Errima
Errima baliabide erritmikoa da, poema bateko bi neurtitz edo bertso lerroren edo gehiagoren amaierako silaba bat edo gehiagoko fonemen arteko hoskidetasunari esaten zaio.[1] Errima beti lerroaren bukaeran aurkitzen da. Hizkuntza askotan, bestalde, lerroaren amaieran doan hitza ren azentutik aurrerakoa izaten den hoskidetasuna da errima, esaterako, frantsesez eta espainieraz. Askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz eta errima guztiz aberatsa izan ez), bertsoa osatzen ari gara.
Balio literarioa
aldatuErrima, arestian aipatu dugun bezala, beti da sail berekoa eta errima-hitzen arteko kontsonantziari balio handia ematen zaio. Adibide bat jarriz, burua eta ordua hitzek errimatu egiten dute. Baina bien arteko hoskidetasuna ez da handiegia. Bi azken bokalek baino ez dute errimatzen eta ondorioz errima pobrea litzateke bi hitz horien artean osatzen dena. Elizan eta gerizan hitzekin ere egin genezake errima. Baina kasu honetan elkarren arteko hoskidetasuna askoz ere beteagoa da. Atzizkian dira errima kide (an), baina baita aurreko kontsonantean (z), honen aurreko bokalean (i) eta hasierako bokalean ere (e). Gure artean, hoskidetasun maila izan da sarri errima txarra eta ona bereizteko irizpide bakarra. Adibidetzat hartu ditugun errimen kasuan, honelatsu:
- Burua / Ordua errima pobrea.
- Elizan/ Gerizan errima aberatsa.
Errima motak
aldatuEuskaltzaindiaren Literatura Hiztegian mota hauek aipatzen dira:[2]
- Errima bera (a-a-a-a...)
- Errima parekatuak (a-a-b-b-c-c...)
- Errima gurutzatuak (a-b-a-b-c-d-c-d...)
- Errima besarkatuak (a-b-b-a-c-d-d-c )
- Aurreko guztien konbinazioak
Errima bertsolaritzan
aldatuEuskal bertsogintzan, hitz bera esanahi berarekin errepikatu (poto) gabe, zenbat eta hoskidetasun handiagoa izan, orduan eta aberatsagoa da errima.[3]
Errima hizkuntza desberdinetan
aldatu- Gaztelaniaz: gazteleraz errima asonantea (bokalek besterik ez dute egiten errima) eta kontsonantea (kontsonanteak besterik ez, edota biek) bereizten dira.
- Frantsesez: errima emea (-e duena) eta arra (-e gabea) bereizten dira.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=errima&lang=eu
- ↑ Ibidem
- ↑ a b Lur Hiztegi Entziklopedia
Kanpo estekak
aldatu- Errima Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegian.
- Hitz errimatzaile.