Miren Dobaran

politikari, irakasle eta filologoa

Miren Dobaran Urrutia (Berango, Bizkaia, 1970) bizkaitar irakasle eta politikaria da.[1] Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea da.[2][3] 2018tik Euskaraldiaren sustatzaile nagusietarikoa izan da,[4] baita GAITU hizkuntza-teknologien ekintza-planarena ere.[5]

Miren Dobaran
Euskararen historia liburua (Miren Dobaran).jpg
Logotipo del Gobierno Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua

2017 -
Escudo de Berango.svg
Berangoko Alkate

2000 - 2007
Sailburuorde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Dobaran Urrutia
JaiotzaBerango, 1970 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea Euskal Filologia
Euskal Herriko Unibertsitatea master
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, irakaslea eta filologoa
Enplegatzailea(k)Lauro Ikastola  (2013 -  2017)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

IkasketakAldatu

Euskal Filologiako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1995), eta Itzulpengintza masterra du (1995) . Feminismoan ere trebatua da, EHUn: Ikerketa Feministen eta Generokoen masterra (2013) eta Berdintasunerako titulu propioa ditu (2012).[2]

IrakasleaAldatu

Euskara-irakasle izan da urte askotan, ikastoletan zein euskaltegietan. hala nola, Kirikiño ikastolan, Lauro ikastolan, Getxoko euskaltegian, Labayru Institutuan, Deustuko Unibertsitatean itzultzailea, eta Uribe Kostako mankomunitateko euskara teknikaria.[6]

Lauro ikastolako (Loiu, Bizkaia) zuzendaria izan zen Haur Hezkuntzan 2013tik 2017ra.

PolitikariaAldatu

Hainbat kargu politikotan aritu izan da, batzuetan irakasle lanera itzulita.

Berangoko alkatea (2000-2007)Aldatu

Euskara-irakasle lana hainbat ardura politikorekin tartekatu izan du: EAJrekin Berangoko alkate izan zen 2000tik 2007ra. Garai hartan aurrerapauso handiak eman ziren herrian gizarte-kohesioan.[7]

Euskara Sustapenerako zuzendaria Bizkaiko Foru Aldundian (2008- 2013)Aldatu

Euskararen Sustapenerako zuzendaria izan zen Bizkaiko Foru Aldundian 2008tik 2013ra. Euskararen erabilera sustatzeko aukerak bultzatu zituen euskalgintzarekin batera. Eskolari esker ume asko euskaldundu da; baina, oraindino, helduen euskalduntze-prozesuan lan handia dago egiteko; eta hortik aurrera, erabilerarako jauzia egitea zen kontua.[7]

Diputazioa utzi zuen Lauro ikastolako zuzendari aritzeko (Loiu, Bizkaia) , eta han zebilen Eusko Jaurlaritzan sartzea proposatu ziotenean.

Hizkuntza Politika Sailburuordea (2017tik)Aldatu

2017ko urtarriletik Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea da.[1][6][8] Bere taldean beste hauek parte hartu zuten: Josune Zabalak, Ikerketa eta Koordinazio zuzendari; Estibalitz Alkortak Euskara Sustatzeko zuzendari gisa jarraituko du; Joseba Lozanok, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari; eta Jokin Azkuek, HABEko zuzendari.

Bere egitasmoen artean lau ardatz zituen: euskara-eskolak B2 titulura arte doakoak izatea, euskararen erabileran eta hizkuntza eskubideetan aurrerapausoak ematea, Iparraldearekin eta Nafarroarekin praktika onak elkartrukatzen eta programak adostea.[7]

Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ezartzeko prozesuan Eusko Jaurlaritza eredugarri izan behar dela aldarrikatu du, lidergoa erakutsi behar duela. Izan ere, Administrazioari dagokio, lehenik, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta lan hizkuntza euskara izan dadin sustatzea. Hala, administrazioko langileen % 71k nolabaiteko euskara-ezagutza izanik, euskarak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan behar duela, eta administrazioa gizartearekiko harremanetan, eragile izatea dagokiola ere aldarrikatu du.[9]

Bestalde, DBH bukatzean B2 titulua lortzea ezinbestekoa dela ere aldarrikatu du ikasketa prozesua ondo egiteko eta erabileran eragiteko.[10]

Geruzak proiektuaren babeslea ere izan da. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta da.[11][12]

EuskaraldiaAldatu

2018tik Euskaraldiaren sustatzaile nagusietarikoa izan da Dobaran.[13][14][15]

Euskaraldia 2018an Euskal Herrian euskararen erabileraren alde abiatu zen ekimen bat da, herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza ohiturak aldatu asmo dituena. Lehenengo Euskaraldian, guztira, 225.000 lagunek eman zuten izena. Lehen saioaz geroztik, bi urtean behin egiten da: bigarrena 2020an izan zen eta hirugarrena, 2022an.

GAITU: Hizkuntza-teknologien ekintza-plana 2021-2024Aldatu

2022ko maiatzean Eusko Jaurlaritzak “GAITU-Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024” aurkeztu zuen, euskara hizkuntza teknologietan integratzea asmo zuena, ingurune digitalean euskararen presentzia eta euskarazko tresnen eta edukien sorkuntza sustatuz. Eusko Jaurlaritzak 25 proiektu laguntzea onartu zituen. Proiektua aurrera ateratzeko kultura eta hizkuntza politika sailak 8 eremu estrategikoetako arduradunekin egin zituen: administrazio elektronikoa, hezkuntza, helduen euskalduntzea, osasungintza, justizia, turismoa, kultura, hedabideak, humanitate digitalak eta liburutegi digitalak eta segurtasuna. Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea izan zen planaren eragile nagusietako bat eta berak eman zuen proiektuaren berri.[5][16]

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Altzairuzko sabaiari ostikoka» Berria 2018-08-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. a b Dobaran Urrutia, Miren. (2017). «Irekia Mobile. Hizkuntza Politikarako Kontseilariordea» www.irekia.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Miren Dobaran releva a Patxi Baztarrika en Política Lingüística» El Diario Vasco 2016-12-23 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  4. «Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur Baionan | Euskaraldia» euskaraldia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  5. a b PuntuEUS. «"GAITU-Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024"» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Miren Dobaran, viceconsejera de Política Lingüística» Deia 2016-12-24 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  7. a b c «Miren Dobaran Urrutia: "Euskalgintzagaz elkarlanean gabiltza euskara kalean egon dadila bermatzeko" - Berango» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  8. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. «Miren Dobaran, berriz Hizkuntza Politikarako sailburuorde» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  9. «Miren Dobaran Urrutia - Udaltop - Liferay» Udaltop (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  10. «Dobaran: "DBH bukatzean B2 lortzea ezinbestekoa da ikasketa prozesua ondo egiteko eta erabileran eragiteko"» EITB 2022-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  11. «Geruzak - Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean» Geruzak (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  12. «Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek 'Geruzak' proiektuaren aurkezpenean parte hartu du» www.euskadi.eus 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  13. «"Hiru gobernuek bakarrik, edo gizarte eragileek bakarrik, ezingo genuke hau antolatu"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
  14. Euskaraldia - Miren Dobaran. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  15. (Gaztelaniaz) «Miren Dobaran: «Euskaraldia nos va a unir más, va a generar nuevas complicidades y ahuyentará recelos»» El Diario Vasco 2018-10-14 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  16. «GAITU: Hizkuntza-teknologien ekintza-plana 2021-2024» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

Kanpo estekakAldatu