Gállego ibaia (aragoieraz: río Galligo) Ebroren ezkerraldeko ibaiadarra da, Aragoiko Erdialdeko Pirinioetan sortu eta Zaragozatik hurbil Ebrora isurtzen dena. 215 km luze da, eta 4.009 km²ko arro hidrografikoa drainatzen du[1].

Gállego
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera193,2 km
Geografia
Map
Koordenatuak41°39′01″N 0°50′54″W / 41.650373°N 0.848393°W / 41.650373; -0.848393
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera4.008,8 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Ur-emaria34,2 m³/s
IturburuaPortalet
Bokalea
()
Ebro

Geografia aldatu

Gállegoren iturburua Col d'Aneun dago, 2.200 kmo garaieran, Sallent de Gallegotik iparraldera (Huesca). Tenako ibarra zeharkatzen du, Sallent, Panticosa eta Biescastik barrena igaroz. Goi-ibilgu honetan hartzen ditu ibaiadarrik emaritsuenak: Aguas Limpias (La Sarrako urtegiak erregulatua), Caldares eta Escarra.

Sabiñanigotik aurrera, eta Aurín errekako urak jaso ostean, harana estutzen da eta, hego-mendebalderako norabidea hartuta, kanpoaldeko mendilerroetarantz doa. Tarte honetako ibaiadarrak (Basa, Guarga, Garona eta Asabón) emari txikikoak dira. Kanpoaldeko mendilerroak mesozoikoko kareharrietan zulatutako arroila batean zehar zeharkatzen ditu, Riglosko malloen oinetatik igaroz. Ebroren sakongunean sarturik, hegoalderako norabidean jarraitzen du, Zaragozatik hurbil Ebrora isurtzen den lekuraino. Azken tarte honetan Sotón ibaia hartzen du[2].

Ibaiadarrak aldatu

  • Aguas Limpias.
  • Caldares.
  • Escarra.
  • Aurín.
  • Guarga.
  • Río seco.
  • Asabón.
  • Sotón.

Urtegiak aldatu

Sallent de Gállego (0,2 Hm³), Lanuza (24,9 Hm³), Búbal (66 Hm³) eta Sabiñanigoko (0,8 Hm³) urtegiek erabilera hidroelektrikoa dute. Ureztatzeko erabilera dute La Peña (25 Hm³) eta Ardisakoak (5 Hm³); azken honetatik abiatzen den ubideak La Sotonerako urtegiraino (189 Hm³) eramaten du ura[3]. Ur desbideratze hauen ondorioz, Gállegok Ebrora isurtzen duen ur-emaria asko murrizten da: horrela Santa Eulalian urteko batez besteko emaria 28,8 m³/s bada, Zaragozan 12,7 m³/s besterik ez [4].

Erreferentziak aldatu

  1. Gállego ibaia Zaragozan Hercules.cedex.es
  2. Río Gállego Enciclopedia-aragonesa.com
  3. Embalses, actuales y futuros Enciclopedia-aragonesa.com
  4. A. OLLERO, M. SÁNCHEZ, J. M. MARÍN, D. FERNANDEZ, D. BALLARÍN, D. MORA, R. MONTORIO, Santiago BEGUERÍA, M. ZÚÑIGA (2004): Caracterización hidromorfológica del río Gállego Universidad de Zaragoza, Institución Fernando el Católico. Digital.csic.es


Kanpo estekak aldatu