Ireki menu nagusia

Etxebarriko geltokia (Bilboko metroa)

Koordenatuak: 43° 14′ 38″ N, 2° 53′ 49″ W / 43.243908°N,2.896914°W / 43.243908; -2.896914

Infobox train2.png
Etxebarri
Etxebarri Metro geltokia.jpg
Geltokiko nasak.
Kokapen mapa
Lineak
Logo Metro Bilbao.svg Bilboko metroa
Geltokia <Linea> Geltokia
Boluetako geltokia
Plentziako geltokia, Kabiezesko geltokia
1. linea (Bilboko metroa)terminus
Arizko geltokia
Basauriko geltokia
2. linea (Bilboko metroa)Boluetako geltokia
Plentziako geltokia, Kabiezesko geltokia
Kokapena
Helbidea Metakal kalea, 5; 48450
Udalerria Etxebarri,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea ETX
Gunea 2. gunea
Irekiera 2005eko urtarrilaren 8a
Bidaiariak 1.279.371 (2017)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Disuasio-aparkalekua Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L1Etxebarri - Plentzia
L2Basauri - Kabiezes
Etxebarri Bus 1  Metro - Santa Marina
2  Metro - Lezama Legizamon - Bokete

Etxebarri Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerriaren hegoaldean kokatuta dagoena. 1. linearen geltoki-burua da, eta gaur egun eraikitze azterlanetan dagoen 5. linea martxan jartzen denean linea berriaren geltoki-buru ere izatea aurreikusten da. 2005eko urtarrilaren 8an inauguratu zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

SarbideakAldatu

Geltokiak sarbide bakarra du bestibulura. Bestibulutik nasetara eskailerak zein igogailuak daude.

  •         Metakal kalea, 6 / Ametzola kalea, 14
  •     Fuenlabrada kalea, z/g

GeltokiaAldatu

Lurgainean eraikia, Etxebarri udalerriaren hegoaldean kokatzen da, ArcelorMittalen lantegiaren ondoan. Markesinadun bi nasa eta trenbideez gain hiru bolumenez osatuta dago: bidaiarien eraikina, eraikin teknikoa eta autobusak geltokiratzeko gunea.

Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena du, bestibulua jasotzen du behe solairuan eta bizikleta aparkaleku, igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[2] Goiko solairuan, bi luzetarako argi zuloen bitartez argi naturala sartzen da, eta nasak gainetik zeharkatzen dituen pasabidea dago, zeinak nasetara bide ematen duen. Akabera metalikoak eta beira erabiltzen dira gehien bat.

Bidaiarien eraikinari atxikita autobusak geltokiratzeko gunea dago. Lau nasa eta sei autobusentzako tokiz osatzen da eta gaur egun Etxebarri Bus udalerri barneko zerbitzuak baino ez du erabiltzen, 2014ko abenduan Etxebarriko Udalak Bizkaibus zerbitzuak eskaintzen zuen anezka geltokian gelditzea debekatu ondoren.[3] Honen inguruan Bizkaiko Garraio Partzuergoaren disuasio-aparkalekua dago, 167 kotxeentzako tokiduna.[4] Garraio publikoa erabiltzekotan hobaridun tarifa eskaintzen duen aparkalekua da, mugikortasuna eta garraio publikoa sustatzeko modura.

Geltokia eraiki eta urte horretako abenduan Etxebarriko Udalak oinezkoentzako pasabide bat eraiki zuen geltokiaren inguruan, geltokia eta Lezama-Leguizamon auzoa eta industrialdeak elkarlotzeko.[5]

LotuneakAldatu

Autobus geltokian gaur egun Etxebarri Bus zerbitzua baino ez da eskaintzen. Hiri barruko autobusaren bi lineak geltokitik pasatzen dira, 1. lineak Doneztebe, San Antonio eta Kukullaga auzoak elkarlotuz eta 2. lineak Metro geltokia eta Legizamon eta Bokete industrialdeak.

  Metro Etxebarri

1 Linearen hasiera Metakal 3 - Euskotren, San Esteban 12 - Kukullaga, San Antonio 2 - Marivi Iturbe - Polikiroldegia, San Antonio 48 - Galizia 24 Santa Marina
2 Linearen hasiera Baseliza, Fuenlabrada 3 - Nerbioi 1 - Poligono Legizamon, Zuberoa 15 - Lezama Legizamon 8 - Tomas Meabe 8 Bokete, Zubialdea

BidaiariakAldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[6]

Etxebarriko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2011-2017 (milioi bidaiari)
 

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» 38 or. . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
  2. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-06-18.
  3. (Gaztelaniaz) EiTB Euskal Irrati Telebista «La Polícia Municipal impide la llegada de la lanzadera a Etxebarri» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-04.
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El (2005-01-06) «Las líneas del metro llegan el sábado a Sestao y Etxebarri» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2018-10-04.
  5. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El (2005-12-21) «PASARELA PARA EL METRO EN ETXEBARRI» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2018-10-04.
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Garraio publikoari buruzko txostenak» . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu