Itsaslabar bat itsasoan zuzenean bukatzen den geografia gorabehera da. Mendian daudenean, askotan faila edo ibaiek sortuak, amildegi izena ematen zaie. Itsaslabarrak higadurarekiko erresistentzia handia duten arrokaz osaturik egon ohi dira, hareharri, kareharri edo dolomita kasu, edo basalto eta granitoaren gisako arroka igneoz. Batzuetan faila batek sortzen dute itsaslabarra. Horma malkartsu eta bertikala; bereziki itsasertzekoa, olatuen jardunak eratua.

Itzurungo itsaslabarrak, Zumaian.
Zokoako itsaslabarrak, Ziburun.

Itsasoak labarrak higatzea lortzen du denboraren poderioz, flyschen kasuan adibidez. Olatuek beheko aldean harkaitza jan ahala, goiko aldea kili-kolo geratzen da, eta halako batean goiko zatia erori egingo da. Higadura honek abrasio plataformak sortzen ditu (adb. Zumaiako Itzurun eta Algorri hondartzetan).

Sailkapena aldatu

Garaiera itsas mailatik kalkulatzen da. Hona hemen munduko garaienak:

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu