William Wordsworth
William Wordsworth (Cockermouth, Cumberland, Ingalaterra, 1770ko apirilaren 7a - Grasmere, Westmorland, Ingalaterra, 1850eko apirilaren 23a) ingelesezko poeta izan zen.
Bizitza
aldatuIngalaterrako iparraldeko aintziren eskualdean jaio zen, eta hango paisaiak eragin handia izan zuen idazlearen haurtzaroan eta literatura-lanetan. Ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean amaitu ondoren, Europan zehar ibili zen bidaiari; Frantziako Iraultzaren aldeko agertu zen. Garai hartan idatzi zuen An Evening Walk (1793, Ibilaldia arratsaldean) poema. 1795ean, nekazaritza-eremuko etxe batean hartu zuen bizilekua, eta Samuel Taylor Coleridge poeta eta kritikariaren adiskide egin zen. Handik hiru urtera, harekin batean Lyrical Ballads poesia-bilduma argitaratu zuen, ingeles erromantizismoaren bilakaeran eragin handia izan zuena. 1799an Grasmeren jarri zen bizitzen (aintziren eskualdea), ezkondu egin zen, eta poesiak idazteari ekin zion. 1805ean Ode: Intimations of Immortality (Oda hilezkortasunari) poema ospetsua idatzi zuen; garai berean The Prelude (Preludioa) poema-bildumen zirriborroa aurreratu zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
aldatu- Wordsworth, William; Elkoroberezibar, Miguel Angel: William Wordsworth (1770-1850); The oak of Guernica (Itzul.: Gernikako arbola. - Egan, 1996-1, 146-147.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Wordsworth |