Ireki menu nagusia

Figura erretorikoak, estilo-figurak edo diskurtsoko-figurak diskurtso bati, testu edo hizketa bati alegia, adierazkortasuna ematen dioten hizkuntza-baliabideak dira. Literaturan nahiz diskurtso arruntetan erabiltzen dira; garai batean, ordea, bi motako diskurtso bereizten ziren: sermo ornatus, hau da, figurekin apainduta, eta sermo vulgaris, hizkera arrunta. [1]

Figura erretoriko motakAldatu

Figura erretorikoak hiru motatakoak izan daitezke:[2]

  • Hizkuntza figurak edo hitzezko figurak (fonetiko-fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak),
  • Pentsamendu figurak.
  • Figura semantikoak: tropoak edo irudiak[3]

Hitzezko figurakAldatu

Batez ere hitzen formari dagozkie, nahiz eta batzuetan ere esanahi gaineko eragina izan. Bi kategoria bereizten dira: Hitz mailan jokatzen dutenak eta egitura mailan, besteak.

Pentsamendu figurakAldatu

Hitzen esanahiei eragiten diete. Hona hemen ezagunenak: Aipamen, Alegia, Antitesi, Apostrofe, Comminatio, Deprecatio, Deskripzio, Dialogismo, Dubitatio, Enumerazio, Epiteto, Erregu, Esklamazio, Etopeia, Eufemismo, Exhortatio, Galdera erretoriko, Hiperbole, Imprecatio, Ironia, Kontraesan, Kontraste, Kontzesio, Litote, Metaketa, Oximoron, Paradoxa, Perifrasi/Itzulinguru, Praeteritio, Praetermisio, Paralipsi, Prolepsi, Prosopopeia/Pertsonifikazio, Sarkasmo, Zehar-aipamen/Allusio.

Tropoak eta irudiakAldatu

Tropoek hitzen esanahien aldaketa dakarte, hitzari irudizko esanahi berri bat ezarriz edo erantsiz. Egile batzuentzat tropoak eta figura erretorikoak bereizi beharko lirateke.

Irudi literarioek edo figura erretoriko semantikoek ez dute zertan hitzen esanahia aldatu, baina diskurtsoaren edo testuaren ohiko adierazteko gaitasunari halako plus bat eransten diote, hizkuntzarekin jolastuz eta hizkuntza oso ohikoa ez den modu batean erabiliz.

Hauek dira ezagunenak: Alegoria, Analogia, Antonomasia, Bisemia, Irudi, Konparazio, Metafora, Metagoge, Metalepsi, Metonimia, Perifrasi, Polisemia, Sinbolo, Sinekdoke, Sinestesia.

Figura erretorikoen zerrendaAldatu

A
B
C
D
E
F
G
H
I
K
L

M

O
P
S

T

Z

ErreferentziakAldatu

  1. Xabier Altzibar "figura erretoriko" Literatura Terminonen Hiztegia
  2. Xabier Altzibar, Literatura terminoen hiztegia, 245.or. Zerrenda hau egileen arabera aldatu egiten da.
  3. Ibidem, 332.or.

BibliografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu