Fernando de Rojas

espainiar idazlea (ca. 1470-1541)

Fernando de Rojas (La Puebla de Montalban, Toledo, Gaztelako Koroa, 1470Talavera de la Reina, Toledo, Gaztelako Koroa, 1541) antzerkigilea, poeta eta legelaria izan zen, Espainiako Urrezko Mendeko egile nabarmenetako bat. Gaurdaino iraun duen haren lan bakarra Zelestina da, garrantzi handikoa, gaztelaniazko literatura modernoaren hasieran eta Europa osoan aitzindaria izan baitzen, narrazioan elkarrizketak erabiltzean.[1] Azkenik, obraren generoa antzerki gisa hartzea ezbaian jarri da, egokiago baita jendaurrean irakurtzeko narraziotzat hartzea.

Fernando de Rojas

Bizitza
JaiotzaLa Puebla de Montalbánc. 1470
Herrialdea Espainia
HeriotzaTalavera de la Reina1541 (75/76 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakalkatea, abokatua eta futbolaria
Lantokia(k)Espainia
Lan nabarmenak
Genero artistikoaantzerkia

Find a Grave: 7620494 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Datu gutxi ezagutzen dira bere bizitzari buruz. Zelestina lanaren lehenengo edizioa anonimoa bazen ere, ondoko argitalpenetan ematen dira zuzentzaile eta egilearen inguruko datuak (Toledo, 1500). Horrela, egilearen jaiotze tokia eta Batxillergoduna zela aipatzen da. Hil ondoren, 1636 urtean, Cosme Gomez Tejada lizentziatuak idatzi zuen Historia de Talavera izenburuko lanean, Fernando de Rojasen inguruko zenbait aipamen jasotzen dira, hala nola, han bizi, lan egin, alkate izan zela 1538 urtean, seme-alabak utzi eta bertan hil zela. Bestalde, epai-dokumentuen bidez, Inkisizio prozesuetan aipatzen da lekuko gisa defentsaren aldetik. Izan ere, zenbait adituk adierazi dute arbaso juduak zituela eta garaiko kristau berri gisa hartua zela orduko gizartean, nahiz eta laugarren belaunaldikoa izan.[2] Halere, egun ez da frogatutzat ematen datua eta kaparetasun prozesuetan kapare zahar gisa azaltzen da Rojas sendia.[3] Bestetan, berriz, abokatu gisa duen jarduna dokumentatzen da. Horrela adierazten da bere aitaginarrebaren aurkako kasuan, Álvaro de Montalbán. Bere kontra izan zen epaiketan 1525ean, juduen aldekoa izateagatik, akusatuak eskatzen du suhia bera izatea bere abokatu defendatzailea, Leonor Álvarez de Montalbán bere alabaren senarra den Fernando de Rojas hain zuzen. Senar-emazteek zazpi seme-alaba izan zituzten.[4] Azkenik, bere testamentuak sendiaren eta ondasunen inguruko datu osagarriak ekartzen ditu.[5] Ondasunen artean, seme-alabei lagako dien liburutegiaren inguruko informazioa dugu, non nabarmentzen diren, liburu zientifiko eta juridikoez gain, filosofia eta literatura lan batzuk, haren interes humanistikoen lekuko direnak.[6]

Zelestina literatura lanak Salamancako Unibertsitatean eskuz esku zebilen eskuizkribu batean du jatorria. Lehenengo argitalpenetan Rojasek dio "Gutuna bere lagun bati" hasierako kartan eskuizkribua topatu eta jarraitu zuela bigarren ataletik aurrera. Horren inguruan, egiletza bikoitzaren ustea zabalduta geratu da.[7] Lehenengo bertsio inprimatuari dagokionez, eztabaidatutako gaia izan da zein hartu daitekeen 'editio princeps' gisa, betiere 1500 urte ingurukoa. Adostasunik gabe bada ere, oso gertukoa izan daiteke Toledon argitaratu zena 1502. urtean, Comedia de Calisto y Melibea izenburuz, 16 ataletan plazaratua.[8] Bigarren ediziorako izenburua aldatu zitzaion lanari: Tragicomedia de Calisto y Melibea, Valentzian ateratakoa 1514 urtean, eduki berriak eta 21 atal dituena. Testuaren hasieran, aipatutako gutunean azaltzen dira orduko bi idazle, (Juan de Mena eta Rodrigo de Cota), baina egun onartzen da gorazarre gisa jarriak daudela, eta bestalde, bertso zortzidun akrostikotan ageri da Rojas batxilerra, egiletzat. Hala ere, Rojas egile izanaren aitortza hori ez da XIX. mendera arte gauzatzen. Azkenik, kontuan hartu behar dira Erdi Aroaren bukaeran egiletzaren kontzeptuaren ezberdintasunak.[9]

Euskaratuak

aldatu
  • Zelestina, Joxe Antonio Sarasola Arregik euskaratua (Alberdania argitaletxea, 2010). Bertsio digitala: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala (2016).[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Fernando de Rojas», Encyclopædia Britannica. 2018ko irailaren 26an kontsultatua.
  2. (Ingelesez) Green, Otis (1947). «Fernando de Rojas, converso and hidalgo». Hispanic Review, XV: 384-387.
  3. (Gaztelaniaz) Rafael Beltrán, José Luis Canet eta Marta Haro. «Fernando de Rojas y el antiguo "auctor"», Cervantes Virtual. Kontsulta data: 2018ko irailaren 27a.
  4. (Gaztelaniaz) Gilman, Stephen (1978). La España de Fernando de Rojas. Panorama intelectual y social de "La Celestina". Madrid: Taurus. 211-217. orrialdeak.
  5. (Gaztelaniaz) Valle Lersundi, Fernando del (1929). «Testamento de Fernando de Rojas, autor de "La Celestina"». Revista de Filología Española, XVI, 367-388. orrialdeak.
  6. (Gaztelaniaz) Damiani, Bruno Mario (1980). La Celestina. Madrid: Cátedra. 19. orrialdea.
  7. (Gaztelaniaz) Itziar Mitxelena (1996), «Algunas observaciones acerca del comienzo de Celestina», Celestinesca, 20:1, 178-179. orrialdeak.
  8. (Gaztelaniaz) Canet Vallés, José Luis (2011). Comedia de Calisto y Melibea. Edición crítica, introducción y notas. Valencia: Universitat de València. 11-30. orrialdeak. Kontsulta data: 2018ko irailaren 27a.
  9. (Gaztelaniaz) Prieto de la Iglesia, Remedios eta Sanchez Sanchez-Serrano, Antonio (2016). «Posibles razones por las que la Celestina fue considerada anónima durante los siglos XVI-XVIII y creación de Rojas a partir del XIX», Celestinesca, 40 zk., 135-158. orrialdeak.
  10. E-liburutegiko Bertsio digitala, jabari publikoan: [1][Betiko hautsitako esteka]; [Kontsulta data 2018ko irailaren 27an]

Kanpoko loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando de Rojas