Mesozoiko

Fanerozoikoko eonaren (eta eontemaren) era (eta eratema), Paleozoikoaren ondorengoa eta Zenozoikoaren aurrekoa, duela 245 milioi urtetik duela 65 milioi urtera arte iraun zuena. Hiru periodo (eta sistema) ditu: Triasikoa, Jurasikoa eta Kretazeoa.

Mesozoikoa fanerozoikoko bigarren garai geologikoa da, orain dela 251,9-65 milioi urteetan igarotakoa. Hiru aldi nagusitan banatzen da aro mesozoikoa, zaharrenetik berrienera: triasikoa, jurasikoa eta kretazeoa. Aro mesozoikoan aurreko aroetan baino bizidun ugariago egon ziren. Ammoniteak eta belemiteak garatu ziren, baina batez ere, narrastiak garatu ziren gehienbat. Azken arrazoi hau dela eta, askotan aro mesozoikoa narrastien aroa bezala identifikatzen da.

Mesozoiko
Mesozoiko

Kronologia
Hasieraduela 251,902 milioi urte
Amaieraduela 66 milioi urte
Honen parte daFanerozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaTriasiko
Jurasiko
Kretazeo

Paleozoiko Mesozoiko Zenozoiko

Aro honetan azaldu ziren lehenengo ugaztunak: trikodontoak, pantoterioak, simetrodontoak, martsupialak eta intsektujale karendunak. Hegazti batzuk ere garai honetan azaldu ziren: arkeopterixa, iktiosauroa eta hesperonia. Landareei buruz, palmondoak eta dikotiledoneoak agertu ziren kretazikoan.

Orografiari buruz, ez zen aldaketa handirik izan aurreko aroarekiko ekialdeko hemisferioan. Europa eta Asiaren arteko guneetan, Alpeen lehenengo mendiak jaio ziren. Amerikan eta Asian, Ozeano Barearen inguruko kostetako mendiak sortzen hasi ziren, adibide bezala Andeak.

Azpibanaketa aldatu

Aro Periodoa[a] Epokak/Serieak Estaia/Adina[b] Gertakari nagusiak Hasiera, orain milioi urte[b]
Mesozoikoa Kretazeoa Berantiar Maastrichtiarra Loredun landareak agertzen dira eta beraiekin batera hainbat intsektu mota. Arrain teleosteo modernoak agertzen dira. Ammonite, Belemnites, errudistak, ekinoideak eta belakiak oso arruntak. Dinosauro mota berri ugari (Tyranosaurus, Hadrosaurus...) agertzen dira lurrean eta beraiekin batera krokodilo modernoak. Mosasaurus eta marrazoak agertzen dira itsasoan. Lehengo hegaztiek Pterosaurusak aldentzen dituzte. Hiru ugaztun motak garatzen dira (monotremak, martsupialidoak eta karedunak). Lehenengo primatea. Gondwana kontinentea apurtzen da. Bere bukaeran meteorito erraldoi batek talka egiten du eta izaki bizidun asko desagertzen dira, euren artean ia osorik foraminiferoak. 72.1 ± 0.2 
Campaniarra 83.6 ± 0.2
Santoniarra 86.3 ± 0.5 
Coniaciarra 89.8 ± 0.3
Turoniarra 93.9 
Cenomaniarra 100.5 
Goiztiarra Albiarra ~113
Aptiarra ~125
Barremiarra ~129.4
Hauteriviarra ~132.9
Valanginiarra ~139.8
Berriasiarra ~145
Jurasikoa Berantiarra Tithoniarra Gimnospermoak (bereziki koniferak, Bennettitales eta zikadak) eta iratzeak ugariak. Hainbat dinosauro mota (sauropodoak, carnosauroak eta stegosauroak). Ugaztun ugari eta txikiak. Lehenengo hegaztiak. Iktiosauroak eta plesiosauroak ugaritzen dira. Bibalboak, Ammoniteak eta belemniteak oso ugariak. Echinoideoak arruntak, brakiopodo errinkonelidoak eta belakiekin batera. Pangea apurtu egiten da Gondwana eta Laurasia azpikontinentetan[1]. Nevadar orogenia Ipar amerian. Rangitata eta Cimmeriar orogenia amaitzen dira. Gaur egun baino CO2 maila hirukoitz edo laukoitza[2]. Ozeano Atlantikoaren sorrera[3]. 152.1 ± 0.9
Kimmeridgiarra 157.3 ± 1.0
Oxfordiarra 163.5 ± 1.0
Erdikoa Calloviarra 166.1 ± 1.2
Bathoniarra 168.3 ± 1.3 
Bajociarra 170.3 ± 1.4 
Aaleniarra 174.1 ± 1.0 
Goiztiar Toarciarra 182.7 ± 0.7 
Pliensbachiarra 190.8 ± 1.0 
Sinemuriarra 199.3 ± 0.3 
Hettangiarra 201.3 ± 0.2 
Triasikoa Berantiar Rhaetiarra Arkosauroak dominanteak lurrean dinosauroekin batera, Iktiosauroak eta notosauroak ozeanoetan eta pterosauroak airean. Cynodontidaeak geroz eta txikiagoak eta ugaztunen antzekoak egin ziren, lehen ugaztunak eta krokodiloak agertu ziren bitartean. Dicroidium flora ohikoa lurrean. Temnospondylia anfibio urtar handiak. Ammonoidea zeratitiko oso ohikoak. Koral modernoak[4] eta teleosteoak agertzen dira[5], baita intsektu klado moderno ugari. Andear orogenia Hego Amerikan. Cimmeriar orogenia Asian. Rangitata orogenia hasi zen Zeelanda Berrian. Humter-Bowen orogenia amaitu zen Australian[6]. ~208.5
Noriarra ~227
Carniarra ~237 
Erdikoa Ladiniarra ~242 
Anisiarra 247.2
Goiztiar Olenekiarra 251.2
Induarra 252.17 ± 0.06 

Tektonika aldatu

Tektonikari dagokionez Paleozoikoren bukaeran egon zen plaken tektonika indartsuaren ostean Mesozoikoan eman zen deformazioa askoz lasaiagoa izan zen. Gertakari nagusiena Pangea superkontinentearen haustura izan zen. Pangea gutxinaka-gutxinaka beste kontinente batzuetan hautsi zen, hasieran iparraldean Laurasia eta hegoaldean Gondwana. Honek margen kontinental pasiboak sortu zituen, batez ere Ozeano Atlantikoaren kostaldean.[7]

Garaiaren bukaeran, kontinentean gutxi-gora-behera gaur egun duten itxurarekin hautsi ziren. Laurasiatik Ipar Amerika eta Eurasia sortu ziren eta Gondwana Hego Amerika, Afrika, Australia, Antartika eta Indian bereizi zen. Azken horrek Asiarekin talka egin zuen Zenozoikoan, eta halaxe sortu zen Himalaia.

Klima aldatu

Triasikoa orokorrean lehorra izan zen, Karboniferoan hasi zen joera bat, eta urtaroek eragin handia izan zuten, batez ere Pangearen barnealdean. Itsasoaren maila baxuak ere klimaren aldaketak eragin zituen, hauek nabariagoak eginez. Urak duen bero espezifiko altua dela eta tenperatura egonkortzeko joera egoten da eta uretatik gertu dauden lur eremuetan (batez ere ozeanoen inguruan) tenperaturen aldaketa txikiagoa da. Pangeako lurrak ozeanoetatik oso urrun zeudenez, tenperaturen aldaketa oso altua izan zen eta litekeena da Pangearen barnealde osoa basamortu bat izatea. Garai honetan aurkitu diren sedimentu gorriak eta ebaporitak garrantzitsuak dira, batez ere Germaniar faziesetako Keuper faziesean.

Itsas-maila igotzen hasi zen Jurasikoan, litekeenez itsasoen zabalketa dela eta. Lurrazal berriaren sorrera itsasoetako urak mugitu zituen eta uraren maila 200 m. inguru igo zen, kostaldeko hainbat zona urperatuz. Are eta gehiago, Pangea hausten hasi zenez lur gehiago jarri zen urarekin kontaktuan eta Tethys Itsasoa sortu zen. Tenperaturen gorakada gelditu zen eta hezetasuna igo zen, basamortuen atzerakadarekin.

Kretazeoko klima ez da hain ziurra eta eztabaidak daude horren inguruan. Karbono dioxido gehiago egon zen atmosferan eta uste denez ez zen egon desberdintasun klimatiko handirik iparraldetik hegoaldera, hau da, tenperaturak antzekoak ziren planeta osoan. Hala ere tenperatura gaur egun baino 10ºC altuagoa zen. Berez Kretazeoaren erdialdean hain ziren altuak tenperaturak ezen urak beroegiak zirela itsas-bizirako ekuatore aldean. Oxigenoaren zirkulazioa itsaso-sakonean gelditu zela ere uste da. Gertakari honek materia organiko handia metatu zuen itsa-sakonean eta arbela beltza izeneko petrolio metakinak sortu ziren.

Bizitza aldatu

Permiarrean egon zen desagertzen masiboaren ondoren erradiazio adaptatibo berri bati ekiteko aukerak izan zituzten hainbat bizitza forma. Dinozefalo belarjale eta haragijaleen desagerpenarekin ekonitxo nahiko libre geratu ziren. Batzuetan cynodonoak eta dicynodontoak sartu ziren, baina desagertu ziren. Batez ere narrasti handiek okupatu zituzten bizileku guztiak: dinosauroak, pterosauroak eta ichtyosauro, plesiosauro eta mosasauroek lurra, airea eta ura okupatu zuten hurrenez-hurren.

Jurasikoa izan zen arkosauroen erradiazio erraldoiaren garaia eta lehenengo hegazti eta ugaztun karenadunak ere agertu ziren. Angiospermak ere garai honetan agertu ziren, Kretazeoa bitarte, hasiera batean tropikoetan eta geroago iparralde eta hegoalderago. Kretazeoaren bukaeran angiospermek zuhaitzen artean indar gehiena zutenak ziren, nahiz eta beste zuhaitz batzuk oraindik ere ugariagoak izan zitezkeen. Intsektuen erradiazio handia ere egon zen landare berri hauek zirela eta. Berrikuntza anatomiko ugari egon ziren.

Garaiaren bukaeran, K-T muga baino lehen, hainbat ugaztun mota baziren, primateen kasu. Garaiaren bukaeran dinosauroak desagertu ziren, baina hegazti eta ugaztunek biziraun zuten.

Mesozoikoa Euskal Herrian aldatu

Mesozoikoaren hasieran mundu osoa biltzen zuen superkontinentea zegoen, Pangea izenekoa. Superkontinente hau hausten hasi zen eta orogenikoki lasaia izan bazen ere Euskal Herrian metakin ugari daude garai honetatik.

Triasikoa aldatu

 
Euskal Herrian agertzen diren gesaltza ugariek triasikoko diapiroetan dute orokorrean oinarri

Mesozoikoaren lehenengo atala Triasikoa da. Bertan germaniar fazies izenarekin ezagutzen diren metakinak egon ziren, Permiarraren oso antzekoak eta askotan bereizezinak. Triasikoan hiru geruza nagusi metatu ziren fazies honetan: buntsandstein, munschelkalk eta keuper. Lehenengoa hareharriz osatua dago, bigarrena kareharriz eta hirugarrena buztin eta gatz ebaporitikoz. Azken geruza honek garrantzi berezia izan zuen Euskal Herrian, leku askotan aurkitzen diren diapiroak sortzen baititu. Gainera ofita izeneko arroka ere sortu zen, jatorri bolkanikokoa, faila nagusiak jarraituz.

Higadura zela eta Euskal Herrian zeuden mendi asko ia lautu egin ziren eta itsas-mailaren jaitsiera orokortu bat dela eta laku eta fadura ugari sortu ziren.[8] Beste gune batzuetan deltak egon ziren. Ingurune hauetan sortu ziren germaniar faziesak, leku batzuetan harea metatzen zen bitartean beste batzuetan ebaporitak agertu baitziren.

Aiako Harriaren eta beste mazizoen inguruan pikor larriko sedimentuz osatutako arrokak ikus daitezke, antzinako kostaren hedapenaren seinale.[9] Triasikoaren bukaeran eta Jurasikoaren hasieran karbonatozko sedimentuak metatu ziren.[10]

Jurasikoa aldatu

Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira. Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko arroka triasikoz osatua dago eta hau hain moldagarria izanda gero egon ziren esfortzuen aurrean hausturak egin zituen. Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira, beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala ere beste leku askotan higatua izan da eta beraz zaila da serie osoa aurkitzea.

Garai honetan Burgos inguruan Asturiasko mendiei loturik zegoen altugunea sortu zen, baita Akitania eta Ebro inguruetan ere. Honek geroago Kantauri Itsasoa izango zenaren eta geroago Mediterraneoa izango zenaren urak bereiztu zituen eta Eusko-Kantauriar arro berri bat sortu zen.[8]

Arro guztian zehar eta orokorrean Mesozoikoan ofita ugari agertu ziren. Daniarrean zehar egoera estentsiboa izan zen eta horregatik agertzen dira arroan zehar. Pirinioetan magma toleitikoa agertzen da, Triasikoaren bukaeratik Jurasikoko Lias garairaino.[11]

Garai honetan kareharrizko mazizoak sortu ziren, uharrien ondorioz askotan. Horietako batzuk Aralarren ageri dira,[12] bai eta Euskal Herriko arkuko mendietako batzuetan ere.

Behe eta Jurasiko Ertainean klima beroa eta hezea izan zen, sedimentazio karetsua sakonera handitan emanez. Jurasikoaren bukaeran klima lehorragoa bilakatu zen eta kareharriaren sedimentazioa eten egin zen.[10]

Kretazeoa aldatu

 
Deba eta Zumaia artean dagoen flyscha

Kretazeoa da Euskal Herrian arroka bolumen handiena ematen duena. Kretazeoaren hasieratik Eozenora leku batzuetan 10.000 metro sedimentu metatu ziren eta beste batzuetan 2.000. Hau subsidentzia ezberdintasunengatik da, baina hala ere oso bolumen handia da.[13]

Garai honetan itsas-hondoak sakonera txikikoak ziren eta klima epela zegoen. Koral errezife handiak sortu ziren ekialde-mendebalde norabidean. Kareharri urgoniar izenarekin ezagutzen dira eta horiek orain dela 120 milioi urte inguru hasi ziren sortzen. Kareharri urgoniarrak agertzen diren mendi nagusiak Aralar, Aizkorri, Ernio, Izarraitz, Anboto, Gorbeia, Udalaitz... daude.[9]

Garai honen hasieran hegoaldean Iberiar kontinentea zegoen eta delta eta zingira ugari sortu ziren Euskal Herritik hegoaldera. Errioxan dinosauro lorratzak aurkitu dira garai honetan. Arabako Gatzaga Buradon eta Urizaharra, herrietan mundu eremuko garrantzia duten anbar ustiategiak aurkitu dira. Orain dela 120-130 milioi sortu ziren eta bi biotopo ezberdinen adierazgarri dira. Urizaharrakoa hondartza bateko ingurunea litzateke, eta Gatzaga Buradongoa lur-barnekoa.[14]

Bulkanismoa ere eman zen garai honetan eta eusko-kantauriar arroaren erdialdean sumendi ilara bat sortu zen. Ilara horrek bi lerro nagusi zituen: alde batetik Zumarraga, Elosu, Elorrio eta Durangokoa eta besttik Zumarraga, Elosu, Soraluze, Eibar, Markina, Fruiz eta Mungiakoa.[9]. Hauetatik sumendiren bat ur-azpitik atera zen eta errautsak barreiatu, Deban ikus daitezkeen geruza txikiek adierazten duten bezala. Beste lekueta pillow-laba izeneko formazioak agertu ziren. Fruizen laba kolada handi batek zutabe disjuntzioa jasan zuen eta basalto hexagonoak agertzen dira. Hiru Formazio ezberdin aurkitzen ditugu:[15]

Errigoiti Formazioa
Gernika eta Mungian agertzen da. Pillow-labaz, laba-koladaz eta sedimentu bulkanoklastikoz osatua dago. guztira 5 sekuentzia bolkanikok osatzen dute.
Barinaga Formazioa
Bizkaiko Sinklinorioaren ekialdean agertzen da eta 2.500 metroko lodiera izan dezake. Errigoiti formazioaren antzekoa da, baina askoz intrusio gehiago ditu.
Astrabudua Formazioa
Zamudio eta Getxo artean agertzen da eta 650 metro arte eduki ditzake. Koladak eta pillow-labak agertzen dira.

Goi Kretazeoan batez ere tupak eta buztinak metatu ziren Euskal Herrian. Materia organiko ugariko itsasoak ziren, sakonera eskasekoak eta klima epelekoak. Horregatik bertan belakiak, ammoniteak, moluskuak eta itsas triku ugari zeuden (ugarienak Micraster eta Echinocorys motakoak)[9]. Fosil hauek erruz agertzen dira Ameskoetako San Martin herrian eta bertan galbarro hitza ematen zaio. Sakanan eta Arabako Lautadan ere agertzen dira. Kostako labarretan, Debatik Zumaiara doazenetan, adibidez, fosil ugari aurki daitezke garai honetatik.

Kretazeoaren amaieran itsas-mailaren igoera bat eman zen eta tupa zein hareharri turbiditikoaren txandakapenak eman ziren. Honi flysch izena ematen zaio eta Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldeetan oso ugariak dira. Flysch hauetan ammonite, belemnite eta inozeramideak daude.

Oharrak aldatu

  1. Paleontologoek periodo geologikoen inguruan baino animalien inguruan egin ohi dute bereizketa.
  2. a b Daten ziurtasuna ez da osoa, eta portzentajea batean mugitzen da, datazio erradiometrikoak egiten baitira eta hau ez da metodo guztiz zehatza. Hala ere hemen agertzen diren datak eta bere erroreak International Commission on Stratigraphy-ak onartu zituen 2004an.   bat duten datek "Urrezko Iltzea" dutela esan nahi ud, hau da, leku batean bi garaien arteko muga zehaztu dela (Global Boundary Stratotype Section and Point).

Erreferentziak aldatu

  1. 1930-2015., Rogers, John J. W. (John James William),. (2004). Continents and supercontinents. Oxford University Press ISBN 1423720504. PMC 61341472. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  2. (Ingelesez) «CO2-forced climate thresholds during the Phanerozoic» Geochimica et Cosmochimica Acta 70 (23): 5665–5675. 2006-12-01  doi:10.1016/j.gca.2005.11.031. ISSN 0016-7037. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  3. (Ingelesez) Et-Touhami, Mohammed; Rasbury, E. Troy; McHone, Greg; Puffer, John; Kent, Dennis V.; McLean, Noah M.; Bowring, Samuel A.; Olsen, Paul E. et al.. (2013-05-24). «Zircon U-Pb Geochronology Links the End-Triassic Extinction with the Central Atlantic Magmatic Province» Science 340 (6135): 941–945.  doi:10.1126/science.1234204. ISSN 1095-9203. PMID 23519213. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  4. (Ingelesez) «The evolution of modern corals and their early history» Earth-Science Reviews 60 (3-4): 195–225. 2003-02-01  doi:10.1016/S0012-8252(02)00104-6. ISSN 0012-8252. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  5. (Ingelesez) Friedman, Matt; Clarke, John T.. (2018/08). «Body-shape diversity in Triassic–Early Cretaceous neopterygian fishes: sustained holostean disparity and predominantly gradual increases in teleost phenotypic variety» Paleobiology 44 (3): 402–433.  doi:10.1017/pab.2018.8. ISSN 1938-5331. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  6. New England orogen, eastern Australia : papers presented at a conference held at the University of New England, Armidale, 2-4 February 1993. Dept. of Geology and Geophysics, University of New England 1993 ISBN 1863890300. PMC 38325979. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  7. Stanley, Steven M. Earth System History. New York: W.H. Freeman and Company, 1999. ISBN 0-7167-2882-6
  8. a b EDESO, J. M. Euskal Herriko Geologia Esparrua[Betiko hautsitako esteka]
  9. a b c d Euskal Herriko historia geologikoa
  10. a b ABALOS, B. Tectónica Comparada. X. gaia.
  11. J. Canérot, C. R. Geoscience 338 (2006).
  12. GALAN, C. Espeleologia física del Karst de Aralar.
  13. J. AROSTEGUI, M.C. ZULUAGA, F. VELASCO, M. ORTEGA-HUERTAS eta F. NIETO DIAGENESIS OF THE CENTRAL BASQUECANTABRIAN BASIN (IBERIAN PENINSULA) BASED ON ILLITE-SMECTITE DISTRIBUTION. Clay Minerals (1991) 26, 535-548
  14. Un segundo yacimiento de ámbar sitúa a Araba como puerta del Cretácico Inferior. Gara. 2007-03-08[Betiko hautsitako esteka]
  15. CASTAÑARES, L.M.; ROBLES, S. El vulcanismo del Albiense-Santoniense en la Cuenca Vasco-Cantábrica. in Geología de España. J. M. Vera ed.

Kanpo estekak aldatu