Ugeraga Kirol Elkartea

Ugeraga Kirol Elkartea Sopelako kirol-elkartea da. 1980ko uztailaren 11n sortutako elkarteak futbol, saskibaloia, txirrindularitza eta areto-futbol sailak ditu.

Sociedad Deportiva Ugeraga
Sorrera 1980
Futbol zelaia Urko
Sopela
Presidentea Txus Diaz Trespaderne
Liga Bizkaiko Lurraldeko Preferentea
2019-20 9.a
Webgunea www.sdugeraga.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

FutbolaAldatu

Lehenengo taldea Ohorezko Mailan dabil eta bigarrena Lehenengo Erregional Mailan. Emakumezkoen taldea, berriz, Erregional mailan. Harrobi lana egiten du eta bertatik Armando Ribeiro Athletic Clubeko atezain ohia pasa zen.

Azken urteakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2009-10 Bizkaiko Ohorezko Maila 11.a
2010-11 Bizkaiko Ohorezko Maila 14.a
2011-12 Bizkaiko Ohorezko Maila 16.a
2012-13 Bizkaiko Ohorezko Maila 17.a (jeitsi)
2013-14 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 5.a
2014-15 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 8.a
2015-16 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 1.a (igo)
2016-17 Bizkaiko Ohorezko Maila 12.a
2017-18 Bizkaiko Ohorezko Maila 5.a
2018-19 Bizkaiko Ohorezko Maila 14.a (jeitsi)
2019-20 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 9.a

TxirrindularitzaAldatu

Txirrindularitzan amateur mailako talde asko ditu. Bertan hezitako txirrindularirik ospetsuenak Joane Somarriba eta Miguel Mínguez dira.

Afizionatu mailan Koplad Uni2 taldea antolatzen du, Euskadiko Txirrindularitza Iraskundearen barruan dagoena. Emakumezkoen talde bat ere badauka, Lointek izenekoa, UCIren maila nagusian dagoena.

Kanpo estekakAldatu