Haizekor (orduko grafiaz Aycecor , frantsesez Ventôse) errepublikar egutegiko seigarren hila da.

Haizekor

Gregoriotar egutegira ekarrita, otsailaren 19tik martxoaren 20ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Pisces zeinuaren aldiarekin ia bat dator.

Jatorrian «lurra lehortzen duen haize boladetatik dator, otsailetik martxora izaten baitira», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Haize garai hori, ordea, Frantziako landa lurretan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.

Kanpo estekak aldatu