Pirinioetako Parke Nazionala
Pirinioetako Parke Nazionala (frantsesez: Parc national des Pyrénées) frantziar Estatuaren hegoaldean dagoen eremu babestu bat da, Pirinioetako mendikatean. Parke nazional gisa izendatua dago frantses legediaren arabera. Pirinio Garaietako departamenduaren (Midi-Pyrénées eskualdea) eta Bearnoren (Akitaniako eskualdea) artean dabil dantzan.
Pirinioetako Parke Nazionala | |
---|---|
![]() ![]() Parkearen kokapena, berdez | |
Kokalekua | Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak |
Azalera | 45.707 ha |
Sorrera | 1967ko martxoaren 23a |
Estatu frantsesean parke nazional izendapena dute 9 eremuetako bat da. Hegoaldean, Ordesa eta Perdidoko parke nazionalarekin egiten du muga (Espainiako lurretan); ekialdean, berriz, Neouvielleko Natur Erreserbarekin.
GeografiaAldatu
Pirinioetako Parke Nazionalak 45.707 ha-ko hedadura du eta 1967an izendatu zuten. Aspa bailaratik (Mendebaldean) Aure bailarara arte (Ekialdean) zabaltzen da. Eremuaren %60 Pirinio Garaietako (Bigorra) departamenduko lurretan dago; gainerakoa Bearnon. Horren babes neurri zorrotzak ez dituen 206.000 ha-ko periferia-eremua du parke nazional honek, 86 udalerri biltzen dituena.
Altuerako 230 laku daude parkearen lurretan, bai eta Pirinioetako 3.000 m-tik gorako gailur ezagun asko ere.
Fauna eta floraAldatu
Flora eta fauna aldetik Estatuko gunerik aberatsenetako bat da (bertako floraren %12 endemikoa da). 150 landare-espezie, 1.000 kakalardo-espezie, 300 tximeleta-espezie, sarrioak - parkearen irudi-ikurra - eta desagertze arriskuan dauden hainbat hegazti harrapari bizi dira bertan: ugatzak, sai zuriak eta arrano beltzak. Sai arreen eta marmoten populazioa, berriz, - Alpeetatik ekarritakoak azken horiek - ugaltzen ari dira. Munduan bakarra den uretako ugaztun bat bada bertan (Pirinioetako ur-satorra, ikusten benetan zaila). Horiez gain, katamotza, katajineta eta mendikateko azken hartz basatiak ere bizi dira bertan.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Parkearen gune ofiziala
- (Frantsesez) Parkearen atlasa
- (Frantsesez) Frantziako parke nazionalak
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |