Mahābhārata (sanskritoz: महाभारतम्; Bharatatarren gerraren narrazio handia) Indiako epopeia mitologiko handia da. Gaur egun, hindu gehienek, K.a. 3200 eta K.a. 3100 bitartean gertatutako benetako gertaerak kontatzen dituela uste dute. Datazio kontserbadoreagoek, K.a. VI. mendean datatzen dute, budismoa agertu zenean, edo agertu eta gutxira.

Mahābhārata
Jatorria
Egilea(k)Vyasa
Izenburuaमहाभारतम्
Ezaugarriak
Genero artistikoaepopeia
Hizkuntzasanskritoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daItihasa (en) Itzuli
Fikzioa
Razmnamaren (Gerren liburua, 1761-1763) 134 marrazkietako bat, Mahabharataren itzulpen pertsiarra. Akbar erregeak (1566-1605), Naqib Khani, testu hindua itzultzeko agindu zion, bi kulturen arteko harremanak hobetzeko. Eskena honetan, Bhishma aitona (irudiko izenean Dronacharya dela dio, baina argazkia izendatu zuen argazkilariaren akats bat da), Kurukshetrako gudua amaitu eta aste batzuetara oraindik bizirik zegoenak, bere azken irakaskuntzak irakasten ditu hil zorian dagoen bitartean (bere iloba-biloba Aryunak sastakatzeko erabili zituen gezien gainean), bost Pandavez (musulmandar arropekin) eta Krishnaz (larruazal urdinekoa) inguraturik. Behean, Ganges amaren iturburu bat ikusten da, Aryunak, Bhishmaren egarria asetzeko deitu zuena.

Sanskritozko testua

aldatu

Hinduismoaren funtsezko testutzat hartzen den sanskritoz idatzitako testu bat da. Munduko bigarren lan literariorik luzeena da, Gesarren ipuin tibetarrak izeneko lanaren ondoren. Izenburua, India Handia bezala itzul daiteke, bhārata hitza, Bharatarena dena esan nahi duen patronimiko bat baita, Bharata-varsha erresuma sortu zuela uste den erregea (varsha: "herrialdea"). Bhārat hitza, Indiak, hindi hizkuntzan duen izen ofiziala ere bada.

Testu hinduen sailkatzearen barnean, Mahābhārata, Itijasaren zati da (iti-ja-āsa, "hala- izan zen-benetan, istorioak), zuzenean filosofikoak ez diren testu sanskritoek jasotzen duten izena dena, Purāna (antzinako istorioak) eta Rāmāianarekin batera.

Bertsio osoak, 100.000 bertso baino gehiago ditu, Biblia baino lau aldiz luzeagoa eta Iliada eta Odisea baino zortzi aldiz luzeagoa delarik.

Jatorrizko esanahia

aldatu

Bere sakontasun filosofiko handiarekin eta bere handitasun puruarekin, Indiako kulturaren eta tradizio vedikoaren irudikatze osoa, Mahābhārataren irismena, hobeto laburtzen da bere lehen parva edo liburuaren hasieran dagoen esaera batean: "Hemen dagoena, beste toki batzuetan aurki daiteke, baina hemen dagoena, ez da beste inon aurkituko".

Mahabharata, errege, jakintsu, jainko eta deabruen istorio bat da. Honen bidez, bere egile mitikoa den Krishna Dwaipaiana Viasak, bizitzaren lau xedeei buruz erakutsi nahi du: dharma (behar erlijiosoa), artha (aberastasuna), kama (gozamena) eta moksha ("salbazioa", hinduek, arimaren azken xedetzat jotzen dutena). Karmaren lege mitikoak (literalki "aktibitatea": akzio eta erreakzioaren legea, eta ondorengo berraragitzea) paper oso bat du Mahabharataren ulermenean.

Testuaren historia

aldatu

Egilea

aldatu

Ez da testu honen benetako egilea ezagutzen.

Mahabharata beraren arabera, Vyasak kontatu zuen, istorioan bertan pertsonaia dinastikorik nagusienetako bat dena (istorioan zehar askotan agertzen ez den arren). Vyasa jakintsua, istorioko bi dinastia protagonisten aitona zen: Kauravak eta Pandavak. Senidetasun honek, errege familiaren barneko gertakariei buruz asko ezagutzea ahalbidetu zion. Gainera, bera Kurukshetran bizi zen, gudu zelaitik gertuko baso batean (istorioaren muina), bere begien aurrean gertatu zen gerrari buruzko xehetasun batzuk ezagutzea eta, azkenik, istorioa idaztea ahalbidetu ziona.

Vyasa eta Ganapati

aldatu
« Brahma jaun handiak (unibertsoaren sortzailea) jaitsi egin zen eta Vyasari, bere lanerako (istorioa idazteko), Ganapatiren (Ganesha) laguntza lortzeko esan zion. Ganapatik, Vyasak errezitatutako ereserkiak buruz idatzi zituen, eta, hala, Bharata idatzia izan zen. Ganapatik ezin zuen Vyasaren abiadura berean idatzi, eta, ondorioz, zenbait hitz, are bertso osoak, galdu egin ziren. »


Vyasaren garaian, idazketa ez zen ezagutzen, edo behintzat, ez ohiko baliabide bat zen, edo teknologia berriegi bat. Jakintsuek ez zekiten idazten, idazketa, Kaliren aroko hilkorrentzat egokia zela uste baitzuten, zenbait milaka bertso gogoratzeko oroimen gutxi izango zutenak.

 
Mahabharatan aipatzen diren tokiak erakusten dituen mapa. Hori koloreko izenak, erresumak dira, laranja kolorekoak, atzerriko erresumak, (ustezko kokapendunak, arrosa kolorekoak, tribu exotikoak dira, ibaiak urdinez agertzen dira, mendiak morez eta basoak berdez.

Mantendu ziren lehen bertsoak, 500. urtekoak dira, indu eta brahmi hizkiez idatzia (sanskritoa idatzi zen lehen hizki motak).

Errezitatzaile profesional ezberdinek kontatutako istorioak alderatzean, ezberdintasunak nabaritzen ziren, testua idazterako orduan, Ganapatiren hutsak bezala azaltzen zituztenak. Edonola ere, ahozko errezitaziozko bere existentzian zehar, informazio oso gutxi galdu zuela uste da, antzinako hinduek erabilitako mantentze teknika bikainen ondorioz. Vedak izan ziren ahozko tradizioak gehien mantendutako testuak, Mahabharata bera baino askoz antzinakoagoak diren arren.

Nola idatzi zen dioen beste mito bat

aldatu

Mahabharataren lehen zatiak, Ganesha jainkoak (elefante burudun jainkoa, Shivaren semea), eskuizkribua Viasadeven diktaketapean idaztea onartu zuela dio, baina soilik, honek, bere errezitazioan etenik ez egitekotan: Viasak, orduan, beste baldintza bat jarri zuen: idatzi aurretik, Ganeshek, uler zezala Viasak errezitatutakoa. Orduan, Viasak ulertzeko zaila zen bertso bat esaten zuen bere etengabeko diktaketan etenik egiteke. Sanskritozko bertso bakoitza, gutxi gora-behera, bi segundotan irakur daiteke, eta, beraz, Mahabharatak dituen 100.000k, 56 ordu inguruan.

Mito honek, Ganeshen irudiak, ezkerreko letagina zergatik hautsita duen azaltzeko ere balio du: idazteko presaren presaz, jainkoari bere idazluma hautsi zitzaion, eta, orduan, berak, bere letaginaren muturra hautsi eta idazluma bezala erabili zuen (bere odola tinta bezala erabiliz), diktaketa ez eteteko.

Ganesha jainkoak Mahabharata idazterakoan izan zuen zailtasuna, benetakoa izan zitekeen, eta errezitatzaile profesionalek errezitatzen zituzten istorioak idazten saiatzen ziren pertsonak izan zuten arazoa izan liteke. Hauek, ziuraski, ez ziren errezitatzea geldiarazi eta berriz hasteko gai, buruz ikasitako lerroak etengabeko errezitatzea baitziren.

Ganapati izena, errepublika batetako buruzagia izendatzeko erabiltzen zen. Antzinako Indian, rajak zuzendutako erresumak (eremu txiki edo probintziak) zeuden, baita nolabaiteko errepublikak ere, aukeratutako buruzagiek edo ganapatiek zuzendutakoak. Adibidez, Kanboja eta Dwaraka, errepublikak zirela uste da.

Mahabharata idatzi zuen ganapatia, ziuraski, errepublika hauetakoren batetako buruzagia zen, idazketaren artean ongi hezia. Ganapati eta Ganesha izenak, hinduen jainko elefantearen izen bezala erabiltzea, ziuraski, beranduagokoa izan zen.

Yaia, Viasarena

aldatu

Uste denez, Mahabharataren istorio guztiak, ahoz igorritako zenbait istorioetatik abiatuta konposatuak izan zirela uste da, Yaia (Jaya: garaipena) izeneko lan bat, hasieran askoz laburragoa zena osatu zuten istorioak.

Viasak, soilik, Mahabharataren bihotza dena idatziko zuen, 25.000 bertsoz osatua dagoena. Bere istorioari, Yaia (garaipena) izenburua eman zion.

Beranduago, istorioa, 100.000 bertso izan arte hazi zen, ziuraski, zenbait egileren laguntzaren ondorioz (horien artean Viasaren zenbait ikasle, Vaisampaiana, Yaimini, Paila eta Suka kasu). Testu hori, Bharata bezala ezagutzen da.

Azken fasean, testu epikoa, 150.000 bertso baino gehiago izateraino hazi zen. Hau, idazle belaunaldi gutxi batzuen lanagatik izan zen, Ugrasrava Sauti kasu, modu anonimoan lagundu zutenak, euren ekarpenak, Viasari emanez. Azken fase hau da Maha Bharata deritzona.

Viasaren Yaia testua, Mahābhārataren muina dena, Dhritarashtraren (Kauraven aita zen Kuru erregea), Pandavei, bere hildako anaia Panduren semeak, Kurukshetrako guduan aurre egin ziena, eta bere idazkari Sañyaiaren arteko elkarrizketa eran egituratua dago. Sañyaiak, 18 egun iraun zuen guduaren gertakari bakoitza, gertakari hauetako bakoitza gertatzen doan heinean kontatzen du. Dhritarashtrak, batzuetan galderak egiten ditu, eta besteetan, ahuendu egiten da, bere seme, lagun eta senideetako bakoitzaren heriotzaren berri izaten duenean. Errudun ere sentitzen da, bere gutizia izan baitzen, Indiako azpikontinenteko erresuma guztiak suntsituak izatearen arrazoia.

Hasieran Sanyaiak Lurreko kontinente ezberdinen, ozeano ezberdinen (ur gazizkoa, ur gezazkoa, esnezkoa eta gurinezkoa hurrenez hurren) beste planeta batzuen eta hauen biztanleen deskribapen bat ematen du, erabat mitologikoa, eta ondoren Bharata Varshan zentratzen da (India) eta ehundaka erresuma, tribu, probintzia, herri, herrixka, ibai, mendi eta basoren zerrenda xehatu bat ematen du.

 
Baxuerliebe nahaspilatsua Hoysaleswara tenpluan (Halebiden, India), Mahabharataren elezaharra erakusten duena, non Abhimaniu gerlaria , Arjunaren semea dena, chakra-viujan sartzen den

Egunero bi armadetako bakoitzak hartzen dituen eraketa militarrak ere azaltzen ditu (vyuha, viuja ahoskatua). Harri-orri-ar jokoan bezala, eraketa egokia hartzen duen armadak irabazten du gudu hori: arrano forma duen armadak suge forma duena garaitzen du etab...

Viasaren Yaia testu horren hamazortzi atalek Bhagavad-gītā testu erlijiosoa osatzen dute.

Bhārata, Vaisampayanarena

aldatu

Yaia testuaren garapena Bhārata eratu arte ziuraski Viasaren ikasle bat izan zen Vaisampayanaren lana izan zen zenbait egile ezezagunekin batera. Bharata dinastiako erregeen historiari buruzko kontakizun bat da, Vaisampayanak Janameyaiari kontatua, bost Pandava anaietako bat zen Arjunaren birbiloba.

Mahābhārata, UgraSravá Sautirena

aldatu

Viasaren lanaren azken fasea Mahābhāratan amaitzen da, Ugrasrava Sautiren narrazio bat dena (historialari profesional bat, Naimisaranya edo Naimisha basoan bildutako jakintsuen biltzarraren aurrean, hauen zuzendaria Sháunaka Rishi zelarik. Istorioaren barnean jatorrizko Bharata zegoen, eta honen barnean Viasaren Yaia.


Kanpo estekak

aldatu