Jon Rahm

euskal estatubatuar golf-jokalaria

Jon Rahm Rodríguez (Barrika, Bizkaia, 1994ko azaroaren 10a) euskal herritar golf-jokalaria da, 2016an profesional bilakatua. World Amateur Golf Rankingean munduko lehenengo izan zen 60 astez jarraian, eta ondoren Official World Golf Rankingean lehenengo bilakatu zen, 2020ko uztailean Memorial Tournament txapelketa irabazi ostean. 2021ean AEBko Irekia irabazi zuen. 2023ko abenduaren 7an Rahmek LIV Golfekin kontratua egin zuela iragarri zuen[1], historiako kirol kontraturik handienarekin (500 milioi euro)[2]

Jon Rahm

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJon Rahm Rodríguez
JaiotzaBarrika1994ko azaroaren 10a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaArizona State University (en) Itzuli
(2012 - 2016)
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria
Altuera1,88 metro

jonrahm.com
Facebook: jonrahmgolf Twitter: JonRahmpga Instagram: jonrahm Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Arizonako Unibertsitateko Sun Devils taldean ibilitakoa,[3][4] bi aldiz irabazi zuen Ben Hogan Saria.[5] 2014an amateurretako Munduko Txapelketa irabazi zuen, Jack Nicklausek ezarritako marka hautsiz.[6] Mark H. McCormack domina eta Eisenhower Saria lortu ondoren, 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen.[7] Opena bukatu eta berehala, profesional bilakatu eta Quicken Loans Nationalean lehen aldiz lehiatu zen.[8]

2020an historia egin zuen. Munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi den lehen euskal golflaria izan da. Soilik 24 golf jokalarik lortu dute rankingaren lehen postura igotzea, eta hori lortzen duen bederatzigarren europarra da. PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi ostean lortu zuen lehen postua. Denboraldiko lehen garaipena zen eta PGA Tourreko hirugarrena. Profesional gisara, 11 txapelketa irabazi ditu Rahmek. PGA Tourraren Memorialak 76 puntu eman zizkion, eta guztira 460,82 batuta, Rory McIlroy irlandarra aurreratu du munduko sailkapenean. 11 aste zeramatzan horrek lehen postuan (guztira, aurreko aldiak zenbatuta, 106). Aste gehien Tiger Woods egon da gailurrean, 683.[9]

2021eko ekainean, bere lehenbiziko "major"-a eskuratu zuen, AEBetako Irekia,[10] eta 2023ko apirilean bigarrena: Augustako Masterra.[11]

Palmaresa profesionaletan aldatu

PGA Tourreko garaipenak aldatu

"Major"-ak
FedEx Cup playoff torneoak
Besterik
Zbk. Data Txapelketa Emaitza Par Aldea bigarrenarekin Bigarren sailkatua
1 2017ko urtarrilak 29 Farmers Insurance Open 72-69-69-65=275 −13 3 kolpe   Charles Howell III,   Pan Cheng-tsung
2 2018ko urtarrilak 22 CareerBuilder Challenge 62-67-70-67=266 −22 Playoff   Andrew Landry
3 2019ko apirilak 28 Zurich Classic of New Orleans
(  Ryan Palmerrekin)
64-65-64-69=262 −26 3 kolpe   Tommy Fleetwood,   Sergio García
4 2020ko uztailak 19 Memorial Tournament 69-67-68-75=279 −9 3 kolpe   Ryan Palmer
5 2020ko abuztuak 30 BMW Championship 75-71-66-64=276 −4 Playoff   Dustin Johnson
6 2021eko ekainak 20 AEBetako Irekia 69-70-72-67=278 −6 1 kolpe   Louis Oosthuizen
7 2022ko maiatzak 1 Mexikoko Irekia 64-66-68-69=267 −17 kolpe 1   Tony Finau,   Kurt Kitayama,
  Brandon Wu
8 2023ko urtarrilak 8 Sentry Tournament of Champions 64-71-67-63=265 −27 2 kolpe   Collin Morikawa
9 2023ko urtarrilak 22 The American Express 64-64-65-68=261 −27 kolpe 1   Davis Thompson
10 2023ko otsailak 19 Genesis Invitational 65-68-65-69=267 −17 2 kolpe   Max Homa
11 2023ko apirilak 9 Augustako Masterra 65-69-73-69=276 −12 4 kolpe   Brooks Koepka,   Phil Mickelson

European Tourreko garaipenak aldatu

Zbk. Data Txapelketa Emaitza Par Aldea bigarrenarekin Bigarren sailkatua
1 2017ko uztailak 9   Irish Open 65-67-67-65=264 −24 6 kolpe   Richie Ramsay
  Matthew Southgate
2 2017ko azaroak 19   DP World Tour Championship 69-68-65-67=269 −19 1 kolpe   Kiradech Aphibarnrat
  Shane Lowry
3 2018ko apirilak 15   Open de España 67-68-66-67=268 −20 2 kolpe   Paul Dunne
4 2019ko uztailak 7   Irish Open (2) 67-71-64-62=264 −16 2 kolpe   Andy Sullivan
  Bernd Wiesberger
5 2019ko urriak 6   Open de España (2) 66-67-63-66=262 −22 5 kolpe   Rafael Cabrera-Bello
6 2019ko azaroak 24   DP World Tour Championship (2) 66-69-66-68=269 −19 1 kolpe   Tommy Fleetwood

Beste garaipenak (1+1) aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Rahm 'comfortable' with LIV move, fans' backlash» ESPN.com 2023-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  2. OFICIAL: Jon Rahm se une al LIV Golf tras aceptar el mejor contrato de la historia del deporte. Eurosport.
  3. Herrington, Ryan. (2016-5-26). «Jon Rahm is the no. 1 ranked mens amateur in the world but should he be?» Golf Digest.
  4. Arizona State. (2016-6-20). Jon Rahm. .
  5. Azcentral sports. (2016-5-24). «ASU's Jon Rahm is first two-time winner of Ben Hogan Award» The Arizona Republic.
  6. Etxeberria, Julen. (2015-03-03). «Historiako onena izan nahi dut» Berria.
  7. Schofield, Paul. (2016-6-19). «Amateur Rahm finishes with 70 at Oakmont» Pittsburgh Tribune-Review.
  8. Etxeberria, Julen. (2016-06-24). «Handia egin da» Berria.
  9. Ordoñez Garmendia, Jon. (2020-07-20). «Jon Rham lehena da munduko rankingean» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  10. Jon Rahmek irabazi egin du AEBetako Irekia
  11. Otaegi Leonet, Julen. Jon Rahmek Augustako Masterra irabazi du, eta munduko lehen postura itzuli da. Berria, 2023ko apirilak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-13).

Kanpo estekak aldatu