Fedro[1]latinez: Gaius Iulius Phaedrus edo Phaeder— (Mazedonia, K.a. 15K. o. 50) latinezko alegia-idazlea izan zen. Mutiko zela, preso hartu zuten, eta Erromara eraman zuten esklabo; Augustok liberto egin zuen.

Fedro

Bizitza
JaiotzaErdialdeko MazedoniaK.a. 15
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza50 (59/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Genero artistikoaalegia

Discogs: 3410159 Edit the value on Wikidata

Alegia-liburuak osorik latinera itzuli zituen lehenengo idazlea izan zen. Esoporen zenbait greziar alegia ianbo-bertsoetara egokitu zituen askatasun osoz. Gainerakoan, Fedroren estiloa pobrea zen irudi poetikoei zegokienez, eta bere epiteto gehienak konbentzionalak ziren. Irakasbide morala izaten zuten fabulek; batzuetan aipamen politikoak ere egiten zituen ausardiaz. Pertsonaia nagusiak animaliak agertzen zituzten fabulak oso ospetsuak egin ziren bai Europan bai ekialdean. XVIII. mendean, Fedroren hirurogeita lau fabula biltzen zituen eskuizkribua aurkitu zen Parman.

Ondoren, Vatikanon beste eskuizkribu bat aurkitu zen, eta 1831n argitaratu zen. Eta gero, beste hogeita hamar alegia berri aurkitu ziren Fedrok berak idatzitako moduan, ianbo-bertsoetan hain zuzen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu