Monte Perdido edo Mont Perdito[1] mendia (aragoieraz Mont Perdito, frantsesez Mont Perdu) Erdialdeko Pirinioetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Mont Perdito Tres Serols mendigunean kokaturik dago[1], Cilindro (3.328 m) eta Pico Añisclo (3.254 m) mendiekin batera.

Monte Perdido /
Mont Perdito
Datu orokorrak
Prominentzia973 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′26″N 0°02′00″E / 42.6739°N 0.0333°E / 42.6739; 0.0333
MendikateaMonte Perdido mendilerroa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Babestutako-eremuaOrdesa eta Perdidoko Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoera1802ean.
Ohiko bideaGoriztik.
Geologia
Material nagusiakareharri

Ordesako haranean, Huescako probintzian (Aragoi), kokaturiko mendi hau, Europako mendigune kalkareo garaiena da. Monte Perdidoko mendigunearen bi aldeak (bai espainiarra, eta bai frantsesa) babesturiko eremuak dira, Espainiako aldea Ordesako parke nazionalean dago, eta Frantziako aldea Parc National des Pyrénéeseko parke nazionalean.

Lehen igoera erregistratuta 1802an izan zen, Louis Ramond de Carbonièresen eskutik.

Mendizaleen artean, oso gailur ezaguna da, bai gailur nahiko erraza delako, eta bai igotzeko zeharkatu behar diren haranen ikusgarritasunarengatik.

Igotzeko bideak aldatu

  • Ordesatik (bide arrunta).
  • Serradetseko aterpetik.
  • Tucarroyako aterpetik.
  • Eskailerak.
  • Iparreko paretatik.

Monte Perdidoko Glaziarra

Pirinioak - Monte Perdido1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Monte Perdidoko glaziarra, mendigunearen ipar aldean.

Mota Mistoa
Irizpideak iii, iv, v, vii, viii
Erreferentzia 773
Kokalekua   Espainia
  Frantzia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
Luzapen urtea 1999
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Sakontzeko, irakurri: «Monte Perdidoko glaziarra»

Monte Perdidoko ipar aldean kokatzen da Pirinioetako azken glaziarretako bat. Bi mailatan banaturik dago eta 2700 eta 3200 metrotako garaieran kokatzen da.

Pirinioetako beste glaziarrak bezala, desagertzeko bidean dago, glaziarraren bolumen eta azalera urtez urte murriztuz doaz eta.

Erreferentziak aldatu

  1. a b 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu