Bizkargi

Euskal Herriko mendia

Bizkargi[1] mendia Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean dago. 565 metroko altuera du mendi honek. Tontorrean Santa Kurtzi eskainitako baseliza dago.

Bizkargi
Datu orokorrak
Garaiera565 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′N 2°42′W / 43.3°N 2.7°W / 43.3; -2.7
MendikateaBizkargiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkargi eta inguruko mendien airetiko ikuspegia

Historia

aldatu

Espainiako Gerra Zibilean mendi honetan gatazka odoltsuak izan ziren. Horregatik, urtero-urtero maiatzeko lehen igandean Bizkargi Eguna ospatzen da. Tontorrean gudariei omenaldia egiten zaie.

Abiapuntuak

aldatu

Bizkargira igotzeko hainbat bide daude: Muxikako Gorozika auzotik, Zornotzako Autzagana eta Zabale auzoetatik, Morgako Gerekiz auzotik eta Larrabetzuko Goikoelexalde eta Aretxabalaganetik.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko toponimia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-05-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa