Ander Deuna Ikastola
Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago. Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko. |
Artikulu honek autopromozio eta publizitate kutsua du. Idazketa aldatzen, erreferentziak gehitzen edo bestelako iritziak azaltzen ez badira, baliteke ezabatua izatea. (eztabaida) |
Ander Deuna ikastola Sopelako ikastola da, Ikastolen Elkarteko kide eta 1968. urtean sortua. Beste ikastola askotan gertatu bezala, ikasle, irakasle, guraso eta laguntzaileek ereindako haziak eta urte hauetan guztietan egindako ahaleginak fruitu oparoak eman ditu eta etorkizunean ere emango ditu. Ikastolako hasierako proiektuak hiru zutabe nagusi zituen:
– euskara eta euskal kultura
– herrikoia izatea
– partaidetzaren aldeko ahalegina
Ikastolaren lehen urratsak
aldatu1968ko irailean zazpi ume hasi ziren, nahiz eta kurtsoan zehar ume kopurua gehituz joan eta kurtso bukaerarako 20 bat ume egon ikastolan.
Ordura arte, jabegoa Ikastolako guraso edota laguntzaileen izenean zegoen. Garai horretan Kooperatiba Elkarte bat sortzea pentsatu zen eta 1974an bildutako asanbladak 14 pertsona hautatu zituen Zuzendaritza Batzorderako.
Lankide Aurrezkiaren bitartekaritzari esker 1976-01-22an espedientea onartu zen Madrilen eta 1976-04-11an Asanblada berri bat burutu zen eta Zaintza Batzordea eta Zuzendaritza Batzorde berria aukeratu ziren.
Ikastola zabaltzen
aldatu1982an egungo kiroldegiaren zati handi bat egina zegoen eta urte horretan BBB eta UBIrako, hots, Bigarren Hezkuntza, proiektua prestatu zen. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere gurasoek eta laguntzaileek egin zuten gehiena.
1988an aldaketa garrantzitsua eman zen Ikastolaren antolakuntzan. Gestiogintza arazoak zeuden eta Ikastolaren Elkarteko bitartekaritza beharrezkoa zela ikusi zen. Horren ondorioz, antolaketa eredua eta gestiogintza motaren inguruan berregituraketa bat egin zen, zuzendaritza barneratuz. Hortik aurrera bi maila bereizten dira, gobernua (norabideak zehaztu, planak onartu eta prozesuak kontrolatu) eta funtzionamendua (planak prestatu eta gauzatu).
90. hamarkadan ikastolaren abiada
aldatu1990eko maiatzaren 27an Sopelako Ikastolan “euskara ala ezkara” lelopean Ibilaldia egin zen. Ibilaldi horretatik aurrera funtsezko aldaketa emango da; Ibilaldiaren antolaketaz Ikastola bakar bat arduratzen den lehen aldia da.
1993eko maiatzaren 22an Ander Deunak gehiengo handiz ikastola gisa jarraitzeko erabakia hartu zuen, sare publikoan integratzeko aukera alboratuz.
1996an Ander Deuna Ikastola Guraso eta Langileen Kooperatiba Elkartea bihurtu zen, bertan lanean ari ziren langileek kapital ekarpen garrantzitsua egin zuten eta hortik aurrera ebatz-organoetan parekotasuna dago guraso eta langileen artean.
XXI. mendea
aldatu2000. urtean Ander Deuna “Herri Onurako Guraso eta Langileen Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea” izendapena jaso zuen.
2004. urtean maiatzaren 30ean “Alkarregaz heldu” lelopean Ibilaldia antolatu zuten Betiko eta Ander Deuna Ikastolak Leioan.
2018an komunitate osoaren parte hartzearekin hausnarketa prozesu bat jartzen da abian eta, ondorioz, besteak beste, egitura barri bat sortzen da.
2021eko maiatzaren 30ean Ibilaldia antolatu zuen Betiko ikastolarekin batera. “Kalakalata” lelopean, euskararekin eta euskararen alde bustitzeko deia egin zen. Pandemia garaira egokitutako Ibilaldia izan zen.
2020-21 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako eraikinean estruktura arazoak aurkitu ziren. Ondorioz, 2021-22 ikasturtea aparkalekuan jarritako aurrefabrikatuetan emon zuten Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleek. Bitartean, ordura arteko frontoian forjatuak jarri ziren.
2022an marka gogoeta prozesu bati ekin zaio, etorkizunerako oinarriak finkatuz. Marka nortasun berria estreinatu dugu, “Biharko mundua gaur eta hemen” lelopean.
Gaur egun pedagogia berrietara egokitzen jarraitzen dugu, gure ikasleak biharko mundurako heziz.