Madeleine Larralde

Madeleine Larralde (Sara, 1759 - 1794ko irailaren 19a) Sarako emakumea, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zutelako ospetsu bihurtu omen zena, 1794ko Lapurdiko errepresio aldian. XIX. mendeko zenbait aditu katolikoren arabera (Cesar Duvoisin, Pierre Hariztoi, Anton Abadia), ustez fede katolikoa aitortzeagatik hilarazi zuten hamabost urteko neska bat izan zen.

Madeleine Larralde
Sare Larralde.JPG
Sarako Jondoni Martine elizan dagoen Maialen Larralderen plaka oroigarria.
Bizitza
JaiotzaSara, 1759
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1794ko irailaren 19a (34/35 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: gillotina
Jarduerak
Jarduerakirulea

Victor Pierre Dubarat apaizak 1926an erakutsi zuenez, berriz, emakume hark 35 urte zituen preso hartu zutenean, Nafarroako Beran ari zen lanean irule gisa, eta ez zuten fede katolikoagatik hil. Madeleine Larralderen elezahar hura jaso eta La Flor de Larralde obra idatzi zuen Arturo Kanpionek. Felipe Arrese Beitiak ere Larralderi buruz idatzi zuen eta, Maulen, 1886an ospatu ziren Lore Jokoetan, haren omenez aurkeztu zuen Euskaldun martira sara-tar neskatilla Larraldeko Madalenari lanean.[1]. Jean Baptiste Daranatz historialariak prozesuaren inguruko bi dokumentu berreskuratu eta aztertu zituen, ‘’Commdamnation à mort’’ alde batetik , non adina eta lanbidea aipatzen diren eta Berara joana zela eta bestetik, “Verbal de mort. Exécution’’, hiltzea jasotzen duena.[2]

Gillotinaz burua moztuta hil zuten Chauvin-Dragonen (Ziburu-Donibane Lohizune), 1794ko irailaren 19an arratsaldeko 5etan.

ErreferentziakAldatu

  1. Urrutia 2004, 16. orr.
  2. (Frantsesez)CASTAINGTS-BERETERVIDE, Mayi.- La terreur et la déportation des basques du Labourd 1794. — Donibane Lohitzune : Ikuska, cop. 1994, 103-107 orr.

BibliografiaAldatu


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.