Ireki menu nagusia
Familia nudista bat.

Nudismoa espazio publikoetan, naturan zein kalean, biluzik agertzeko eskubidea, zaletasuna eta praktika defendatu eta bultzatzen dituen gizarte jarrera da. Nudismoa praktikatu duen pertsonari nudista deritzo.

Eduki-taula

Nudismoa eta naturismoaAldatu

Nudismo hitzaren sinonimo moduan erabili da naturismo terminoa. Naturismoak esanahi zabalagoa du eta nudismoa bere gain hartzeaz gain, naturarekiko eta hurkoarekiko errespetua goraipatu eta bultzatzen dituen gizarte jarrera da. Adibidez, hondartza batean biluzik agertu eta aldi berean zaborra bota edo erre egiten duen pertsona nudista da, baina ez ordea naturista.

Nudismoa eta sexu erakuskeriaAldatu

Nudismoa sexu erakuskeriarekin lotzeko jarrerak daude gizartean. Nudista batek ez du zertan, ordea, beste pertsonen begirada edo arreta pizteko asmoa edukirik. Sexu erakuskeria gainera biluzik agertu gabe ere izan daiteke.[1]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nudismo  

Kanpo loturakAldatu

Ikus, baita ereAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. ¿Exhibicionismo o nudismo?, Descubriendo el nudismo blogean.