Joan Batista Elizanburu
Joan Batista Elizanburu Irazabal[1] (Sara, Lapurdi, 1828ko abuztuaren 14a – 1891ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea izan zen, Mitxel Elizanbururen lehengusua. Labaienen eta Sarasolaren ustez, XIX. mendeko euskal poetarik onena izan zen,[2] umoretik tristurara erraz igarotzen zekiena. Olerkiez gainera, eleberri labur bat ere idatzi zuen, Piarres Adame izenekoa, 1888an Pauen argitaratu zena.
Joan Batista Elizanburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joan Batista Elizanburu Irazabal |
Jaiotza | Sara, 1828ko abuztuaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sara, 1891ko urtarrilaren 2a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | Piarres Adame |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra |
![]() |
Bizitza eta lanakAldatu
Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Bertan, Grazian Ademaren adiskide mina egin zen,[3] eta Jean Baptiste Kamusarri olerkariaren ikasle izan zen. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain mailara iritsiz. 1870ean preso hartu zuten Metzen alemanek. 1871n, Napoleon III.a menderatua izan zenean, Sarara itzuli eta Ezpeletako barrutiko bakezko juje aritu zen hil zen arte. 1891n zendu zen, 63 urte zituela.
Garai hartako Ipar Euskal Herrian bi alderdi nagusi zeuden: xuriak, erregetiarrak eta apaiztarrak, eta gorriak, errepublikazaleak eta laikoak. Elizanburu gorria zen, baina, Ibon Sarasolak dioenez, horrek ez du esan nahi kristau zintzoa ez zenik; Piarres Adame-ri darion ideologia, adibidez, erabat ortodoxoa baita, baina ez zuen Hiriart-Urruti baten erlijio-hertsikeria izugarriarekin, hots, izutzen duenarekin, zerikusirik.
Elizanbururen maila literarioaz Koldo Mitxelenak hauxe dio:[4]
« | (Gaztelaniaz) Elissamburu es ante todo un maestro del lenguaje y un versificador de extraordinaria habilidad. De gusto muy depurado, poseía una sólida formación literaria a la francesa, tiene además una gran variedad de registros que maneja con la misma destreza. Además de la descripción burlesca (Iragan besta biharamunean) en la que fue un maestro entre tantos, cantó la belleza femenina (Maria), el amor (Aingeru bati), la nostalgia (Agur nere herriari, Chori berriketaria), la paz del campo (Nere etchea, Artzaingoa), sin que falte en su producción la nota heroica (Biba Frantzia) (...) Frente a Bilintx, evita la nota demasiado personal y atenúa cuidadosamente, aun en los momentos más dramáticos, la expresión de la angustia y del dolor sin consuelo, como se ve, por ejemplo, en la popularísima poesía Solferinoko itsua. | » |
Ustez Elizanbururena da, beraz, Solferinoko itsua olerki edo bertso saila, eta 1864an Anton Abadiak Saran antolatutako Lore Jokoetan bigarren saria jaso zuen. Sariketa hartara «A. Salaberry» ezizeneko autore batek aurkeztua izan zen, baina ikerle askoren arabera J. B. Elizanbururena da. Bertan kontatzen da, lehen pertsona erabiliz, Solferinoko guduan, 1859ko frantsesen eta austriarren arteko gerran, itsututako soldadu baten historia. Elizanbururen beste olerki batzuk Emazte edalea (1855), Tam, tam, tam, tam, ratapetamplan (1858), Gazte hiltzera dohana (1860), Nere etchea (1861), Apexa eta lorea (1862), Maria (1866) eta Xori berriketaria (1871) dira.
Horiez gainera, hitz lauz idatziriko kontakizun labur bat ere eman zuen argitara lapurteraz: Piarres Adame. Eleberri baten lehen zatia da. Pauen argitaratu zen 1888an. F. B. Larzabalek dioenez,[5] lehenik feuilleton baten antzera agertu zen Donibane Lohizuneko La Nivelle aldizkari gorrian, 1886. urtean, bosgarren kapituluraino. Gero, Le Réveil Basque errepublikar astekari ospetsuan. Izan ere, Piarres Adame aproposa zen atalka kaleratzeko.
Nere etxea Ikhusten duzu goizean, [...] |
IdazlanakAldatu
EleberriakAldatu
- Piarres Adame, lehen zatia, 1888;1964. Euskal-Herria.
OlerkiakAldatu
ErrekonozimenduakAldatu
- Hainbat musikari eta abeslariren artean Ikusten duzu goizean diskoa grabatu zuten 1991n. Herri-kanta bihurtu izan diren bere hamar bertso eskaini zuten.[6] Bertsoak hauek ziren: Agur herriari, Apexa eta lorea, Lau andren besta, Eskuara eta eskualdunak, Lehen eta orai, Zapataina, Xori berriketaria, Maria, Gazte hiltzera doana, Nere etxea edo laborari. Parte hartzaileak hauek izan ziren:
- Kantariak: Erramun Martikorena, Magali Zubillaga, Maite Idirin, Pier Paul Berzaitz, Josu Ibarloza, Anje Duhalde, Jama Larreburu, Mixel Ducau, Maitexa Duhalde, Beñat Eiherabide, Marc Eiherabide, Maite Gastanbide, Eñaut Etxamendi, Eñaut Larralde, Ramuntxo Farigel, Naia Robles Arangiz, Gorka Robles Arangiz, Iker Robles Arangiz, Koldo Robles Arangiz, Jojo Bordagarai, Ramuntxo Karrere, Niko Etxart, Beñat Axiari, Txomin Artola, Frantxoa Irigoien, Guillaume Irigoien, Pantxoa Karrere, eta Peio Ospital
- Musikariak: Mixel Ducau, gitarrak; Beñat Amorena, bateria; Frederic Gaillardet, pianoa, akordeoia; Mikel Artieda, baxua; Gonzalo Tejada, kontrabaxua; Andoni Mercero, biolina; Carlos Rosat, flauta; eta Joseba Tapia, trikitixa.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-04-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Sarasola, Ibon. Jean Baptiste Elizanburu. Euskal literaturaren historia, Lur, 1971, zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-10).
- ↑ Elissamburu, Jean Baptiste. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-10).
- ↑ Mitxelena, Koldo. Jean Baptiste Elizanburu. Historia de la literatura vasca, Minotauro, 1960, zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-10).
- ↑ Larzabal, F.B.. J. B. Elissamburu eta Oxalde, bi «gorri». in Piarres Lafitteri omenaldia, Bilbo: Euskaltzaindia, Iker 2, 323-338, euskaltzaindia.net (Noiz kontsultatua: 2020-8-10).
- ↑ Ikusten duzu goizean. J.-B. Elizanburu. badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-10).
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Batista Elizanburu |
- Literaturaren zubitegia: Jean Baptiste Elizanburu Zubitegia.armiarma.eus
- Elizanburu, Joan Batista Piarres Adame, klasikoak.armiarma.eus
- Elizanburu, Joan Batista Koplak, klasikoak.armiarma.eus