Eneida

K. a. I mendeko latinezko epopeia

Eneida Virgiliok K. a. I. mendean latinez idatzitako epopeia bat da. Lana, Augusto erromatar enperadorearen enkarguz idatzia izan zen, jatorri mitiko bat emanez, berarekin hasi zen inperioa loriatzeko xedearekin. Xede honekin, Virgiliok, Homeroren olerkiak jarraitu baino, berridatzi egiten ditu, abiapuntu bezala, Troiako Gerra eta hiri honen suntsipena hartuz, eta, Erromaren fundazioa, greziar mito ospetsuen eran gertatutako gertakari bezala jarriz.

Eneida
Vergilius Vaticanus f45v - Sibylle conduit Énée et Achates au temple d'Apollon.jpg
Jatorria
EgileaVirgilio
Sorrera-urteaK.a. I. mendea
IzenburuaAenēis
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ezaugarriak
Genero artistikoaepika eta epopeia
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Eneas Troiatik irteten, Federico Baroccirena, 1598

Esaten denez, Virgiliok, hil zorian zegoenean, Eneida erretzea agindu zuen, Augustoren propaganda politikotik geratzeko, edo lanak, berak nahi izan zuen perfekzio mailarik ez zuelako lortu.

IstorioaAldatu

Istorioa, ia hamar mila hexametro daktilikoz osatua dago, hamabi liburutan banatuak, Troiaren erorketa, Eneasen bidaiak eta Lazion troiar kolonia baten behin betiko finkatzea kontatzen dutenak.

Lehen sei liburuen laburpenaAldatu

Eneasek, printze troiarra, hiritik ihes egin zuen akaiarrek su eman ondoren. Bere aita Ankises eta bere seme Askanio tarrasean eraman zituen, eta bere emazte Kreusak gertutik jarraitzen zuen. Baina Kreusa iluntasunean hil zen, eta Eneas, desesperaturik, biziraun zuten beste batzuekin batera, lurralde berri baten bila ontziratu zen. Hera/Junorekin zuen etsaitasunak, denbora luzez noraezean nabigatzera eraman zuen, Afrika iparraldeko kostaldera iritsi zen arte, Kartagora. Bertan bizi zen Dido erregina, jainko-jainkosen eraginez, Eneasetaz maitemindu zena, Didok bere hildako senarra zen Sikeo ahaz zezan:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Eneida
Liburu osoa: Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak
« Junok, Jupiterren emazte maiteak, grina gaizto honen gatibu ikusten du Dido, izen ona zaindu beharrak ere sukar hura menderatu ezinik, eta Venusengana itzulirik ondokoa dio Saturnoren alabak: «Horra hor ohore gorena eta garaipen ugaria bai zuretzat bai zure semearentzat! Zinez aipagarria eta gogoangarria zuen indarra! [...] Orain entzun, hitz gutxitan esango dizut-eta zer egin behar dugun. Bihar bertan, Eguzkia igotzen hasi eta haren izpiek lurraren estalkia urratzen dutenean, Eneas eta Dido gaxoa hiritik irtengo dira, oihanean ehizatzera. Ehiztariek sareak oihanartean zabal ditzatenean, nik kazkabarrez betetako laino beltza botako dut euren buruen gainera eta zeruan trumoien zalaparta entzunaraziko dut. Guztiek ihes egingo dute, izuturik, gau-itzal zerratuan barrena. Eneasek eta Didok, biek elkarrekin bilatuko dute babesa, biek harpe berean. Bertan izango naiz ni, eta nire eginahala atsegin baduzu, xedera sendoz batuko ditut, eta Dido Eneasena izango da betirako. Ezteiak izango dira». »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Eneida Wikisourcen duzu eskuragarri


Orduan, denbora luzez mantendu zuen. Erresuma abegikorra zen, eta troiar guztiek Kartagon geratzea nahi zuten, baina Eneasek bazekien Italia zela bere inperioa sortu behar zuen tokia. Eneas joan ondoren, Didok bere buruaz beste egin zuen su batean, Eneasen ezpata erabiliz, betirako bere maitea madarikatuz, bere herriari, mendekatuko zela zin eginaraziz, euren aitaren semeak, beranduago erromatarrak izango zirenak suntsitzeko. Honela, bi herri senideturen arteko etsaitasuna, Kartago eta Erromaren arteko justifikatzen duen egoera sortzen da, gerra punikoetan eratorriko zena. Italiarainoko bere bidean, infernura jaitsiko da, non, bere aitak, jada hila, gorantza joango den inperio bat sortuko duela esaten dion, Augustoren garairarte.

Azken sei liburuen laburpenaAldatu

Eneas Laziora iristen da, non Latino den errege. Latinoren alaba, Lavinia, Turnorekin ezkon hitza emanda zegoen, rutulotarren buruzagia zena, baina orakuluak, Latinori, itsasotik iritsitako gizon batek, bere alabarekin ezkonduko zela eta latindarren izenean inperio handi bat sortuko zuela iragarri zion. Orduan, Turnok eta Eneasek elkarri gerra adierazi zioten, eta denbora luzez borrokatzen hasi ziren. Egun batean, baten aliatuak zetozen, eta hurrengoan, bestearenak, eta borroka ez zen sekula amaitzen. Bitartean, zeruan, Afrodita/Venus eta Hera/Juno, bataren eta bestearen alde egiten ari ziren, Zeus/Jupiterrek, bietako bakar bati ere garaipenik eman gabe. Azkenean, Eneasek, Turno hil zuen borroka batean eta Laviniarekin ezkondu zen. Herak, azkenik, troiarrenganako bere gorrotoa baztertu zuen eta Zeusen borondatearen aurrean amore eman zuen, baina ez, italiar lurralde guztitik troiar izena ezabatuko zuela zin eginarazi aurretik. "Troia erori da, ez utzi berriz pizten" esan zuen.

OnarpenaAldatu

Eneidak onarpen handia izan du mendeetan zehar, nagusiki Erdi Aroan. Garai horretan, pertsonaia epiko garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Eneas da (Ulises baino gehiago, ospe handiegirik ez duena: pertsonaia maltzurtzat hartzen da, Troia, trikimailu bati esker konkistatzen duena; Dante Alighieriren Jainkotiar komedian, adibidez, Ulises infernuan egongo da). Ohoretzat hartzen da Eneasen ondorengoa izatea: honela, Godofredo Monmouthekoak, bere Historia Regum Britanniae lanean, britainiarrak, Britus edo Brutusen ondorengo egingo ditu, Eneasen ondorengo bat.

Eneidak musikan ere oihartzun handia izan du, eta musikagile asko inspiratu ditu operak sortzean. Ezagunenak dira La Didone, Francesco Cavallirena, Dido eta Eneas, Henry Purcellena (ingelesez idatzitako lehen opera) eta Les Troyens opera heroiko handia, Hector Berliozena.

ErreferentziakAldatu

  1. Bilbao Telletxea, Gidor.. (2002). Latin-literaturarako sarbidea : idazleak eta idazlanak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380351..

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu