Ireki menu nagusia

Thomas Gray (Cornhill, Londres, 1716ko abenduaren 26a - †Cambridge, 1771ko uztailaren 30a) ingeles olerkaria izan zen. Etonen eta Cambridgen ikasi zuen. Walpoleren laguna izan zen eta hari bidaltzen zizkion poemak. Elegy Written in a Country Church Yard (1751) izan zen Grayren poemarik ezagunena, jarrera neoklasikokoa. Hala ere, erromantizismoaren kutsu nabarmeneko lanak ere eman zituen: The Bard, The Progress of Poesy, Norse Odes, Hymn to Ignorance, Hymn to Adversity, The Fatal Sisters eta Descent of Odin. Eskandinaviako eta zelten poesiari buruzko interesa zuen. Grayren lanak heriotzari buruzko gogoetak dira nagusiki.

Thomas Gray
PortraitThomasGrayByJohnGilesEccart1747to1748.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1716ko abenduaren  26a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Talde etnikoa Ingelesa
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Cambridge1771ko uztailaren  30a (54 urte)
Hobiratze lekua Buckinghamshire
Hezkuntza
Heziketa Peterhouse
Eton College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea

ErreferentziakAldatu