Atlas
- Artikulu hau mapa-liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas (argipena)».
Atlas bat mapa bilduma da, gehienetan liburu gisa aurkeztua, baina baita multimedia formatuan ere. Gai geografikoez eta muga politikoez gain, sarri gai geopolitikoak, sozialak, erlijiozkoak eta ekonomikoak azaltzen ditu.
Izena Atlas mapa-liburutik datorkio, Gerardus Mercator mapagile handiak atalka argitaratua 1569, 1578, 1585, 1589, 1595 eta 1606. urteetan.
Atlas orokor nagusi batzuk
aldatu- XVII. mendea eta lehenago
-
- Atlas Novus (Blaeu, Herbehereak, 1635-1658)
- Atlas Maior (Blaeu, Herbehereak, 1662-1667)
- Cartes générales de toutes les parties du monde (Frantzia, 1658-1676)
- Dell'Arcano del Mare (Italia 1645-1661)
- Piri Reis Mapa (Otomandar Inperioa, 1570-1612)
- Theatrum Orbis Terrarum (Ortelius, Herbehereak, 1570-1612)
- XIII. mendea
-
- Atlas Nouveau (Amsterdam, 1742)
- Britannia Depicta (Londres, 1720)
- Cary's New and Correct English Atlas (Londres, 1787)
- XIX. mendea
-
- Andrees Allgemeiner Handatlas (Alemania, 1881-1939)
- Rand McNally Atlas (Ameriketako Estatu Batuak, 1881-orain)
- Stielers Handatlas (Alemania, 1817-1944)
- XX. mendea
-
- Atlante Internazionale del Touring Club Italiano (Italia, 1927-1978)
- Atlas Mira (Errusia, 1937-orain)
- Gran Atlas Aguilar (Espainia, 1969/1970)
- Txinako Atlas Historikoa (Txina)
- Munduaren National Geographic Atlasa (Ameriketako Estatu Batuak, 1963-orain)
- Times Atlas of the World (Erresuma Batua, 1895-orain)
Euskal Herriko eta euskarazko atlasak
aldatuEntziklopediak eta atlasak erreferentziazko obra nagusiak dira kulturan. Elkarrekiko beharra dute entziklopediak eta atlasak, elkarren osagarriak dira eta. Euskarazko hiru entziklopedia sortu ziren 1990eko hamarkadan (Elhuyar 1993, Gazteena 1992-1997, Lur 1991-1999). Horrekin batera euskarazko atlasekin ere antzeko prozesua gertatu zen. Euskaltzaindiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) zerbitzua martxan jarri zuen.[1]
1990ean Ereinek Euskal Herriko Atlasa argitaratu zuen.[2]
Urte bat geroago Kriseilu argitaletxeak Euskal Herriko Atlasa. Mendiak[3] eta Euskal Herriko Atlasa. Ibaiak[4] liburuak plazaratu zituen.
Munduko Atlasa liburua plazaratu zuen Klaudio Harluxet Fundazioak, aurreko atlasen informazioa zabaldu zituen, Euskal Herri mailan eta munduko kontinente guztietako mapak emanda. Gainera, bazekarren estaturik gabeko herriei buruzko atal bat ere, baita Euskal Herriko eta mundu osoko toponimoen aurkibideak ere.[5]
Iruditegia
aldatu-
1794 Samuel Dunn
-
1914
-
Eguzki orduen araberako koloreak
-
Gall–Peters proiekzioa, azal bereko herrialdeek neurri bereko azala dute mapan.
-
Polo proiekzioa.
-
Hego hemisferiorako mapa
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ Euskal Herriko atlasa : geografia, ekonomia, historia, artea. (3. argit. zuz. argitaraldia) Erein D.L. 1994 ISBN 84-7568-508-0. PMC 432191291. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Andueza San Martín, Begoña; Berriotxoa, Joseba Andoni. (1991). Euskal Herriko atlasa . Mendiak. Kriselu ISBN 84-7728-193-9. PMC 30095004. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Antiguedad, Iñaki; Berriotxoa, Joseba Andoni. (1991). Euskal Herriko atlasa . Ibaiak. Kriselu ISBN 84-7728-193-9. PMC 30095004. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Munduko atlasa : mundua, kontinenteak, estatuak, estaturik gabeko herriak, Euskal Herria. Klaudio Harluxet Fundazioa D.L. 1997 ISBN 84-89638-02-0. PMC 431905290. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
Bibliografia
aldatu- DEUSTUKO UNIBERTSITATEA. DEIKER INSTITUTUA (2003): Bizkaiko 1:5.000 eskalako kartografiarako toponimia ikerlanaren txostena.
- EUSKALTZAINDIA, EUDEL eta EUSKO JAURLARITZA (KULTURA SAILA) (2001): Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle-entitateak. Entidades de población de la Comunidad Autónoma Vasca.
- EUSKO JAURLARITZA, KULTURA SAILA (2001): Izen geografikoen glosarioa.
- EUSKALTZAINDIA. ONOMASTIKA BATZORDEA (2005), Toponimia txikia arautzeko irizpideak (Egilea: Mikel Gorrotxategi Nieto)
- EUSKO JAURLARITZA (2002): Toponimia eta kartografia: Oinarrizko Eskuliburua (Egilea: Nerea Mujika Ulazia).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Mapas para una Nación-Txalaparta.mpg. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- Euskal Autonomia Erkidegoko toponimia Euskadi.eus
- Euskal Onomastikaren Datutegiaren kontsulta on line, «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus