Alkaxuri

Euskal Herriko mendia

Alkaxuri, Iruegiko kaskoa edo Irubelakaskoa Baztango (Nafarroa Garaia) mendia da, Nafarroa Behereko (Bidarrai) mugatik gertu dagoena. 967 mko garaiera du. Aritzakun eta Urritzateko haranak bereizten ditu.

Alkaxuri / Irubelakaskoa
Datu orokorrak
Garaiera967 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′25″N 1°24′30″W / 43.24028°N 1.40833°W / 43.24028; -1.40833
MendikateaGorramendiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztan
Mendizaletasuna
Ohiko bideaSumutsuko bordatik edo Itzulegitik.
LuberriLuberri

Gorramendiko mendilerroaren iparraldeko muturrean dago kokaturik, Iparlako mendilerroaren mendebaldean.

Leku guztietatik urruti dagoen mendia dirudi Alkaxurik. Biderik motzenak Sumus aldetik eta Gorramendi aldetik datoz, eta Iparraldeko ertza eta Hegoaldeko ertzean gora datoz hurrenez hurren. Hiru hegi aipatzen dira bigarren izenean eta ertzak ere hiru dira, baina hirugarren ertza ez da beste biak bezain erosoa; Aritzakun aldera amiltzen den ertz hautsi eta malkartsua da. Tontorrean harri pila bat baino ez dago. Panoramika ikusgarria da oso, bere oinean zabaldutako Aritzakun eta Urritzateko haranak inguratzen dituzten mendietara zabal-zabalik baitago: Artzamendi, Iparla eta Gorramakil dira horietan nabarmenenak.

Abiapuntuak

aldatu
  • Baztan aldetik: Otsondoko mendatetik ateratzen da bide bat Gorramendirantz, eta mendi horren azpian dagoen Itzulegiko ingurunea da abiapuntua (706 m). Leku honetara oinez irits daiteke Bozate auzotik halaber. Itzulegitik, bide bat igotzen da Urtusuko bordetara, eta hortik bide batek zeharkatzen du pagadia Burdingurutzeko leporaino. Aritzakungo ibarra mendebaldean gelditzen da, aurrera jarraituz Akomendi, eta ekialdera joz, Enterramenduko Kaskoa eta azkenik Irubelakaskoa. Urritzateko ibarrak Iparlatik banatzen du.
  • Bidarrai aldetik: Bide batek eramaten du Basasagar baserriraino, oraindik Nafarroa Beherean, eta hor dago abiapuntua (237 m). Jaitsi behar da lehenik Sumutsuko bentara, eta hortik hartzen den pista batetik ibili eta gero basoan sartzen den markatutako xendatik goranzko bidetik iparraldeko ertzetik tontorrera iristen da. Desnibel handiagoa du iparraldeko bide honek (ia 750 m-koa), hegoaldekoa baino (250 m-koa).

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu