Otsalizarra (Sorbus aucuparia L.) errosazeoen familiako eta Sorbus generoko zuhaitz hosto-erorkorra da. Hosto inparipinatu txandakatuak ditu, eta bukaerako korinbotan elkartuta dauden lore zuriak. Fruitua pomo-motakoa eta laranja-kolorekoa da. 5-15 metro artean neurtzen du.

Otsalizar
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaSorbus
Espeziea Sorbus aucuparia
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakRowan berry (en) Itzuli

Erabilera ugari eman zaizkio zuhaitz honi: bere fruituak, esaterako, txoriak ehizatzeko erabili izan dira, eta, hortik aucuparia izena (aucupor: txoriak ehizatu); apaingarritzat ere landatu izan da bere edertasunagatik. Ia Europa osoan hedatuta dago, eta baita Asia iparraldean ere. Euskal Herrian, eragin atlantikoko gunean dago, eta, hegoalderantz joan ahala urrituz doa, klima mediterraneo nabarmeneko gunetan desagertu arte.

Ezaugarriak aldatu

15 m-ra iritsi daiteke baina normalean 10 m azpitik izaten ditu. Enborra azal leunekoa du, adinarekin pitzatu egiten dena eta grisa, eta, adakera nahiko oboidea du. Adar gazteak iletsuak eta lentizela ugaridunak. Begiak ilaundunak dira, eta, apur bat likatsuak edo ez likatsuak.

Hostoak aldatu

Konposatuak, inparipinatuak eta 5 - 8 foliolo-paredunak. Folioloak dira luzangak, ertzean zerratuak, gainaldean berde mateak eta azpialdean argiagoak.

Loreak aldatu

 
Otsalizarraren loreak eta hostoak

Muturreko korinbotan kokatuta, oso usaintsuak, petalo zurikoak, eta 3 - 4 estilo tentedunak. Errezeptakulua ilupaduna da, kaliza 5 sepaloz osatua eta korola 5 petaloz osatua.

Fruituak aldatu

 
Otsalizarraren fruituak

Baia itxurako pomoa da, azal gorri leunduan eta zapore mikatzekoa. 4 - 8 mm artekoa izaten da.

Banaketa aldatu

Europa ia osoan -oso hegoaldean kenduta- eta Asia iparraldean eta mendebaldean banatuta dago, zenbait subespezietan dibertsifikatuta. Bere banaketaren hegoaldeko mugan altitude handietara mugatuta dago. Euskal Herrian eragin atlantikoko aldean dago, hegoalderantz urrituz doa, klima nabarmen mediterraneoko gunetan desagertu arte.

Ekologia aldatu

Pagadi, harizti, urkidi eta beste hainbat hosto-erorkorren basotan, bakarka edo talde txikitan; edo baita klima hezeko harkaiztietara igota ere. Lurzoru silizeotan hobeto hazten da eta 600 - 2.300 m arteko altitudetan dago.

Fenologia aldatu

Maiatzetik ekainera loratzen da eta, fruituak iraila eta urrian heltzen dira.

Erabilera aldatu

Apaingarritzat landatu izan da.

Bere fruituak txoriak ehizatzeko erabili izan dira, eta, baita marmeladak eta pattarrak egiteko ere.

Zura, bere gogortasunagatik, marruskadura handia jasan behar duten atalak egiteko erabili da.

Azalak eta hostoek tanino ugari dituzte eta, larruak ontzeko erabili izan dira.

Azala astringentea da eta, diarreak eta baginako infekzioak tratatzeko erabiltzen da. Haziek glukosido zianogenikoak dituzte eta urarekin kontaktuan azido prusikoa sortzen dute, oso toxikoa; dosi txikitan arnas aparatuaren estimulazioa eragiten du, baina, dosiz pasaz gero, arnasketa eragotzi eta heriotza eragin dezake. Fruitua diuretikoa, libragarria eta emenagogoa (emakumeen hilerokoa errazten du) da eta, infusiotan hartzen dira hileroko mingarrientzat, hotzeriarentzat eta giltzurrunetako gaitzentzat.

Espezieen arteko elkarrekintzak aldatu

Fruituek zuhaitzean irauten dute neguaren zati handi batean, multzo ikusgarrietan, eta, hegazti fruitujaleen neguko elikadurarako oso espezie garrantzitsua da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu