibertsitateko irakaslea, mikologoa, medikua, antropologoa, naturalista eta world traveler (en) Itzuli
Lantokia(k)Munich
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Academy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

1814an, Erlangengo Unibertsitatean graduatu zen, unibertsitateko lorategi botanikoko landareen katalogo kritikoa zen tesi batekin. 1817 eta 1830 bitartean, Johann Baptist von Spixekin bidaiatu zuen Brasilen, Maximiliano I.a Josef Bavariakoa erregeak eskatuta. 10.000 kilometro egin zituzten Rio de Janeirotik eta Amazonastik, espezie botanikoak biltzen.

Brasilgo bidaiaren ibilbidea

Europara itzulita, Municheko lorategi botanikoaren eta herbarioaren kontserbatzaile izendatu zuten, eta 1826tik 1824ra hiriko unibertsitateko botanika-irakaslea izan zen.

Botanika-liburuak eta Brasilen egindako bidaiaren kontakizuna argitaratu zituen. Haren lanik ezagunena Historia naturalis palmarum da, palmen deskribapen ilustratua. Urtebetetze-egunean Palmen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1840an hasi zen bere lanik garrantzitsuena idazten, Flora Brasiliensis. Hil ondoren, 1906an amaitu zen.

Landare-bildumarekin Herbarium Martii osatu zen, 36.000 espezieko 600.000 espeziez osatua. 1870ean Belgikako gobernuak erosi zuen.

Lan hautatuak aldatu

  • Versuch einer Monographie der Sennesblätter . Junge, Erlangen 1857
  • Goethe und Martius . Nemayer, Mittenwald 1932
  • Conspectus regni vegetabilis: secundum characteres morphologicos praesertim carpicos in classes ordines et familias digesti... 1835
  • Nova genera et species plantarum :quas in itinere per Brasiliam MDCCCXVII-MDCCCXX jussu et auspiciis Maximiliani Josephi I., Bavariae regis augustissimi instituto. 3 liburuki

Kanpo estekak aldatu