Canterburyko ipuinak

Canterburyko ipuinak (ingelesez: The Canterbury Tales) Geoffrey Chaucer ingeles poetak 1386-1400 urteetan idatzi zuen ipuin multzoa da. Boccaccioren Dekamerone obraren antzera moldatua dago lana; XIV. mende bukaerako Ingalaterrako gizarteari buruzko erretratu ironikoa dira kontakizunak. 1526. urtean eman ziren lehenengo aldiz argitara.

Canterburyko ipuinak
Canterbury Tales.png
1484ko Canterburyko ipuinen azala
Datuak
IdazleaGeoffrey Chaucer
Argitaratze-dataXIV. mendea
GeneroaIpuinak
Hitz lauz nahiz bertsoz
Jatorrizko izenburuaThe Canterbury Tales
Herrialdea Ingalaterra
Euskaraz
IzenburuaKanterbury'ko ipoña
ItzultzaileaToribio Etxebarria
Argitaratze-data1978ko eta 1979ko urtarril-abendua
BildumaIpoñak-Ondakiñak
Orrialdeak82-88
Datu gehigarriak
Hizkuntza: Erdi Aroko ingelesa

Ipuinak Erdi Aroko ingeleran idatziak daude; hauetako batzuk jatorrizkoa dira, beste batzuk ordea ez, bi hitz lauz idatziak daude, eta gainontzekoak bertsotan. Balizkoaren eta errealaren arteko antitesia azaltzen da lan honetan; XIV. mendeko Ingalaterrako gizartearen kronikatzat ere har daiteke zenbaitetan. Poeta Southwarketik Canterburyra, Thomas Becketen santutegira, doazen hogeita hamar bat erromesekin agertzen da. Bidaiaren nekea nolabait arintzeko, bina ipuin kontarazten die erromesei; ipuinik hoberenak afari eder bat jasoko du sari gisa. Ipuin eta pasadizo hauek guztiak lotzerakoan ageri da bete-betean Chaucer-en artea. Gizakiak bere horretan azaldu nahiak lehen idazle errealista bihurtu zuten Chaucer.

Idazlan hau interes handikoa da, bai bere garaikideentzako, bai gaur egungo irakurleentzako ere, ingelesezko literaturaren lehenbiziko maisulana izan baitzen; izan ere, Chaucer-en aurretik frantsesez eta latinez idazten zen, eta kultura maila handiko jendeak besterik ezin zezakeen irakurri eta ulertu.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.