Larrabasterrako geltokia
Larrabasterra Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Sopelako izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. Geltokia 1. linearen tren batzuen geltoki-buru da.
Larrabasterra | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geltokiaren kanpoko ikuspegia. | ||||||||
Kokapen mapa | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Loiola Ander Deuna kalea, 20; 48600 | |||||||
Udalerria | Sopela, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | LAR | |||||||
Gunea | 3. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 419.458 (2017)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 3 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1Etxebarri - Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A2166 Uribe Kosta - EHU A3451 Areeta - Armintza A3531 Sopela - Mungia - Gatika | |||||||
Sopelbus | 2 (Uda) Metro Larrabasterra - Arriatera 1 (Negua) Atxabiribil - Haurreskola | |||||||
Bestelakoak | Taxi Bizimeta |
Geltokiaren eraikina trenbideen gainean dagoen beiradun bestibulu bat da, albo bietatik irisgarria. Bestibulu horretatik bi nasetara heltzeko eskailerak zein igogailuak daude. Ezkerreko nasa Plentzia zentzuan ibiltzen diren trenek erabiltzen dute. Nasa zentralak, ordea, Larrabasterra geltoki-buru duten trenei eta Etxebarri zentzuan ibiltzen diren trenei zerbitzu ematen die.
Sarbideak
aldatuLotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean Bizimeta bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoaren Urgitxieta izeneko mailegu puntua dago eta Sopelbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo autobus lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Bidaiariak
aldatuBizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |