Gilgamexen epopeia

Antzinako Mesopotamiako poema epikoa, gaur eguneraino heldu den literatura lan zaharrenetariko bat

Gilgamexen epopeia Mesopotamiako idazki zaharrena da, buztinezko 12 taulatan idatzia. Bertsio osatuena akadieraz idatzia dago, idazkera kuneiformean. Gilgamex Uruk hiriko erregea zen K.a. 2700 eta K.a. 2500 urteen inguruan, eta haren abenturak kontatzen ditu epopeiak.

Gilgamexen epopeia
GilgameshTablet.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea K. a. 2100(e)ko hamarkada
Honen izena darama Gilgames
Ezaugarriak
Genero artistikoa epika
Hizkuntza Akadiera
Fikzioa

Poemak batez ere hiru gai nagusi lantzen ditu: gizakiaren heriotzaren zergatia, hilezkortasuna eta jainkoen jokabidea gizakiekiko. Hori dela eta, sekulako arrakasta izan zuen Ekialde Hurbilean K.a. I. mendera arte, azken batean gizakiarendako garrantzi handiko gaiak baitziren. Halaber, hartzaile nagusiak pertsona kultu, jakintsu eta zibilizatuak izan ziren. Izan ere, jorratzen ziren gaiak horrelako jendea eskatzen zuten, eta gogorarazi behar da filosofiaren sorrera Mesopotamian dagoela eta ez Grezian, uste izan den bezala.

Obraren bilakaerari dagokionez, K.a. 1600ean goiti-beheiti, biltzaile batek jatorrizko bost idazki nagusiak batu eta traskribatu zituen. Nolanahi ere, bertsiorik erabiliena da K.a. 650. urtean Asurbanipal erregearen aginduz egin zena. Eta harrigaria badirudi ere, mendebaldeko gizartera arras berant iritsi zen: aipatu bertsioa 1845era arte ez zuten aurkitu, K.a. 612an Asurbanipal erregearen hiria suntsitu baitzuten eta mendeetan zehar egon baitzen isil-gordean; baina itzulpen-lanak 1872an hasi zituen George Smith izeneko britaniarrak.

Argumentua: 12 taulatxoen laburpenaAldatu

Lehen sei taulatxoek ospearen bilaketa dute solasgai, eta hondar seiek, hilezkortasunarena.

Ospearen bila (1-6)

1. taulatxoaAldatu

Poema Gilgamex Uruk-tarraren aurkezpenarekin hasten da. Hura, munduko errege handiena da eta bi atal deidade eta bat gizon ditu. Aurkezpenak bere handitasuna eta garaipenak deskribatzen ditu, eta baita, Uruk hiriaren ladriluzko harresiak. Hala ere jendea ez zen zoriontsu. Poemaren hasmentan, Gilgamex errege bihozgabea da bere menekoekin, eta menekook kexu ageri dira jainkoen aitzinean: asperturik daude erregearen sexu-gosearekin, Uruk hiriko hainbertze emakume bortxatu egiten baititu. Orduan, Ninhursag jainkosak Endiko gizon erdi basatia sortu zuen eta artzainak gogaikatzen hasi zen. Artzain batek Gilgamex-enera joan zen kexuka eta honek Shamax bidali zuen. Shamax emagaldu sakratua zen. Endikuk emagaldu sakratuarekin harremanak izaten bere basati zatia kentzen du bere barnetik eta gau batzuren ostean hau ez da basatia gehiago. Bien bitartean, Gilgamex amets arraro batzuk ditu eta bere amak azalpen bat ematen dio eta lagun on bat beregana etorriko dela.

2. taulatxoaAldatu

Endiku eta Shamhat Uruk-en ezkontzeko ateratzen dira. Gilgamex ezkontzara joaten da Shamhat-ekin lo egiteko intentzioarekin baina Endikuk galerazten du hori. Biek borrokatu egiten dute eta bataila handi baten ostean, Gilgamex-ek Endiku bere amari aurkezten du eta familiatzat hartzen du, Endikuk familia ez daukalako.Orduan, Gilgamex-ek basora joatera gonbidatzen du zuhaitz handi batzuk mozteko eta Humbaba deabrua hiltzeko asmoarekin. Endiku-k ez dago ados baina Gilgamex-ek konbentzitu egiten du.

3. taulatxoaAldatu

Gilgamex eta Endiku basoko abentura prestatzen dute. Gilgamex-ek amari bere asmoak aitortzen dizkio eta amak errieta botatzen dio ados ez dagoelako eta laguntza eskatzen dio eguzki jainkoari (shamax). Endikuri aholku bat ematen dio.

4. taulatxoaAldatu

Lagunen bidaia basora deskribatzen du. Bidaian, Gilgamex-ek bost amesgaizto izan zituen baina taulatxoa apurtuta dagoenez zaila da zer-nolako amesgaiztoak izan ziren.

5. taulatxoaAldatu

Azkenean Humbaba-ren aurrera ailegatzen dira. Hau zuhaitzen zaindaria da eta berien kontra joaten da. Oraingoan, Gilgamex beldurtuta dago eta Endikuren hitz batzuk hobeto sentiarazten dute eta bataila hasten da. Bere haserreak Libano-ko Sirara mendiak mugitzen ditu. Azkenean, shamax bere hamahiru haizeak bidaltzen ditu bere heroiak laguntzeko. Horrela Humbaba garaitzen dute eta honek bere biziagatik erregutu zion Gilgamex-i. Bera erregutu egiten da baina Endiku haserretzen da eta hiltzeko eskatzen dio. Humbaba bueltatzen da eta Gilgamex-i eskatzen dio bere laguna konbentzitzeko. Endikuk eskaera errepikatzen duenean, Humbabak madarikatu egiten ditu. Eroiaek zuhaitz erraldoi bat mozten dute, Endiku-k jainkoentzako ate handi bat egiten du eta ibaira botatzen du.

6. taulatxoaAldatu

 
Gilgamex eta Zeruko zezena.

Gilgamex-ek Ishka jainkosarekin sexu harremanak izatea deusezten du, jainkosak beste batzuekin harremanak izan dituelako lehenago, Dumuzi-rekin adibidez. Ishka-k "zeruko zezena" bidaltzeko eskatzen dio bere aita-ri mendeku bezala. Aitak ezezkoarekin erantzuten dionean, Ishka-k hildakoak altxatzearekin mehatxatzen du. Anu-k orduan, baiezkoa ematen dio. "Zeruko zezena" izurrite bat da lurrarentzat. Badirudi, "Zeruko zezena"-k erlazio bat dauka urarekin.

Hilezkortasunaren bila (7-12)Aldatu

7. taulatxoaAldatu

Endiku-ren ametsean, jainkoek Humbala eta "zeruaren zezen"-aren hilketagatik norbaitek ordaindu behar duela uste dute eta Endiku izan behar dela pentsatzen dute azkenean. Shamax honen kontra dago. Endiku-k hori kontatzen dio Gilgamex-i eta jainkoentzat egin zuen atea madarikatzen du. Gilgamex oso minduta dago eta Shamax-engana jotzen du bere lagunaren biziagatik otoi egiteko. Endikuk Shamax ezagutzeagatik damutzen da berak gizon bihurtu baitzuen. Shamax zerutik hitz egiten die eta Endiku zein bidegabeko den ulerrarazten die. Gainera, Gilgamex izan denaren itzala bihurtuko dela esaten die Endikuren heriotzaren ondorioz. Endikuk esandakoaz damutu egiten da eta hitzak jan egiten ditu. Horrela, Shamax bedeinkatzen du, baina gero eta gaixoago dago eta beste aldearen deskribapena egiten du.

8. taulatxoaAldatu

Gilgamex Endikuren heriotza sentitzen du eta opariak eskeintzen dizkie jainkoei Endikuren alboan ibiltzeko beste aldean.

9. taulatxoaAldatu

Gilgamex Endikuren destinua ekiditeko bidai arrizkutzu bat hasten du Utnapishtim eta bere emaztea bisitatzeko asmoarekin. Hauek, uholde handi ostean bizirik jarraitu ziren gizaki bakarrak izan ziren eta jainkoek hilezkortasuna eman zieten. Bera ere hilezkortasuna lortzeko asmoarekin bisitatu zituen. Bidaian, Gilgamex eguzkia altxatzen den lekuko bi mendi zeharkatzen ditu. Bi mendi hauek bi eskorpioi-izaki-k gordetzen dute baina ez diote oztoporik egiten. Iluntasunetik bidaiatzen du eguzkiak gauero joaten den bide berdinetik eta eguzkiak harrapatu baino lehen amaierara ailegatzen da. Lurra, tunelaren azkenean leku liluragarria da, zuhaitzez beterik eta ostoak bitxiak dira.

10. taulatxoaAldatu

Gilgamex Siduri-rekin elkartzen da bere bidaiaren zergatia azaltzen dio. Siduri-k Gilgamex bidaia ez egiteko konbentzitzen saiatzen da baina ez du lortzen. Urshanabi bidaltzen dute itsasoa zeharkatzeko Upnapishtim-engana ailegatzeko. Urshanabi harrizko erraldoi batzurekin agertu zen eta Gilgamex-ek gaiztotxat hartu zituen eta hil egin zituen. Urshnabi-ri laguntza eskatzen hau kontatzen dio eta honek, "heriotzaren urak" zeharkatu ditzaketen bi izaki bakarrak hil dituela erantzuten dio. Ur horiek ezin dira ukitu eta beraz, 120 remo mozteko esaten dio urak zeharkatzeko. Azkenean, Utnapishtim-en uhartera ailegatzen dira. Honek gauza arraroa sumatzen du itsasontzian eta honi buruz galdetzen dio Gilgamex-i. Honek gertatutakoa kontatzen dio eta laguntza eskatzen dio. Utnapishtim-ek gizakien destinuaren kontra egiterik ez dagoela eta biziaren alaitasuna hiltzen duela esaten dio eta errieta botatzen dio.

11. taulatxoaAldatu

Gilgamex-ek Utnapishtim bera bezalakoa dela pentsatzen du eta bere historia kontatzeko esaten dio. Hura, uholde handiari buruz hitz egiten dio; bere historioa Atrahasis-en historioaren antzekoa da, jainkoek bidalitako izurriteak salbu. Orduan, Gilgamex-i hilezkortasun aukera bat ematen dio, baina era berean Gilgamex-i zergaitik eman behar dioten berari bezalako boterea galdetzen dio. Bera, Uholde handiaren heroia bata, azken finean. Gainera, lo egin gabe sei egun eta zazpi gau egiteko erronka botatzen dio. Utnapishtim hau esaten amaitzen duen momentu berberean Gilgamex lo gelditzen da. Utnapishtim gertaera honi buruz barre egiten du Gilgamex-n emaztearen aurrean, eta ogi barra bat egiteko esaten dio lo ematen duen egun bakoitzeko. Sei egun eta zazpi gau ostean Gilgamex gertatutakoaz ohartarazten da. Orduan, Utnapishtim-el Uruk-ra bidaltzen du Urshanabirekin. Irtetzen diren momentuan Utnapishtim-en emazteak egin duen bidaiagatik errukitzeko eskatzen dio bere ezkongaiari. hala izanik, Utnapishtim-ek ozeano sakonean dagoen alga bati buruz hitz egiten dio eta hura gazteago bihurtuko duela. Gilgamex, bere oinetan harriak jarriz alga hartzen du baina ziur ez dagoenez, Uruk hiriko gizon zahar batengan frogatzea erabakitzen du. Tamalez, bainu bat hartzen dagoenean, alga laku ertzean uzten du eta suge batek alga lapurtzen du. Honen eraginez, bere larrua aldatzen du eta gazteagoa egiten da. Gilgamex Urshanabiren aurrean negar egiten du. Bere hirira bueltatzen da. Bertan, hiriko harresiak begiratzen dagoenean lan iraunkorraren handitasuna balaratzen ikasten du.

12. taulatxoaAldatu

Azken taulatxo honetan idatzita dagoena ez da ondo lotzen aurrekoarekin.Gilgamex endikuren aurrean damutzen da beraien jokoa beste alden jauzi delako eta bueltan ekartzea zin egiten dio. Gilgamex, beste aldetik itzultzeko egin behar duena eta egin behar ez duena beste aldean azaltzen dio. Endiku iradokizuna ahazten du eta egin behar ez duena egiten du, eta beraz, beste aldeak z dio itzultzen uzten. Gilgamex jainkoei eskatzen die bere laguna berarekin bueltatzeko. Enlil eta Sin ez diote erantzuten, baina Enki eta Shamax laguntzen diote. Shamax zulo bat egiten du zoruan eta Endiku handik ateratzen da. Taulatxoa Gilgamex-en galderarekin amaitzen da. Endikuri galdetzen dio beste aldean ikusitakoari buruz. Ez da argi geratzen Endiku espiritu bezala bueltatzen den edo bizia berreskuratzen duen.

BibliaAldatu

Onartuta dago Biblian idatzita dagoen uholdearen historioa Gilgamex epopeiean deskribatzen denaren berdintsua dela eta Bibliak epopeya honetatik hartu zuela historioa. Horrez aparte, suge batek hilezkortasuna ematen duen landarearen lapurketaren historioa epopeia honetatik hartuta dagoela onartuta dago.

Beste historio edo antzekotasun batzuk daude baina ez dago onartuta kopiatu egin zituztela, baizik eta, kultura berekoek momentu historiko ezberdinetan historio antzekoak idatzi zituztela. Historio hauen adibideak honako hauek dira; errege eroia, jainkoen justizia, eroien adizkidetasuna edota ametsen garrantzia.

XX. mendearen lehenengo urteetan zer testu zen bestearen kopia eztabaidatu zuten adituek baina gaur egun badakigu Gilgamex epopeia antzinagoa dela eta beraz Biblia epopeiaren zati batzuk kopiatu zituela.

Kanpo estekakAldatu