Uribe Kostako Mankomunitatea

Bizkaiko Mankomunitatea
Uribe-Kostako Mankomunitatea» orritik birbideratua)

Uribe Kostako Mankomunitatea 1992an eratu zen, egitura honen bidez hainbat udal zerbitzu mankomunatu ematen dira Bizkaiko iparraldean kokatzen den Uribe Kosta eskualdean[1]. Gaur egun Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela (hiriburua) eta Urdulizko udalek osatutzen dute, aldiz, mankomunitatean ez dauden beste hainbat herri dira eskualdearen parte geografikoki, Gatika, Getxo, Leioa, Laukiz eta Maruri-Jatabe.

Uribe Kostako Mankomunitatea
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakBarrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz
Herri handienaSopela
Geografia
Koordenatuak43°23′15″N 2°57′43″W / 43.3876289°N 2.9618715°W / 43.3876289; -2.9618715
Azalera66,94 km²
Demografia
Biztanleria41.065 (2023:  1.296)
Dentsitatea613,46 biztanle/km²

Izan ere, Uribe Kosta osatzen duten herrien informazioa kontraesankorra da, aldiz, mankomunitatearen parte direnak dira eskualdean aktiboki parte hartzen dutenak. Uribe Kostako mankomunitateak 66,94km2 ditu eta 41.065 biztanle 2023ko datuen arabera. Udalerririk jendetsuena Sopela da 14.872 biztalnlerekin eta handiena Lemoiz 18,56km2 dituena.

Mankomunitatearen zerbitzuak aldatu

Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten herriek helburu batekin bateratu ziren, udal zerbitzu mankomunatuak eskaintzea. Gaur egun 4 zerbitzu eskaintzen dituzte.

  • Gizarte Zerbitzuak.
  • Berdintasuna.
  • Euskara
  • Iraunkortasuna - Ekogunea

Mankomunitatea kudeatzeko Mankomunitatearen egoitza Sopelan dago (48600), Gatzarriñe kalean 4º zenbakian[2].

Gizarte Zerbitzuak aldatu

Zerbitzu honen helburu nagusia pertsona eta familia erabiltzaileek Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemara informazioarekin sartu ahal izatea eta, beharrezkoa izanez gero, beste sistema batzuetara bideratzea da. Gizarte Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzu honek eginkizun hauek ditu: Informazioa, beharren hasierako balorazioa eta segimenduaren balorazioa egitea, orientazioa ematea, hasierako diagnostiko soziala egitea, laguntza soziala eskaintzea eta gizarte-beharren hautematea[3].

Berdintasuna aldatu

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako zerbitzuaren helburua da modu aktiboan txertatzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa udal-egituretan, egitura mankomunatuetan eta ekintza publikoaren maila guztietan, herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea sustatuz, egungo desberdintasun-egoerak aldatzeko[4].

Arlo honek, hasieratik, bi jarduera-maila izan ditu:

  • Emakumeen eskubideen zabalkundea, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak.
  • Emakumeen gizarte-sustapena: ikastaroak, mintegiak eta askotariko jarduerak.

Euskara aldatu

Uribe Kostan Euskararen Zerbitzua mankomunatuta dago. Hau da, euskarari dagozkion arlo guztiak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren ardurapean daude.Euskara Zerbitzua 1997an sortu zen. Gaur egun, Euskara, Itzulpengintza eta Normalkuntza Zerbitzuko bi arloak 5 langilek osatzen dituzte: 4 teknikari eta itzultzaile bat[5].

Iraunkortasuna-Ekogune aldatu

Ekogune Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen 21º Bulegoa da, 2009an sortua. Bulego horren sorrera Iraunkortasun Departamentuak Agenda 21 prozesuan izandako ibilbidearen ondorioz sortu zen. Ekoguneren helburu nagusiak dira udalerri mankomunatuen garapen jasangarria bultzatzea, eskualdearen nortasuna indartzea eta udalerrietako Agenda 21eko prozesuak sendotzea[6].

Geografia aldatu

Uribe Kosta Bizkaiko eskualde bat da, eta haran bat hartzen du: Butroeko harana. Sopela da hiriburua. Uribe Kostako geografiak edertasun natural handia du, ekosistema ugarirekin.

Mugakideak aldatu

Uribe Kosta Mankomunitatearen mugakideak hauek dira:

Udalerriak aldatu

EUSTAT-en araberako datuak
Udalerria Biztanleria (2023) Azalera Km2 (2022) Alkatea Argazkia
Barrika

 

1.533 Biztanle 7,59 Km2 Miren Itziar Unibaso (EAJ)  
Berango

 

7.454 Biztanle 8,73 Km2 Itziar Aginagalde Avedillo (EAJ)  
Gorliz

 

6.058 Biztanle 10,08 Km2 Ekaitz Pau Altuna (GORLIZ bizirik)  
Lemoiz

 

1.318 Biztanle 18,56 Km2 Jesus Mari Arizmendi Bastarrika (EH bildu)  
Plentzia

 

4.361 Biztanle 5,87 Km2 Aitor Garagarza Cambra (EH bildu)  
Sopela

 

14.872 Biztanle 8,31 Km2 Guruzne Carrason Torrontegi ( EH bildu)  
Urduliz

 

5.469 Biztanle 7,80 Km2 Itziar Iratzagorria Iturriaga (EH bildu)  

Mendiak aldatu

Eskualdeko mendiek paisaia eta monumentu historiko anitzak eskaintzen dituzte, eta haien aberastasun kultural eta naturala esploratzeko aukera ematen dute.

Muñarrikolanda (255 m)[7]: Munarrikolandako Trikuharrien Bidea osatzen duten Historiaurreko hainbat trikuharri dituen mendia da. Trikuharri hauek harri handiz eraikitako hilobi-monumentuak dira, K.a. 3000. urtetik 2000. urtera bitartekoak. Munarrikolandatik itsasoaren eta Sopelako kostaldea ikus daiteke.

 
Astondo mendia, Gorliz

Fraidemendi (108m)[8]: Mendi honek monolito bat du gailurrean, Padurako gudua oroitzatzen duena, 1874, hirugarren karlistaldia. Guda horretan, tropa liberalek Fraidemendiko gotorlekua defendatzen zuten karlistak garaitu zituzten. Mendi horretatik Asua bailara eta Sollube mendigunea ikus daitezke.

Ermua (292 m)[9]: Sopelako udalerriko punturik altuena da eta baita mankomunitatekoa ere, Larrabasterra eta Moreaga auzoen artean. Gurutze eta telekomunikazio-antena bana ditu gailurrean. Plentziako itsasadarraren eta Kantauri itsasoaren ikuspegia eskaintzen du.

Kukulu (149m)[10]: Sopela eta Urduliz udalerrien arteko mugan dagoen mendia da. Gailurretik Urduliz herria eta Sopelako hondartza ikus daitezke.

Astondo (127m)[11][12]: Gorlizko hondartzaren gainean dago, Plentziako badiaren ekialdeko muturrean. Haren gailurrean parke bat dago, bankuak, mahaiak eta haurrentzako jolastoki bat. Bertatik itsasoaren eta kostaldearen ikuspegia dago.

Urkogana (84m)[13]: Munarrikolandako mendilerroa ipar-ekialderantz ixten duen mendia da. Sute batek eman dio "ikusgarritasuna" gailur txiki honi. Orain arte, inguruko bizilagunek bakarrik ezagutzen eta bisitatzen zuten.

Lukiatxa (204m)[14]: Urduliz eta Sopela arteko mendi bat da. Mendiaren gailurrean (Urdulizen) ermita bat dago, Santa Marina bazeliza.

Hidrologia. aldatu

 
Butroe ibaia

Gobela ibaia[15]: Ibaia Barrikan dagoen Ganes mendian jaiotzen da. Bertan Genabarri erreka izena hartzen du. Sopelan dagoen Lemotza erreka eta Saitu errekako urak hartzen ditu. Guztira 9 km.ko ibilbidea du.

Lemotza erreka[15]: Ganes mendian jaio eta Gobela ibaian itsasoratzen den erreka da. 6 km inguruko luzera du eta Sopela eta Barrika bezalako herriak zeharkatzen ditu.

 
Gobela ibaia

Butroe ibaia[15]: Morga (Bizkaia) udalerrian jaiotzen da, Bizkargi mendiaren magalean. Plentzia herrian itsasoratzen da, meandro zabalak eratu ondoren eta azken zati horri Plentziako itsasadarra ere esaten zaio. Bizkaiko golkora iritsi arte 24,5 kilometroko ibilbidea egiten du eta herri hauetatik pasatzen da: Errigoiti, Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Mungia, Gatika, Jatabe, Urduliz, Plentzia eta Barrika.

Bolue erreka[15]: Bolue erreka Getxo eta Berango arteko mendietan jaiotzen den erreka da. Bere urak Gobela ibaira isurtzen ditu eta bertan Bolueko fadura sortzen du.

Klima aldatu

Uribe Kostako klima neurritsua eta hezea da, Bizkaiko Golkoaren eta Ozeano Atlantikoaren ondoan dago eta. Tenperaturak leunak izaten dira urte osoan zehar, eta neguak 8-12 ºC bitartekoak izaten dira; udak, berriz, batez beste 15-26 ºC-ko tenperatura dute. Prezipitazioak esanguratsuak dira, udazkenean eta neguan gehien bat, eta nagusiki haizea ipar-mendebaldetik eta hego-mendebaldetik dator. Hau da Uribe Kostako Mankomunitateko herrien datu klimatikoen bataz bestekoa[16]:


      Datu klimatikoak (Uribe Kostako Mankomunitatea)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12 13 14 16 18 21 23 23 22 19 15 13 17.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6 6 8 9 12 14 16 17 15 13 9 7 11
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77.3 69.9 59.1 63.7 45.7 36.2 19.5 23.4 45.6 73.4 95.3 79.2 688.3
[erreferentzia behar]

Hondartzak aldatu

Bizkaiko kostaldea ospetsua da haren hondartzengatik eta ospetsu diren horietako asko Uribe Kostako Mankomunitatearen parte dira, haien edertasunagatik eta surf txapelketengatik.

Sopela aldatu

 
Arrieta-Atxabiribil ondartza Sopelan

Ezkerretik eskumara hasita Sopelak dituen 3 hondartzak aurkitzen ditugu Barinatxe, Arrietara-Atxabiribil eta Meñakoz[17]. Barinatxe hondartza edo "La Salvaje" Getxo eta Sopela artean kokatuta dago. Herriko hondartzarik adierazgarrienetako bat da, hareatza honek bere itsaslabarrengatik, olatuengatik eta harea finagatik ezaguna egin da. Aipatzekoa da hondartza honen ezkerraldea nudista dela.

Bigarrenik Arrietara-Atxabiribil dago, mankomunitateo hondartzarik famatuena. Bi hareatza eskaintzen dizkigu 1ean. Izan ere, nahiz eta egunaren zatirik handienean bi hondartza horiek elkartuta egon, itsasaldia igotzen denean banandu egiten dira. Ezkerraldean Arrietara hondartza aurkituko dugu eta eskuinaldean Atxabiribil hondartza. Nolanahi ere, bi hondartzek antzeko ezaugarriak dituzte, Sopelako beste hondartzak bezala haren olatuak eta itsaslabarrak dira aipagarri.

Meñakoz hondartza orain arte aurkeztu dizkizuegun hondartza guztien guztiz desberdina da. Kala txiki bat da. Eremu basatia, Sopelako hirigunetik urrun, milaka surflari ingururaino erakartzen dituena. Meñakoz herriko hondartzarik txikiena da, baita ere jende gutxien biltzen duen hondartzetako bat. Izan ere, hirigunetik eta metrotik urrun dagoenez, beharrezkoa da garraio pribatua erabiltzea Bizkaiko kostaldeko gune horretara iristeko.

 
Sopelako hondartzak eta Barrikako hondartza nagusia

Barrika aldatu

Barrikak bi hondartza ditu, Barrikako hondartza nagusia eta bestea Muriola hondartza. Hareaz eta harriz osatua, Barrikako hondartzak eskailera batzuek itsasoari irekita dagoen hareatza honetarako sarbidea errazten dute. Bere ezaugarriak direla eta, surflariek eta nudismoaren zaleek maiz erabiltzen dute. Hondartza ezkutua da, itsasaldiarekin desagertzen dena, eta, beraz, oso adi egon behar da[18].

Muriola hondartza, "La Cantera" izenez ere ezaguna, hondartza nudista da, Barrikako edrigunetik 10 minutura, ekialderantz begira dagoen ibilbide txiki batean, itsaslabarrez babestuta. Plentziako badia osoaren bistaak eskaintzen ditu[19].

Plentzia/Gorliz aldatu

 
Plentzia eta Gorlizeko hondartzak

Plentzian eta Gorlizen hondartza bakarra dago, hondartza hau bi zatitan banatzen da bata Plentziakoa eta bestea Gorlizekoa. Hondartza hau badia batean kokatuta dago, itsasadarraren bukaeraeren ondoan eta hirigunetik oso gertu. Itsas pasealeku batek inguratzen du harea finezko hareatza hau. Olatuen aldetik oso hondartza lasaia da normalean olatuak oso txikiak dira[20].

Lemoiz aldatu

Lemoizek Armintzakalde hondartza dauka, ezkutua dagoen hondartza da, izan ere, Lemoizeko hiritarrek normalean Armintzako portua hondartza bezala erabiltzen dute. Hondartza Natur Gune Garrantzitsu batean dago, itsasertzeko eta itsas hondoko fauna eta floraren zenbait komunitate adierazgarri hartzen baititu. Halaber, hainbat itsas hegazti hazteko gune garrantzitsua da[21].

Flora aldatu

Uribe Kostako Mankomunitateko floran eragina dute klima atlantikoak eta Kantauri itsasotik gertu egoteak[22]. Eskualde horretako landarediak espezie autoktonoak eta sartutako batzuk biltzen ditu. Uribe Kostako floraren ezaugarri batzuk hauek dira:

  • Haritz-basoak: Haritz-basoak arruntak dira eskualde honetan, batez ere kostatik urrunen dauden eremuetan. Haritz arrunta (Quercus robur) eta haritz zuria (Quercus petraea) bezalako espezieak daude.
  • Artadien basoak: Eremu lehor eta eguzkitsuagoetan, arteen basoak (Quercus ilex) aurki daitezke, baldintza mediterraneoetara egokitutako zuhaitzak.
  • Pinudiak: Pinudiak ugariak dira Uribe Kostako eremu goratuetan eta hezetasun gutxiko eremuetan. Intsinis pinua
     
    Pinudiak
    (Pinus radiata) bezalako espezieak arruntak dira eskualde honetan.
  • Kostaldeko landaredia: Kostatik hurbil, gatz-baldintzetara eta itsas haizeetara egokitutako espezieak aurki daitezke, hala nola ote zuria (Ulex europaeus), Retama sphaerocarpa eta itsas zainzuria (Asparagus maritimus).
  • Belardiak eta larreak: Eremu irekiagoetan eta artzaintzarako lurretan ohikoa da belardiak eta larreak topatzea, belar mota desberdinekin.
  • Sartutako espezieak: Beste eskualde askotan bezala, badira Uribe Kostan sartutako espezieak ere; horietako batzuk inbaditzaileak izan daitezke eta espezie autoktonoekin lehiatu. Horren barruan eukaliptoa (Eucalyptus spp.) eta antzeko espezieak sartzen dira. eta pinu radiata (Pinus radiata).


Historia aldatu

Historiaurrea aldatu

 
Sopelako Meñakoz hondartza, Kurtzio aztarnategia aurkitu zen ingurunea.

Hasierako historia ezezaguna da Paleolitoko eta Erromako finkamendu batzuen existentzia izan ezik, adibidez Kurtzio aztarnategia Berango, Barrika eta Sopela artean, non paleolitoko suharri tresnak aurkitu ziren. Tresnak ez ezik tumuluak eta hilobiak aurkitu dira bertan, orain dela 3.000 edo 4.000 urte gorpuak lurperatzeko erabiliak.Butroe ibaiaren eskuinaldean kokaturik dagoen Mandañu muinoan Gorlizen, Neolitoaren eta Kalkolitoaren artekoak omen diren hondakinak aurkitu ziren baita, zehazki gezi muturrak eta janaria mozteko elementuak. Honek baieztatzen du historiaurreko gizakia Plentziako itsasadarretik Bilboko itsasadarrerainoko bizi zela, eta Uribe Kostako mankomunitatean bizi izan ziren lehenengo gizakiak Berango, Barrika eta Sopela artean zirela[23].

Antzinaroa aldatu

Berangoko biztanleak karistiarren leinu euskaldunekoak ziren antzinaroan, eta hauek, Estrabonen hitzetan, lurralde zabal bat hartzen zuten, Deba ibaitik Urduña ibaira eta itsasotik hegoalderantz Arkamu mendikateraino, gaur egungo Deba, Getxo, Trebiñu eta Miranda udalerriek mugaturik. Lemoiz herriko aztarnarik ez dago aro honetakoa baina Julio Caro Baroja historialariaren hitzetan herri hau erromatarren garaikoa izan daiteke izenagatik, izan ere -iz bukaera duten herri gehienak garai honetakoak dira[24].

Erdi Aroa aldatu

 
Gorlizko eliza

Erdi aroan hasten da eremu honen historia sortzen. Lehenik X. mendean Gorlizko eliza eraiki zen, eta eliza eta Urrezarantze auzoa elkartzen dituen bidea eta zubia erdi arokoak dira baita ere, eta hoiek dira herri baten aurkitu diren lehen aztarnak. Ondoren Plentzia Hiribildu moduan XIII. mendean sortu zen, Plasentia de Butron izenarekin (hortik eratorria da gaurko Plentzia). Hiribilduari Logroñoko Forua eman zitzaion, eta hurrengo Bizkaiko jauntxoek eta Gaztelako errege-erreginek forua berretsi zuten. Antso Bela jauntxoak bere leinu etxea sortu zuen Barrikan 496 urtean, hau Barrikaren sorburua izanik. Honi beste etxe batzuk gehitu zitzaizkion, Barrikako Jaunaren zerbitzariak bizi zirenetan. Azkenik Berangon Erdi arotik dorretxeak gorde dira, Otxandategi, Uriarte eta Basagoiti, haien antzinatasun eta iraunkortasunagatik nabarmentzen direnak adibidez. Berangon Butroeko V. Jaunaren arteko ezkontza irudikatzen duen armarri bat dago baita, 1370 urtekoa, eta duela hamarkada bat herriaren ikurtzat hartua izan da.

Aro Modernoa aldatu

 
Santa Marina baseliza Urdulizen

Aro modernoa da mankomunitateko herri guztien hazkundea hasi zen garaia. XIII mendean Lope Diaz Harokoa Bizkaiko Jaunak Herri Gutuna eman zion Barrikari, bertan balearen arrantza aipatzen da baita, kostaldeko herri guztietan oso nabermendua egongo dena aro honetan. Gutun horrek mankomunitateko lehen herri ofiziala bihurtzen du barrika. Plentziaren kasuan Butroetarrak herriaz jabetu ziren, baina XVI. mendean horren gaineko boterea galdu zuten. Hortik aurrera bere goraldia izan zuen Plentziak, ontzigintza, balea-arrantza eta merkataritza zirela eta. Ontzigintzaren azken aztarna Astillero plaza da eta oraindik ikusgai dago gaur egun. Urdulizen 1770. urtean berreraikitako Santa Marina baselizaren patroiak izan ziren herria sortu zutenak, urte horietan elizaz gain, zortzi errota egon ziren han. Aro honekin bukatuz Gorlizko eliza, 1781. urtean eraldatu zutela aipatu behar da eta urte horretatik ez da berriz berritu.

Aro Garaikidea aldatu

 
Gorlizko Ospitalea

Aro garaikidea herri guztien informazioa duen lehen aroa da. Plentziaren kasuan XVIII. mendean beheraldi handia hasi zen, izan ere, Espainiar-Britainiar gudan flota guztia galdu eta herrian industrializaziorik gertatu ez zenez, bere inguru naturala bere horretan mantendu zuen Plentziak. Azken arrazoi horregatik, burgesiaren udako herri bihurtu zen, batez ere XIX. mende amaieratik aurrera. Barrikako datu askorik ez dago baina 1837an 63 etxe zeuden elizatean. Berdina Lemoizekin XIX. mendearen erdialdean, herriak, ordurako udaletxea zuen jada, 268 biztanle zituen. Berangon 1515. urtetik aurrera hasi zen hazkundea 1960 gelditu izan zen emigrazioaren ondorioz, Ameriketara gehien bat. 60ko eta 70eko hamarkadetan izugarria izan zen industrializazio prozesuagatik. 1980ko hamarkadako krisiak biztanleria hazkundea bortizki geldiarazi zuen baita. Gorlizen aipatzeko 1919ko ekainaren 19an Gorlizko ospitalea ireki zuten.

 
Urduliz. Burdin Hesiaren metrailadoreen habiak

XX. mende hasierara arte Urduliz nekazarien herria zen. Industrializazioaren hastapenarekin, nekazaritzaren mundutik zetozen hainbat bizilagunek landa guneak hustu egin zituzten apurka-apurka. Dena den, Bizkaiko bestelako herriek izan zuten biztanleria galerak ez zuen eraginik izan Urdulizen: batetik, herrian zegoen harrobi eta bestelako industria txikiengatik, eta bestetik, Bilborekin zeukan hurbiltasun erlatiboarengatik. Urtetan, Bizkaiko industrializazioaren ikur izan zen Mecanica de la Peña enpresaren egoitza izan zen Urduliz.

Sopelak XIX. mendearen erdialdean, herriak, ordurako udal propioa zuenak, seiehun biztanle zituen. 1980ko hamarkadatik aurrera Sopelak inoiz izandako hazkunde handiena izan du, eta gaur egun 14.000 biztanle inguru ditu. Ordutik, Sopela Bizkaiko dirudunen herri gogokoenetariko bat bilakatu da, eskaintzen dituen zerbitzuengatik eta Bilborekin dituen loturengatik. Biztanleriaren gehiengoa herrian bertan bizi bada ere, Bizkaiko turismo tasa handienetakoa duen herria da. Gainera, estatu osoko BPG gorenetakoa eta etxebizitza garestienetakoa duen udalerria da.

Demografia aldatu

Biztanleria udalerrika
  •      > 20000
  •      10000-20000
  •      5000-10000
  •      2500-5000
  •      1000-2500
  •      500-1000
  •      100-500
  •      < 100

Uribe Kostak 41.065 biztanle zituen 2023an, Bizkaiaren %3,47a. 20.383 gizon eta 20.702 emakume bizi ziren, 8577 biztanlek 0-19 urte artean zituzten (%20,88), 24.779 biztanlek 20 eta 64 urte artean (%60,34) eta 7708 biztanlek 65 urte baino gehiago (%18,77). EUSTATen[25] eskualde estatistiken arabera. Bataz besteko adina 43,1 urtekoa da, 42,3 gizonezkoentzat eta 44 emakumezkoentzat.

Jatorriaren arabera, 32.692 (%79,61) Bizkaian jaioa zen, 195 (%0,47) Araban eta 1452 (%3,53)Gipuzkoan. Espainiar estatuko beste probintziaren batean 3756 (%9,14) jaio ziren eta munduko beste herrialderen batean 3928 (%9,56). Europar jatorrikoak ziren 743 (%1,80) (289 Ekialdeko Europakoak eta 454 beste lekuetakoak), 371 Afrikan jaioak (234 Magreben eta 137 Saharaz hegoaldeko Afrikan), 1265 Amerikan (929 Hego Amerikan eta 336 Ipar eta Erdialdeko Amerikan) eta 163 Asian eta Ozeanian[26].

Uribe Kostako mankomunitateko udalerririk populatuena Sopela da, 14872 biztanlerekin. Kostaldean populazioaren zati handi bat bizi da, izan ere, kostaldean ez dauden herri bakarrak Berango eta Urduliz dira. Kostari lotutako herrietatik, Barrika eta Lemoiz dira txikienak, 1533 eta 1318 biztanlerekin. Azken hau mankomunitateko herrik zabalena da 18,56km2, populazio gutxien daukana izan arren.

Ekonomia aldatu

Lehen Sektorea aldatu

Uribe Kostako Mankomunitatean lehen sektoreak ez du garrantzi handirik, herrien kanpoaldean baserri batzuk ageri dira soilik, Urduliz, Sopela, Lemoiz eta Plentzian gehien bat. EUSTAT-eko datuei erreparatuta[27], ikus daiteke 2020an, 113 txerri, 7 ustiapenetan; 3.113 ardi, 133 ustiapenetan eta 2.376 behi, 135 ustiapenetan zeudela Uribe Kostako Mankomunitateak dituen baserrietan.

Nekazaritzari dagokionez[28], fruten ekoizpenaren azalera ez da oso handia, izan ere, Sopela eta Plentzia ez dute hektarearik gune honetan. Berangok (2,69 ha) ditu; Urdulizek (1,73 ha) ditu, Barrikak (4,17 ha) ditu; Gorlizek (1,33 ha) ditu, eta azkenik Lemoizek (3,67 ha) ditu.

Mahatsari dagokionez[29], Uribe Kostako Mankomunitatearen azalera oso txikia da, izan ere, mahatsaren ekoizpena ez da oso ospetsua zonaldean. EUSTAT-eko datuei begira, ikus daiteke 2020an, Berangok (0,2 ha) zituela; Barrikak (6,69 ha) eta Gorlizek (0,4 ha) zituela.

Bestelako produktuen ekoizpena gertatzen da Uribe Kostako Mankomunitatearen herri ezberdinetan[30], izan ere, 2020an, Sopelak (0,04 ha) zituen; Berangok (0,16 ha); Urdulizek (1,15 ha); Gorlizek (0,15 ha) eta azkenik Lemoizek (1,23 ha) zituen.

Bigarren sektorea aldatu

Uribe Kostako Mankomunitatearen industria-sektorea askotarikoa eta lehiakorra da[31]. Hainbat tamaina eta mota ezberdinetako enpresak daude: metalurgia, elikadura, kimika, makineria, plastikoa, papera, ehungintza eta zura. Enpresa horietako batzuk liderrak dira beren merkatuetan, bai estatuan bai nazioartean[argitu].

 
Lointek, Urdulizko enpresa. (Urdulizko industrialdea)

Uribe Kostako Mankomunitatearen industria-sektorea berritzailea izateagatik eta kalitateagatik bereizgarria da. Enpresek ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzen dute, teknologian, prestakuntzan eta kalitatea kudeatzeko sistemetan baita. Horri esker, produktibitatea eta lehiakortasuna medio izanda merkatuaren eskaeretara egokitzeko aukera dute. Gainera, enpresa horietako askok ziurtagiri hauek dituzte: kalitatea, ingurumena, laneko segurtasuna eta osasuna, erantzukizun soziala edo berdintasuna.

Uribe Kostako Mankomunitatearen industria-sektoreak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen laguntza du. Mankomunitateak aholkularitza, prestakuntza, finantzaketa, berrikuntza, nazioartekotze eta lankidetza zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei eta pertsona ekintzaileei. Urdulizko industrialdea ere kudeatzen eta biltzen ditu 50 enpresa baino gehiago, industria-jarduera garatzeko azpiegitura eta zerbitzu egokiak dituelako.

Hirugarren sektorea aldatu

Hirugarren sektorea funtsezkoa da eskualde honetan, bertako komunitatearen ongizatea eta garapena bultzatzen duten zerbitzu eta jarduera ugari eskaintzen baititu. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen datuen arabera, hirugarren sektorea (zerbitzu-sektorea) Mankomunitateko enplegu guztiaren %76,8 da, eta atzetik datoz industria-sektorea (%18,4) eta lehen sektorea (%4,8).[32]

  • Turismoa eta ostalaritza: Turismoa eta ostalaritza sektore garrantzitsuak dira Uribe Kostako mankomunitatean, bisitariak erakartzen dituzte eta jarduera ekonomikoa sortzen dute ostatu, jatetxe eta zerbitzu turistikoen eskaintzaren bidez.
 
Sopelako Txikikazko denda: Uribe Kosta Ekodenda
  • Txikizkako merkataritza: Mankomunitateko txikizkako merkataritzak bertako biztanleen kontsumo-beharrak asetzen ditu, eta produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu supermerkatuen bidez, denda espezializatuak eta tokiko establezimenduak.
  • Zerbitzu profesionalak: Enpresa-aholkularitza eta informazioaren teknologia bezalako sektoreetako enpresa eta profesionalek zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituzte, tokiko enpresen garapena eta hazkundea babesteko.
  • Hezkuntza eta prestakuntza: Hezkuntza, lehen mailako eskoletatik lanbide heziketako ikastetxeetara, ikasteko eta garatzeko aukerak ematen dizkiete mankomunitateko biztanleei, eta lan merkaturako prestatzen dituzte.
  • Osasuna eta ongizatea: Uribe Kostako Mankomunitatearen osasun azpiegitura, kalitatezko zerbitzu medikoetarako sarbidea bermatzen da, ospitaleak (Urdulizko hospitalea), osasun zentroak eta oinarrizko osasun laguntzako zerbitzuak barne, komunitatearen ongizate orokorrari lagunduz.

Politika aldatu

Udal Hauteskundeak aldatu

2023ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian ospatu zirenean, EAJren eta EH Bilduren arteko banaketa egon zen herri guztietan, Gorlizen izan ezik, non Gorliz Bizirik herritarren taldeak duen alkatetza.

EH Bildu EAJ PSE Elkarrekin Podemos Besteak PP
Udalerria Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin.
Berango 986 4 1481 6 345 1 244 1 0 0 344 1
Sopela 2.439 8 2061 6 482 1 404 1 562 1 233 0
Urduliz 1023 6 1068 6 148 0 221 1 0 0 115 0
Barrika 244 4 295 4 37 0 0 0 101 1 28 0
Plentzia 1056 6 586 3 71 0 67 0 419 2 70 0
Gorliz 943 4 877 4 115 0 0 0 1009 5 76 0
Lemoiz 429 5 292 4 9 0 0 0 0 0 9 0
Guztira 7120 37 6660 33 2414 2 936 3 2091 9 875 1

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak aldatu

Udalerria Zentsua Baliogarriak                  
Sopela 13.175 6.020
(45,69)
2.605
(43,27)
1.841
(30,58)
471
(7,82)
533
(8,85)
171
(2,84)
65
(1,08)
107
(1,78)
42
(0,7)
 
Datuak Wikidatan aldatu
Berango 7.265 3.164
(43,55)
1.374
(43,43)
780
(24,65)
329
(10,4)
226
(7,14)
227
(7,17)
68
(2,15)
47
(1,49)
23
(0,73)
 
Datuak Wikidatan aldatu
Urduliz 4.515 2.132
(47,22)
970
(45,5)
620
(29,08)
142
(6,66)
162
(7,6)
65
(3,05)
22
(1,03)
36
(1,69)
15
(0,7)
 
Datuak Wikidatan aldatu
Barrika 1.531 688
(44,94)
305
(44,33)
211
(30,67)
55
(7,99)
44
(6,4)
39
(5,67)
3
(0,44)
14
(2,03)
3
(0,44)
 
Datuak Wikidatan aldatu
Plentzia 4.400 2.143
(48,7)
1.030
(48,06)
622
(29,02)
141
(6,58)
124
(5,79)
87
(4,06)
31
(1,45)
37
(1,73)
12
(0,56)
 
Datuak Wikidatan aldatu
Gorliz 5.935 2.753
(46,39)
1.378
(50,05)
735
(26,7)
160
(5,81)
195
(7,08)
108
(3,92)
24
(0,87)
49
(1,78)
23
(0,84)
 
Datuak Wikidatan aldatu
Lemoiz 1.257 666
(52,98)
336
(50,45)
259
(38,89)
11
(1,65)
37
(5,56)
6
(0,9)
1
(0,15)
5
(0,75)
2
(0,3)
 
Datuak Wikidatan aldatu

Azpiegiturak aldatu

Garraioa aldatu

Errepideak aldatu

Mankomunitatean agertzen den errepide garrantzitsu bakarra, mankomunitateko herriak lotzen dituzten errepidez gain,  BI-637  edo La Avanzada autobia da. Errepide honek Larrabasterran hasi  BI-634  eta Barakaldoraino heltzen da  BI-30 .

Metroa aldatu

 
Sopelako Metro geltokia

Mankomunitateko 7 herrietatik 4k metro geltokia dute, Bilboko Metroan noski, bat herri bakoitzeko Sopela izan ezik 2 dituela, Sopela eta Larrabasterrako geltokiak. 5 geltoki horietatik 4, 3 gunean daude, Plentzia, Urduliz, Sopela eta Larrabasterra. Berangoko geltokia aldiz, 2 gunean kokatzen da.

Igandetik Ostegunera Lehen metroa Plentziako geltotik ateratzen da goizeko 6:00 etan, Etxebarrirantz, urdulizera 4 minutu geroago helduko da, Sopelara 7, Larrabasterrara 9 eta Berangora 11. Metroak 20 minuturo ateratzen dira Plentziatik, horrez gain, larrabasterratik (hortaz Berangotik igarotzen dira baita) 10 minuturo metro bat ateratzen da, bat plentziatik datorrena eta bestea bertatik ateratzen da. Beste aldetik, hau da, Bilbotik etortzen den lehen metroa 6:00 etan ateratzen da baita eta berangora 6:43 etan heltzen da, beste herrietara heltzen da formula berdina jarraituz 2 minutu geroago Larrabasterrara helduko da,Sopelara 4, Udulizera 7 eta plentziara 11. Azken metroa 22:20 etan ateratzen da Plentziatik eta Berangora heltzen da beste aldetik 23:44 etan [33].

Ostiraletan frekuntzia berdina da, baina metroak 2:00 ak arte luzatzen dira ordu erdiko frekuentziarekin. Zapatuetan gau osoan zerbitzua dago ordu erdiko frekuentziarekin baita.

Autobusak aldatu

Metro geltokiak ez bezala, Uribe Kosatako mankomunitatearen parte diren herri guztiek dute autobus geltokia. Honako hauek dira mankomunitateik igarotzen diren autobusak:

A2166 - URIBE KOSTA - UPV/EHU:

Gorliz, Plentiza, Sopela eta Berango igarotzen ditu autobusak eta EHUn bukatzen du bidaia[34].

A3451 - AREETA/LAS ARENAS - ARMINTZA:

 
Plentzia-Gorliz-Mungia ibilbidea

Autobus honek Areetan hasi eta Mankomunitateko herri guztiak igarotzen ditu Urduliz izan ezik [35].

A3531 - LEIOA - HOSPITAL URDULIZ OSPITALEA - GATIKA - MUNGIA:

Autobus hau Leioan hasi, Berango, Sopela eta Urduliz igaro eta mungian bukatu egiten da [36].

A3422 - AREETA/LAS ARENAS - BERANGO:

Areetatik Berangora doan atobusa [37].

A3499 - PLENTZIA - GORLIZ:

Plentzia eta Gorliz herriak igarotzen dituen autobusa [38].

A3537 - PLENTZIA - GORLIZ - MUNGIA:

 
Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea

Aurreko autobusa bezala baina Mungian bukatuta [39].

Osasuna aldatu

Osakidetzak zerbitzua eskaintzen du herri guztietan, abulategien bitartez. Anbulategi horietatik denek Lemoiz eta Barrikakoak izan ezik[40][41], astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara irekita daude[42][43].

Horrez gain 2 ospitale daude, Urdulizko ospitalea eta Gorlizko ospitalea. Ospitaleak badaude ere osasu arazo konplexuentzako Gurutzetako ospitalera bideratzen da biztanleria.

Hezkuntza aldatu

 
Eskola zentroak herri bakoitzeko

Uribe Kostako mankomunitatea azpiegituraz ondo hornituta dago hezkuntza arloan. Unibertsitatez kanpoko eskaintza osoa du, eta 18 eskola zentro daude:

  • Haur eskolak
  • Eskola publikoak
  • Ikastetxeak
  • ikastolak

Guztira, 11.800 ikasle inguru daude gaur egun Mankomunitatean matrikulatuta, horietatik % 90, D ereduan.

Eskola zentroetaz aparte, Plentziako Itsas Estazioa eta Urduliz 42 daude aipagarri. Lehenengoa Plentziako hondartzan dagoen ikerketa-zentroa da, Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalean aritzen dena, zentro hau Euskal Herriko Unibertsitaeak sortua da[44]. Urduliz 42ren aldetik, progamazio kampus bat da, non ez dago irakaslerik eta dohakoa da. Eraikin horretan zure taldeekidetatik ikasten duzu eta eguneko 24 orduak dago zabalik.

Kirolak aldatu

Kirolak ugariak dira Uribe Kostako Mankomunitatearen eguneroko bizitzan eta nortasun kulturalean. Uribe Kostako Mankomunitateak inguru natural pribilegiatua eskaintzen du kirol jarduera ugari egiteko, bai lurrean baita itsasoan. Surfa hondartzetan, futbola futbol-zelaietan eta eskupilota bere pilotaleku. Kirolak Uribe Kostako Mankomunitateko bizimoduaren eta komunitatearen parte dira.

Hona hemen herri ezberdinetan praktikatzen diren kirolak:

Barrika aldatu

Kirolei dagokionez, Barrikan hainabt kirol egiten dira, hala nola, futbola, tenisa eta surfa. Futbolari erreparatuz, Barrikak futbol talde bat du: Barrika FE, Barrika futbol eskola[45]. Barrika Futbol Eskola 20 urtetik gorako kirol elkartea da, eta 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen kirola sustatzea du helburu eta gaur egun, Uribe Kostako Mankomunitatearen erreferentzia dira formakuntza arloan, zeinetan familiek espazio natural, seguru eta aisialdirako gune bat dute.

Tenisera erreparatuz Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldea daukagu.

Surfean, Amarratz surf kluba dago.

Sopela aldatu
 
Surflaria Sopelan

Kirolei dagokionez, Sopelan hainbat kirol egiten dira, hala nola, futbola, saskibalioa, surfa, igeriketa, etabar. Futbolari erreparatuz, Sopelak futbol talde bat du: SD Ugeraga futbola edo Ugeraga KE[46]. Lehenengo taldea Ohorezko Mailan dabil, (lurraldeko preferentera saiatzen igotzen) eta bigarrena Lehenengo Erregional Mailan dabil. Emakumezkoen taldea, berriz, Erregional mailan. Harrobi lana egiten du eta bertatik Armando Ribeiro Athletic Clubeko atezain ohia pasa zen. Ugeragak beste bi talde dauzka "gazteak" kategorian. Bata lehenengo mailan dago, urte honetan igo dira, eta bigarrena, bigarren mailan dago. Kadeteen kategorian, bi talde daude: bata lehenengo mailan (preferentera saiatzen igotzen), urte honetan ia lortu dute eta bigarrena, bigarren mailan dago. Saskibaloian UgeSaski kluba dago.

Sopelan gehien praktikatzen den kirola surfa da, kosta ondoan dagoen herria da eta. Hemen Sopela Itxasbide Surf Kluba, C.D Surf El Pasillo De Larrabasterra eta Peña Txuri surf daude.

Igeriketari erreparatuz, Sopela Igeriketa Swim dago.

Berango aldatu

Kirolei dagokionez, Berangon hainabt kirol egiten dira ere bai, hala nola, futbola, golfa, txirrindularitza, etabar. Futbolari erreparatuz, Berangok futbol talde bat du: Berango futbol taldea[47].aldea 1985ean sortu zen; 2. Regionalean hasi eta 1. Regionalera igo zen 1989-1990 denboraldian eta Preferentera 1998-1999 denboraldian. Hala ere, kategoria hori galdu zuen zoritxarrez. Hainbat helburu ditu: taldeen kirol eta giza prestakuntza, kirol maila hobetzea eta gustura aritzea kirola egiten eta adin desberdineko gazteen arteko harremanak hobetzea aisialdian.

Golfari erreparatuz, Bizkaia Golf Akademia bertan kokatuta dago.

Txirrindularitzan Berango T.E dago.

 
Iparralde futbol zelaia, Urduliz
Urduliz aldatu

Kirolei dagokionez, Urdulizen hainabt kirol egiten dira, hala nola, futbola, eskubaloia, etabar. Futbolari erreparatuz, Urdulizek, futbol talde bat du: Urduliz Futbol Taldea[48]. Urduliz Futbol Taldea, Bizkaiako Urdúlizen kokatutako Espainiako futbol talde bat da. 1996an sortua, gaur egun RFEF Hirugarren Mailan – 4. multzoan jokatzen du. Etxeko partidak Iparralden jokatzen ditu (Urdulizko zelaiaren izena), 2.000 ikus-entzulerekin.

Eskubaloian C. Balonmano Urduliz dago.

Plentzia aldatu

Kirolei dagokionez, Plentzian hainabt kirol egiten dira, hala nola, futbola, piragua, surfa, etabar. Futbolari erreparatuz, Plentziak futbol talde bat du: SD Plentzia edo Plentzia KE[49]. 1925eko azaroaren 22an, igandea, S.D.Plentzia jaio zen, Juan Gardoki Mandaluniz lehen lehendakari zela. Estreinaldi ofiziala 1926ko urriaren 3an, igandea, izan zen La floridan “C” serie arrunteko Bizkaiko txapelketa federatuaren hasierarekin Lutxanaren aurka 1-1eko emaitzarekin.

Piraguismoari erreparatuz Plentzia Piragua Taldea dago bertan kokatuta.

Surf club bat dago bertan, Club Deportivo De Surf Cabo Billano De Plentzia.

Gorliz aldatu

Kirolei dagokionez, Gorlizen hainabt kirol egiten dira, hala nola, futbola, taekwondo, txirrindularitza, etabar.

Futbolari erreparatuz, Gorlizek futbol talde bat du: SD Gorliz, edo Gorliz KE[50]. 1988an sortu zen eta gaur egun hirugarren maila regionalean jokatzen du.

Taewkondon, Iru Sport dago.

Txirrindularitzan, Mendibe Elkartea dago partaide askorekin.

Lemoiz aldatu

Kirolei dagokionez soilik bi kirol praktikatzen dira Lemoizen, alde batetik futbola eta beste aldetik hipika. Futbolari erreparatuz, Lemoaharrobi futbol taldea dago. Hipikaren alderdian C.D. de Hipika Goikomendi de Lemoiz dago.

Kultura aldatu

Jaiak eta Ospakizunak aldatu

Barrika[51]: Barrikako jai nagusia San Juan jaia da, ekainaren 17tik 26ra. Musika, dantza, kultura eta gastronomia biltzen dituen festa da.

Hauek dira ekitaldi aipagarrienak:

  • Sardinada eta Txupinazoa festari hasiera emateko ekainaren 17an.
  • Sukalki, Teniseko eta gaueko padeleko txapelketa ekainaren 18an.
  • Txistorrada ekainaren 19an.
  • Tai Chiren ikuskizuna eta San Juan sua ekainaren 23an.
  • Mus txapelketa ekainaren 24an.
  • Talo eta txorizoa ekainaren 25ean.
  • Barrikako Euskal Dantzak eta Herri Kirolak festari amaiera emateko ekainaren 26an.

Berango[52]: Berangoko jai nagusia Santo Domingoko jaia da, abuztuaren 4tik 7ra. Musika, dantza, kultura eta gastronomia biltzen dituen festa da.

Hauek dira ekitaldi aipagarrienak:

  • Pilota jaialdia et Disko-festa abuztuaren 4an.
  • Txokolatada abuztuaren 5an.
  • Futbol 5 txapelketa eta erromeria abuztuaren 6an.
  • Herri kirolak eta erromeria festaren azken egunean, abuztuaren 7an.

Gorliz[53]: Gorlizeko jai nagusia Andra Mariko jaia da, abuztuaren 4tik 6ra. Musika, dantza, kultura eta gastronomia biltzen dituen festa da.

Hauek dira ekitaldi aipagarrienak:

  • Koadrilen jaitsiera, pregoia eta txupinazoa, abuztuaren 4an.
  • Tortilla txapelketa eta Suzko Zezena, abuztuaren 5ean.
  • Paella txapelketa festari amaiera emateko abuztuaren 6an.

Lemoiz[54]: Lemoizko jaiak Karmengo Ama Birjinaren jaiak dira. Armintza kostaldeko auzoan ospatzen dira, uztailaren 13tik 17ra. Musika, dantza, kirola, kultura eta gastronomia biltzen dituzten jaiak dira.

Hauek dira ekitaldi aipagarrienak:

  • Koadrilen jaitsiera, pregoia eta txupinazoa, uztailaren 13an.
  • Uztailaren 14an ospatzen den putxera ibiltaria: Burdinazko eltzeetan babarrunak egitea, herriko tabernetan zehar.
  • Karmengo Ama Birjinaren itsas prozesioa uztailaren 16an izaten da, eta jaietako ekitaldirik tradizionalena da. Ama Birjina elizatik porturaino eramaten dute eta gero itsaso zabalean lore eskaintza egiten dute hildako marinelen omenean.

Plentzia[55]: Plentziako jai nagusia San Antolineko jaia da. Irailaren 2an ospatzen da, baina abuztuaren 29tik irailaren 3ra egiten dira. Musika, dantza, kirola, kultura, gastronomia eta su artifizialak barne.

Hauek dira ekitaldi aipagarrienak:

  • Abuztuaren 29a: Gau Zuria.
  • Abuztuaren 30a: Helduen play-back lehiaketa.
  • Abuztuaren 31: Haur eta familientzako mozorroen lehiaketa.
  • Irailaren 1a: "SAN ANTOLIN" Bertso saioa.
  • Irailak 2: Euskal Jantzi Tradizionalen erakusketa Erriberako kalean zehar.
  • Irailaren 3a: Marmitako lehiaketa.

Sopela[56]: Sopelaren jai nagusia San Pedroren jaia da. Ekainaren 29an ospatzen da, baina ekainaren 28tik uztailaren 2ra egiten dira, eta sukaldaritza-lehiaketak, kalejirak, haurrentzako ikuskizunak, kirol-erakustaldiak, kontzertuak eta dantzaldiak barne hartzen ditu.

Hauek dira ekitaldi aipagarrienak:

  • Koadrilen jaitsiera, pregoia eta txupinazoa, ekainaren 28an, festari hasiera emateko.
  • Dantzak eta irrintzi txapelketa, ekainaren 29an, San Pedro egunean.
  • Euskal rock eta DJ kontzertuak musika komertzialarekin, reggaeton, esaterako, uztailaren 1ean txosnetan.
  • Uztailaren 2an egiten den argazki-rallya eta aire zabaleko pintura-lehiaketa. Parte-hartzaileen talentu artistikoa erakusten du.
  • Uztailaren 16tik 20ra Karmenak dira, Larrabasterra auzoko jaiak.

Urduliz[57]: Urdulizko jaiak Andra Mariko jaiak dira, herriko zaindariaren omenez ospatzen direnak. Jai hauek tradizio luzea dute eta mota askotako jarduera kulturalak, kiroletakoak, gastronomikoak eta musikalak dituzte. Jaiak Irailaren 7tik Urriaren 1era arte dira.

Hauek dira ekitaldi aipagarrienak:

  • Txirrindularitzako Sari Nagusia, herriko kaleetan zehar dabilen lasterketa, tradizio handikoa.
  • Txalaparta tailerrak, Euskadiko musika-tresna tipikoa, egurrezko ohol batzuen gainean bi makilekin jotzen dena.
  • Dantza, euskal dantza folklorikoak, jantzi tipikoekin eta trikitia, alboka edo txistu musikarekin egiten direnak.
  • Ibilgailu klasikoen kontzentrazioa, Udaletxeko plazan ikus daitekeen antzinako autoen erakusketa.
  • Hainbat musika-talderen kontzertuak, estilo eta genero ugari eskaintzen dituzte.

Ekitaldi aipagarriak aldatu

Herrietako jaietaz aparte 3 ekitaldi nagusi egiten dira mankomunitatean, 2 Sopelan eta 1 Lemoizen. Sopelan Sopela Kosta Fest eta Roll it Girl Fest ospatzen dira, Lemoizen Txapel Reggae reggae jaialdia.

