Arroka sedimentario
Arroka sedimentarioa[1] sedimentuen, materia organikoen edo prezipitazio kimikoaren metatzeaz sortutako harria da. Arroka sedimentarioak ibaien ertzetan, amildegi, ibar, laku eta itsasoen hondoan eta ibaien bokaletan sor daitezke. Geruzak edo estratuak osatuz antolatuta daude.
Kanpoko prozesu geologikoek lehendik dauden arroketan eragiten dute; agente horiek meteorizatu, garraiatu eta hainbat lekutan uzten dituzte, garraioaren arabera (ura, haizea, izotza). Era berean, zenbait animalia- edo landare-organismok harri sedimentarioak (fosilak) sortzen lagun dezakete. Arroka sedimentarioak lurrazalean hamar kilometroko sakoneraraino egon daitezke. Arroka hauek, euren osagarriak, solte edo trinkotuak izan ditzakete, hau da, sedimentazioaren ondorengo prozesuen bidez elkartu direnak, orokorrean, diagenesi bezala ezagutzen direnak.
Arroka sedimentarioek lurrazalaren %75 baino gehiago estaltzen dute, arroka igneoetan eta, neurri txikiagoan, metamorfikoetan aurkitzen den estaldura sedimentarioa eratuz. Hala ere, bere bolumen osoa txikia da batez ere arroka igneoekin konparatzen direnean, azal gehiena ez ezik mantu osoa osatzen dutenak. Euskal Herrian ohikoena den arroka mota da.
Sorrera
aldatuArroka sedimentarioak Lurraren gainazalean sortzen dira eta lurrazala osatzen duten arroka igneoak estaltzen dituzte, gutxi gorabehera gainazalaren %75a. Hala ere arroka igneo hauekin konparatuta bolumen oso txikia daukate.
Meteorizazioak eta higadurak sorturiko sedimentuak beherantz garraiatuak dira (ur, haize edo izotzaren bidez) eta erliebearen hobietan pilatzen dira, arro sedimentarioetan alegia. Metatze horren ondoren sedimentuen trinkotzea eta zementazioa gertatzen da diagenesi izeneko prozesu batean.
Arro sedimentarioak
aldatuKontinente zein ozeanotan aurkitzen diren erliebearen hobiak dira eta bertan sedimentuak pilatzen dira.
- Kontinentalak:
- Glaziarretako morrenak: Klasto angulotsu detritikoak dira, materia organikorik gabekoak.
- Basamortuetako metaketak: Haizeak pilatu dituen ale txikidun egiturak dira, dunak eta loessak.
- Ibaiak: Goi eta erdi ibilguetan metaketak gertatzen badira ere, bereziki aipagarriak dira behe ibilguetako pilaketak, delta edo estuarioa eratzen dutenak.
- Ozeanikoak:
- Alde neritikoa: Plataforma kontinentaleko pilaketak dira, gehienez 200 metrotako sakonera hartzen dutenak. Bertan fosilak aurkitzea ohikoa izaten da.
- Ezponda kontinentala: 200 metrotatik 2000 metrotako sakonerara jeisten den mlda gogorra da. Bertan limoak, buztinak eta animalia itsastarren oskolak pilatzen dira.
- Ozeanotako ordokiak
- Eremu abisala
Arroka sedimentario motak
aldatuSorreraren arabera
aldatu- Arroka sedimentario detritikoak: Higadurak sorturiko sedimentuen pilaketaren bidez eratzen dira. Normalean kuartzozko pikorrak izaten dituzte, siliziodunak dira beraz. Sedimentuen tamainaren arabera konglomeratuak, hareharriak edo lutitak sortzen dira.
- Arroka sedimentario ez detritikoak: Uretan disolbaturiko sustantzien prezipitazio kimikoaren bidez osaturiko arrokak dira. Hiru arroka talde bereizten dira:
- Karbonatatuak: Kaltzio karbonatuz osaturiko harriak dira, esate baterako kareharria edo dolomia.
- Ebaporitak: Ura lurruntzean prezipitazio kimikoa gertatzen da, halitak eta igeltsuak eratuz esate baterako.
- Organogenoak: Izaki bizidunen hondarren metaketaz sortzen dira. Ikatzak eta zohikatzak dira adibide egokia.
- Arroka sedimentario mixtoak: Tupa harria da adibide garbia, arroka detritiko eta ez-detritikoen arteko nahasketa baitu.
Konposizioaren arabera
aldatu- Siliziklastikoak: tamaina desberdineko kuartzo edo silikatozko klastoez osaturikoak dira; konglomeratuak, hareharriak eta lutitak.
- Kabonatatuak: kaltzio karbonatoa dutenak dira; kareharriak, dolomiak eta klerak.
- Siliziodunak: granitoaren meteorizazioan sorturiko sedimentuez osatzen dira eta kuartzo ugari dute beraz; kaltzedonia, kaolinita eta diatomita.
- Organikoak: sedimentu organikoen erredukzioz sorturikoak; ikatza, zohikatza eta petrolioa.
- Ferro-aluminotsuak: limonita eta laterita.
- Fosfatodunak: guanoaren sedimentazio eta eraldaketaz sorturikoak.
Iruditegiak
aldatu
Erreferentziak
aldatu- ↑ Geologia : hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1998 ISBN 8487114458..