Homero[1] (antzinako grezieraz: Ὅμηρος; Esmirna, Turkia, K.a. IX. mendeaIos, Grezia, K.a. IX. mendea) poeta klasiko greziarra izan zen. Odisea eta Iliada lan ezagunen egilea da, literaturaren historian berebiziko garrantzia dutenak. Erabilitako hizkera greziera joniarraren aldaera zaharra da.

Homero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakὍμηρος
Jaiotzaezezaguna, K.a. IX. mendea
HerrialdeaIonian League
Talde etnikoagreziarra
Lehen hizkuntzaantzinako greziera
HeriotzaIosK.a. IX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, autorea eta idazlea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaepopeia

IMDB: nm0392955 Allocine: 68960 Allmovie: p310511 TCM: 2853451 Metacritic: person/homer TV.com: people/homer IBDB: 6330
Musicbrainz: ebde00ad-8f53-48bb-a6c8-a5b0d7c01705 Discogs: 706034 Find a Grave: 104368337 Edit the value on Wikidata

Homeroren existentziaren inguruko mitoa aldatu

 
Homero eta bere lazarilloa (William-Adolphe Bouguereau, 1874).

Homeroren irudian errealitatea eta kondaira nahasten diraː bere biografiari buruz ez baitago datu askorik. Adibidez, oraindik ez da aurkitu haren jaioterria. Itsua omen zen eta, bestalde, historialari batzuek poeta ibiltari bat zela diote, eta izen hori jarri ziotela.

Hadriano enperadoreak Delfosko orakuluari galdetu zion Homeroz, eta honek benetan existitu zela esan zuen. Gaur egun, Homero antzinako Greziaren zabaltzailea izan zela esaten da. Batzuetan Homerori Meonides deitzen zitzaion, Meonen semea zelako.

Homeroren nortasuna edo izatea bera zalantzan jarri duenik ere izan da (Aubignac, Vico, Wolf), baina gaur egun arazoa besterik da: literatura unibertsalean funtsezkoak diren bi obra horien egilea bera ote den jartzen da zalantzan, obra horietan ageri diren moldaketak eta aldaketak begi bistakoak baitira.

Bizitza eta obra aldatu

Joniarra bide zen eta, agi denez, Esmirna hirian jaio, Kios uhartean bizi eta Iosen hil zen.

Herodotok dioenez K.a. 850. urte inguruan bizi izan zen. Iliada eta Odisea bi obra nagusi horien egilea da, eta Grezia klasikoan eredutzat zeukaten Hesiodorekin batera. Ospe handia izan zuen antzinate osoan; K.a. VII. mendean haren epopeiak guztiz ezagunak ziren greziarren artean, eta helenismoaren azkenera arte leku handia izan zuten heziketaren alorrean. K.a. VIII. mendean Hesiodo eta beste zenbait poeta haren hizkuntzaz eta teknikaz baliatu ziren. Pisistratoren eta haren seme Hiparkoren agintaldian (K.a. VI. mendea), ezagunak ziren poemen testua finkatu zen.

Gero, K.a. II. mendean, Bizantzioko jakintsuek edizio kritikoa paratu zuten, ustezko interpolazioak alboratuz eta poema epiko biak 24 bana kantutan antolatuz. Pergamo hiriko eskolak, alabaina, bizantziarrentzat interpolazioak zirenak berriro testuan sartu eta, mendebalera iritsia den bertsioa moldatu zuen. Florentzian inprimatu zen lehen aldiz (1488).

Eragina aldatu

 
Homero, 1812ko marmolean (Louvre museoa).

Homeroren testuen zabalkundea handia izan zen Antzinaroan bezala, Aro Modernoan ere. Poemagintza latinoaren sorreran eragin nabarmena izan zuen, batez ere Virgiliorengan. Baina azken honekiko lilurak itzali zuen Homeroren ospea Erdi Aroan eta Errenazimentuan. Ordea, erromantizismo ingelesak eta Alemaniako erromantizismoak berriro azaldu zituzten Iliadaren eta Odisearen balioak. Bertako gaiak, pertsonaiak eta formak sinbolo bihurtu ziren handik hara. Greziar ispiritualitatearen interpretazioa da Homeroren lana, eta gizonaren psikologiaren ezagutzaren hasiera markatzen du.

Salbador Barandiaranek itzuli zuen euskarara Iliada (Iliasena).

Erreferentziak aldatu

  • Azurmendi, J. 2011: "Filosofia eta poesia: Platon eta Homero, Heidegger eta Hölderlin" in Joxe Azurmendi (arg.), Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin ISBN 978-84-95234-43-8
  • Iturriotz, A. 2006: Giza abere heroikoa kultura homerikoan, Donostia, Jakin ISBN 84-95234-29-7
  • Ikus, gainera aldatu

    Kanpo loturak aldatu

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Homero