Kosta Fest ekitaldiak hiru osagai nagusi ditu: natura eta kostaldea errespetatzea, surfarekin lotutako jarduerak eta musika-eskaintza zabala. Jaialdiak ibilbide geoturistikoa du baita, flyschera eta Burdin Hesira bisitak, praktika eta surf txapelketez gain, eta hainbat artisten doako kontzertuak biltzen ditu. Sopela Kosta Fest irailaren amaieran ospatzen da eta aukera ematen du musikaz, kulturaz eta aire zabaleko kirolez gozatzeko[58].

Roll it girl fest ekitaldia surfean, skatean eta snowean, emakumeen lidergoa eta ekintzailetza sustatzeko helburuarekin sortu zen. Jaialdiak jarduera artistikoak, foodtruckak, inguruko artisten kontzertuak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu. Ekitaldia Sopelako Landaluze kalean egiten da eta egunean zehar zabaltzen da, goizeko 03: 00etan 'DJ session' batekin amaituz. Roll it Girl Fest mundu guztiarentzako espazio segurua, anitza eta inklusiboa. Jaialdia irailaren amaieran ospatzen da[59].

Txapel Reggae Lemoizko Armintza auzoan ospatzen den musika jaialdia da. Jaialdi hau 1990ean hasi zen, Euskadin jamaikar sustraiko musika sustatzeko helburuarekin. Jaialdian nazioarteko mailako artistek parte hartzen dute, eta ezaguna da bere anaitasun giroagatik eta bibrazio onengatik. Musikaz gain, Txapel Reggaek iraunkortasunarekin eta ingurunearekiko eta bertako biztanleekiko errespetuarekin duen konpromisoagatik ere nabarmentzen da. Txapel Reggaea doako ekitaldia da eta reggae musikaz gozatu nahi duen ororentzat zabalik dago[60].

Euskara aldatu

Euskal Herriko edozein eskualdean euskara kulturaren alderdi oso garantzitsua da. Mendebaldeko euskara edo bizkaiera da Uribe Kostako Mankomunitatean erabiltzen euskalkia, mendebaldeko euskararen barruan sartaldeko azpieuskalkia[61]. Euskalkia agerian egon harren gehienbat euskara batuan hitzegiten da. Sopelan ikastola bat dago, Ander Deuna Ikastola, non Bertsolaritzatik hasita beste hainbat kirol eta jarduera euskaraz egiteko aukera dagoen. Izan ere sopela Uribe Kostako herririk euskaldunena da. Horrez gain, Sopelan baita euskaltegi bat dago.

Uribe Kostako mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzu mankomunatuen artean, euskarari zuzenduta dagoen atal bat dago, honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte[62]:

Hizkuntza-Normalizazio Zerbitzua aldatu

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) deituriko estrategia bat garatu nahi du mankomunitateak. Plan horren bidez, euskararen erabilera areagotzeko ekimen asko aztertu, hausnartu, landu eta gauzatzen dira (kultura-jarduerak, gurasoentzako ikastaroak, haurrentzako jarduerak, kanpainak, dirulaguntzak, hizkuntza-arloko lanak, ipuin-lehiaketak, udalekuak...), bai mankomunitateetan, bai herriz herri, mankomunitateak eta udal bakoitzak bere ESEP propioa baitute.

Erabilera plan mankomunatuak eta udalekoak garatzea nahi dute. Plan horien helburua da udal administrazioen kanpo eta barne erabilera sustatzea, eta, horretarako, udal bakoitzaren errealitatearen araberako helburu batzuk ezartzen dira. Udal mankomunatuei eta toki-erakunde guztiei (merkatariak, elkarteak, tailerrak, etab.) hizkuntza-aholkularitza ematen diete. Herritarrei, oro har, euskararekin zerikusia duen edozein gai eskaintzea nahi dute.

Itzulpen zerbitzua: aldatu

  • Mankomunitatea osatzen duten udalen administrazio-testuak itzultzea edo zuzentzea, horretarako, berezko eta kanpoko giza baliabideak erabiltzen dira.
  • Mankomunitateko udalei hizkuntza-aholkularitza ematea.
  • Euskara zerbitzuko kanpainetan parte hartzen duten erakundeentzako doako itzulpen zerbitzua.

Eskualdeko euskarazko hedabideak aldatu

Mankomunitateko Jende Ospetsua aldatu

Sabin Merino aldatu

 
Sabin Merino, Urdulizen jaiotako futbol jokalaria

Sabin Merino Zuloaga futbolari espainiarrak aurrelari bezala jokatzen du, eta gaur egun Espainiako Bigarren Mailako Racing Club de Ferrol-en jokatzen du, Real Zaragozak lagata. 1992ko urtarrilaren 4an jaio zen Urdulizen (Bizkaia)[63].

Hona hemen Sabin Merinok lortu dituen lorpenetako batzuk:

  • 2015eko Espainiako Superkopa: Sabin Athletic Clubeko kide izan zen, eta F. C. Barcelona garaitu zuen, 5-1 irabazi baitzituen. Joaneko partidan titularra izan zen, eta Adurizen izan zen bigarren gola.
  • 2014/15 Bigarren Mailara igotzea: Sabin izan zen Bilbao Athleticeko "pitxitxia", 18 tantorekin, eta filial zuri-gorria zilar-mailara igotzen lagundu zuen.

Futbol-lasterketan, Sabin Merinok 317 partida jokatu ditu, eta guztira 53 gol markatu ditu.

Jon Rahm aldatu

 
Jon Rahm, Barrikan jaiotako golf-jokalari profesionala

Jon Rahm Rodríguez golf-jokalari profesionala da eta Barrikan (Espainia) jaio zen 1994ko azaroaren 10ean[64].

  • Golf Amateurren Munduko Sailkapenean lehena izan zen hirurogei astez, eta errekor absolutua sailkapen horretako lehena izan zen.
  • 2016. urtean, Estatu Batuetako Irekian parte hartu zuen, eta bost urte geroago, 2021eko ekainaren 20an, txapelketa hori irabazi zuen lehen golf-jokalari espainiarra izan zen.
  • 2023an, Augustako Masterseko txapeldun izan zen (Espainiako laugarrena izan zen hori lortzen), eta bigarren Ryder Cup irabazi zuen Europako taldearekin.

Oihane Hernandez aldatu

Oihane Hernández Sopelan jaio zen, Bizkaian, 2000ko maiatzaren 4an, eta futbol-jokalaria da[65].

Gaur egun, defentsa bezala jokatzen du Espainiako Lehen Mailako Real Madrilen. Hona hemen Oihane Hernandez-ek lortu dituen lorpenetako batzuk:

  • 2023an Real Madrilek fitxatu baino lehen, bost denboraldi jokatu zituen Athletic Cluben. Athleticekin, gol bat sartu eta hiru asistentzia eman zituen ligako 33 partidatan 2020/2021 denboraldian.
  • Oihane ere nazioartekoa da, 2022tik Espainiako selekzioarekin. Hamabost partidatan parte hartu du, golik sartu gabe. Lorpenik handiena 2023ko Munduko Kopa irabaztea izan zen, Australian eta Zeelanda Berrian, gainera, Espainia emakumezkoen futboleko munduko txapeldun izan zen lehen aldia.
     
    Miren Dobaran, Berangoko politika, filologo eta euskal irakaslea.

Miren Dobaran aldatu

Miren Dobaran 1970ean jaio zen Berangon, Espainian, eta politika, filologo eta euskal irakaslea da[66].

  • Berangoko alkate izan zen eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea da.
  • Euskararen sustapenean eta normalizazioan lan egin du hainbat esparrutan, hala nola hezkuntzan, kirolean, merkataritzan eta ostalaritzan.
  • Bi master ditu, bata Itzulpengintza eta Interpretaziokoa eta bestea Ikasketa Feminista eta Generokoa.


Ondasun Nabarmenak aldatu

 
Flyscharen argazkia

Flysch aldatu

Flyscha arroka sedimentarioen sekuentzia bat da, ozeano sakoneko orogenian garatu dena. Geruza gogorrak (kareharria, arbela edo hareharria) eta bigunak (margak eta buztinak) tartekatzen dira eta tolesdura geologikoak direla-eta forma bitxiak agertzen dira arrokan. Uribe Kostako Mankomunitateko kostaldeko herrietan ageri da fenomeno hau, batez ere, Sopela, Plentzia eta Barrika, non itsasoarekin kontaktuan dauden harriak forma bitxiak erakusten dituzte[67]. Uribe Kosta ez da gertakari hau ematen den gune bakarra, Bizkaiko kostalde osoan zehar, Gipuzkoako kostaldean eta baita Ipar Euskal Herrian ere.

Gune historikoetako eraikin nabarmenak aldatu

 
Plentziako eliza alde zaharrean kokatuta

Mankomunitateko hiriak sortu zirenean, eta haien hedapenean, hainbat eraikin nabarmen egin ziren, horietako asko baserriak dira, adibidez Berangoko Arrizubiaga, Sustatxa, Lukategitxu, Lotxarine eta Madariaga baserriak[68]. Beste batzuk jauregiak, Urdulizen dagoen Torre barri jauregia[69]. Gehienbat ageri direnak aldiz, elizak eta ermitak dira, haien artean garrantzitsuenak, Urdulizeko Santa Marina eliza, Sopelako Ander Deuna eliza eta Lemoizko Andra Mari eliza, hau azkena inportanteena izanda[70][71].

Aipatzeko baita plentziako alde zaharra, mankomunitateko handiena eta zaharrena dena eta non XIX. mendean burgesiak eraikitako leku historiko, eraikin, arrantzale etxe zahar eta jauregien xarma gordetzen diren. Halaber, Erdi Aroko jatorrizko egitura gordetzen du. Hiru kale paralelo ditu (Barrenkale, Artekale eta Goienkale), kantoiez moztuta eta plaza amesgaizto batez koroatuta. Bertan daude eraikinik nabarmenenak: Santa Maria Magdalena eliza, Butroe familiaren dorre zaharra eta Santiago Arkua, zegoen harresiaren hondar bakarra[72].

Denboran atzera eginda nabarmentzekoa da baita Berango, Sopela eta Barrika artean Kurtzioko historiaurreko aztarnategia, non silex-tresna ugari aurkitu diren.

Lemoizko zentral nuklearra aldatu

 
Lemoizko zentral nuklearra

Uribe Kostako Mankomunitateko eta baita Euskal Herriko historia garaikideko atal nagusietako bat Lemoizko zentral nuklearra da. Zentral hau 1970eko hamarkadan eraiki zen, zentrala eraikitzeak eztabaida handia sortu zuen zonaldean eta jendetza handia zentralaren kontra posizionatu zen, ETA erakunde armatua barne.

Zentral nuklearraren aurka egin zuten bertako biztanleek eta talde ekologistek, haren segurtasunari eta ingurumen-inpaktu posibleei buruzko kezkak plazaratu zituzten. Oposizio hau protesta masibo, manifestazio eta segurtasun indarrekin liskarretan amaitu zen. Erresistentzia handia izan arren, zentrala eraiki egin zuten, baina ez zen inoiz martxan jarri, herriaren presioagatik eta bideragarritasun ekonomiko ezagatik. Lemoizko zentral nuklearraren gertakaria nuklearren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu zen, herrialdeko mugimendu ekologistaren historian. Gaur egun zentrala abandonatuta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Uribe Kostako Mankomunitatea. .
  2. Uribe Kostako Mankomunitatearen zerbitzuak eta egoitzaren kokapena. .
  3. Uribe Kostako Mankomunitatea: Gizarte Zerbitzuak. .
  4. Uribe Kostako Mankomunitatea: Berdintasuna. .
  5. Uribe Kostako Mankomunitatea: Euskara. .
  6. Uribe Kostako Mankomunitatea: Ekogune. .
  7. Munarrikolanda. .
  8. Fraidemendi. .
  9. Ermua. .
  10. Kukulu. .
  11. «GAILURRA TXIKI. GORLIZ-ERMUA 292m-ARMINTZA» Gailurra MT 2018-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  12. Astondo. .
  13. Urkogana. .
  14. Lukiatxa. .
  15. a b c d Kategoria:Bizkaiko ibaiak. 2020-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  16. Uribe Kostako Mankomunitataren klima. .
  17. (Gaztelaniaz) Artolozaga, Gontzal Rubinos. (2021-02-23). «Playas de Sopela, información y consejos.» Turismo País Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  18. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d4661aa470b8e961d85e487feff5. (2006-03-11). «Playa de Barrika» turismo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  19. (Gaztelaniaz) Uribe. «Playa de Muriola Barrika | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  20. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-11-14). «Playa de Plentzia» turismo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  21. (Gaztelaniaz) Uribe. «Playa de Armintzakalde Lemoiz | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  22. Uribe Kostako Mankomunitatearen flora. .
  23. (Gaztelaniaz) «Uribe Kosta > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  24. Gili Gaya, Samuel. (1948-04-01). «Julio Caro Baroja, Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina. Publ. por la Universidad de Salamanca, Madrid, 1945, 238 págs.» Nueva Revista de Filología Hispánica (NRFH) 2 (2): 197–198.  doi:10.24201/nrfh.v2i2.110. ISSN 2448-6558. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  25. «Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  26. Eustat. «Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen arabera, eta naziotasunaren herrialde-taldei jarraiki.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  27. Uribe Kostako Mankomunitatearen lehen sektorea. .
  28. Uribe Kostako Mankomunitatearen nekazaritza. .
  29. Uribe Kostako Mankomunitatearen ekoizpena lehen sektorean. .
  30. Uribe Kostako Mankomunitatearen bestelako ekoizpena. .
  31. Uribe Kostako Mankomunitatearen 2. sektorea. .
  32. Uribe Kostako Mankomunitatearen 3. sektorea. .
  33. «https://www.metrobilbao.eus/es/inicio/undefined» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  34. «Detalle de linea - Bizkaibus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  35. «Detalle de linea - Bizkaibus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  36. «Detalle de linea - Bizkaibus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  37. «Detalle de linea - Bizkaibus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  38. «Detalle de linea - Bizkaibus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  39. «Detalle de linea - Bizkaibus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  40. (Gaztelaniaz) r01etpd1804bc161227299a1977bcedbc0dd7c5b66, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557. (2023-03-04). «Consultorio de Barrika» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  41. (Gaztelaniaz) r01etpd1804bc161227299a1977bcedbc0dd7c5b66, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557. (2023-03-04). «Consultorio de Lemoiz» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  42. (Gaztelaniaz) r01etpd1804bc161227299a1977bcedbc0dd7c5b66, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557. (2023-03-04). «Consultorio de Berango» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  43. (Gaztelaniaz) r01etpd1804bc161227299a1977bcedbc0dd7c5b66, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557. (2023-03-31). «Centro de Salud de Gorliz» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  44. (Gaztelaniaz) PIE | Plentziako Itsas Estazioa – Estación Marina de Plentzia – Plentziako Itsas Estazioa – Estación Marina de Plentzia. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  45. Barrika FE. .
  46. Ugeraga SD. .
  47. Berango FT. .
  48. Urduliz FT. .
  49. Plentzia SD. .
  50. Gorliz SD. .
  51. Barrikako Jaiak. .
  52. Berangoko Jaiak. .
  53. Gorlizko Jaiak. .
  54. Lemoizko Jaiak. .
  55. Plentziako Jaiak. .
  56. Sopelako Jaiak. .
  57. Urdulizko Jaiak. .
  58. (Gaztelaniaz) «Sopela Kosta Fest» Sopela Kosta Fest (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  59. (Gaztelaniaz) Roll it Girl Fest Sopela 2023 – Rollitgirl. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  60. Txapel Reggae Armintza – Just good vibes!. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  61. «EUSKALKIAK | Ezaugarriak» web.archive.org 2015-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  62. Euskara Mankomunitatea. .
  63. Sabin Merino. .
  64. Jon Rahm. .
  65. Oihane Hernandez. .
  66. Miren Dobaran. .
  67. «Geoparque de la Costa Vasca - Geoparkea - Flysch & Karst experience» geoparkea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  68. (Gaztelaniaz) Uribe. «BERANGO | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  69. (Gaztelaniaz) Uribe. «URDULIZ | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  70. (Gaztelaniaz) Uribe. «LEMOIZ | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  71. (Gaztelaniaz) Uribe. «SOPELA | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  72. (Gaztelaniaz) Uribe. «PLENTZIA | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu