Xahname

persiar poema epiko luzea, Ferdowsi poetarena

Xahname (persieraz: شاهنامه‎, Šāhnāmah —ahoskera: [ʃɒːhnɒːˈme]—, «erregeen liburua») Ferdowsi persiar poetak 977 eta 1010. urteen artean idatzitako olerki luzea da, Iran Handiko epopeia nazionala. 50.000 distich edo bikoz (bi lerroko bertsoak) osatuta dagoelarik,[1] Xahname da poeta bakar batek idatzitako munduko poema epiko luzeena. Gai nagusitzat du Persiar Inperioaren iragan mitikoa —eta, neurri batean, iragan historikoa ere—, munduaren sorreratik hasi eta VII. mendean arabiarrek Iran konkistatu zuten arte. Gaur egungo Iranek, Azerbaijanek, Afganistanek eta persiar kulturaren eraginpeko eskualde handiak (Georgia, Armenia, Turkia eta Dagestan) ospatzen dute epopeia nazional hau.

Xahname
Unknown, Iran - Page from the Shahnama of Shah Tahmasp - Google Art Project.jpg
Datuak
IdazleaFerdowsi
Argitaratze-data1000 (egutegi gregorianoa)
Generoaepopeia eta epika
Jatorrizko izenburuaشاهنامه
HerrialdeaGhaznavidarren Inperioa

Idazlan honek berebiziko garrantzi handia du persiar kulturan eta persiar hizkuntzan, literaturako maisulantzat jotzen baita, eta Iranen nortasun kultural etniko eta nazionalaren bereizgarri da.[2] Zoroastrismoaren egungo jarraitzaileentzat ere garrantzitsua da, hor jasota baitaude lotura historikoak bi une hauen artean: erlijio horren hastapenak, batetik, eta Persiako azken sasandar agintarien heriotza, bestetik. Musulmanen konkistan sasandar agintariak hiltzeak ekarri zuen zoroastrismoaren gainbehera Iranen.

Xahname (Erregeen Liburua)

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Lalani, Farah. (2010-05-13). «A thousand years of Firdawsi's Shahnama is celebrated» The Ismaili.
  2. (Ingelesez) Ashraf, Ahmad. (2012-03-30). Encyclopædia Iranica. .

Kanpo estekakAldatu