Alfred Tennyson

Alfred Tennyson (Somersby, Lincolnshire, 1809ko abuztuaren 6a - Aldworth, Surrey, 1892ko urriaren 6a) ingeles poeta izan zen. Viktoria erreginaren garaiko poetarik garrantzitsuenetakoa izan zen. 1827. urtean bertso bilduma txiki bat argitaratu zuen anaiarekin batera: Poems by two brothers (Bi anaien poemak). Hurrengo urtean Cambridge-ko Trinity College ikastetxean ikasten hasi zen eta han A.H. Hallam-en lagun egin zen. 1830. urtean Poems Chiefly Lyrical (Poema lirikoak bereziki) bakarkako lehen liburua argitaratu zuen, eta 1831. urtean ikasketak utzi behar izan zituen aita hil zitzaionean. 1832. urtean bere bigarren poema bilduma argitaratu zuen: Poems (Poemak), The Lotus Eaters (Lotofagoak) eta The Lady of Shalott (Shalott-eko dama) poema ezagunak haien artean. 1833. urtean bere lagun Hallam-en heriotzak eragin handia izan zuen beregan, eta In memoriam (1850) obra idazteari ekin zion haren ohoretan. Bere lanak ia hamar urte argitaratu gabe egon ondoren, 1842. urtean hirugarren poema bilduma argitaratu zuen Ulysses eta Locksley poemak barne, eta 1847. urtean The Princess (Printzesa) kontakizun poema bilduma. 1853. urtean Wight uhartera erretiratu zen eta han egon zen 1869 arte. Garai hartan ere obra ugari argitaratu zuen: Ode on the Death of the Duke of Wellington (1852, Wellington dukearen heriotzari eskainitako oda), Maud and other Poems (1855, Maud eta beste poema batzuk), Idylls of the King (1859, Erregearen Idilioak), Enoch Arden (1864). 1875-1879 bitarteko urteetan historiari buruzko hiru drama idatzi zituen: Queen Mary (Maria erregina), Harold eta Becket. Poesian erabili zuen teknikarengatik, eta hizkuntzan eta pentsamenduan sakondu izanagatik maisu handitzat hartua izan da, bere garaiko gizarteak haren lanak ongi hartu ez zituen arren.

Alfred Tennyson
Alfred Lord Tennyson 1869.jpg
Poet Laureate of the United Kingdom (en) Itzuli

1850eko azaroaren 19a - 1892ko urriaren 6a
Lorden Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaSomersby (en) Itzuli1809ko abuztuaren 6a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Talde etnikoaIngelesa
HeriotzaAldworth (en) Itzuli eta Haslemere (en) Itzuli1892ko urriaren 6a (83 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaGeorge Clayton Tennyson
AmaElizabeth ffytche
Ezkontidea(k)Emily Tennyson, Lady Tennyson (en) Itzuli  (1850eko ekainaren 13a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
King Edward VI Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Londres
Lan nabarmenakThe Charge of the Light Brigade (en) Itzuli
The Lady of Shalott (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0855139 IBDB: 417557
Musicbrainz: 9a503622-1d3b-48f7-9755-d0a1726a1e55 Discogs: 694647 IMSLP: Category:Tennyson,_Alfred Find a Grave: 21646 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Tennyson