Erakutsia ipuin, alegia, anekdota batetik ondorio bezala ateratzen den irakaskizuna da.[1] Narrazio askok egunerokotasunerako balioa duen zerbait irakatsi nahi du eta askotan hori da haien helburu nagusia. Hori gertatzen da, esaterako, alegien generoarekin.

Teknikak aldatu

Erakutsiak erakusteko teknika ugari daude. Ohikoa da, adibidez, ezagunak edo esterotipoak diren pertsonaiak erabiltzea. Normalean, eguneroko bizitzan ohikoak diren elementuak erabiltzen dira eta mezu moral hori hobeto ulertzeko, beharrezkoak diren zehaztapenak ezabatzen dira.

Gaur egun erakutsia disimulatu egiten da, ez da hain modu nabarmenez azaltzen.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu